Zuetako norbaitek badu esperientziarik #nashi udare asiarrekin? Lehen alea eman du sagastian dudan zuhaitzak. Noiz heltzen da? Uda amaiera, udazken hasiera irakurri dut. Nola jakin daiteke alea heldua dagoen?
#FrutaArbolak

#Nashi (Pyrus pyrifolia) udare asiar zuhaitzak ale bakarra zeukanez, azkarregi bildu nahi ez, eta zalantzan nenbilela, gaur bere kasa lurrera erorita aurkitu dut.

Kanpotik sagar itxura badu ere, barrutik nabariagoa du udaretasuna. Zapore gozokoa, freskoa, urtsua, baina mami trinkokoa. Azala jangarria den arren gogor puntukoa. Irakurri dudanez zurituta jateko ohitura dago.

Landarea sagastira ondo egokitzen ari dela dirudi. Ea hurrengo urtean gehiago ematen duen!
#FrutaArbolak

@aldatsa Nik ere badauzkak nasiondoak. Hainbat barietatekoak. Gogokoenak berdeak. Esango nuke shinko deitzen dela barietatea, baina interneten ez dago inolako adostasunik barietateekiko. Bakoitzak nahi duena dio.