Zein zaila den etxetik kanpo osasuntsu edo, behintzat, ez kaltegarri jatea; batez ere hirietatik kanpo.
Oso barazki gutxi eskaintzan eta "entsalada" egonda ere, gutxieneko osagarriak landareak dira. Beti "bete" behar dituzte arrautza, arraina edota gaztarekin.

Asturiasen leku guztietan: katxopo, fabada, era desberdinetan prestatutako txerria, behia, arkumea..... Ezta pisto tristeren arrastorik ere!!!
Eta frutarena... beste egun baterako.

Zer egiten duzue #begetariano / #begano|ok oporretan?

Neure buruari egiten diodan galdera: jendeak hori jaten du egunero?
@garkopeke Nik begano gisa jada amore eman dut ostalaritzarekin. Beti eramaten dugu B plana (A plana hobeto esanda) etxetik. Horrelakoetan beti oroitzen naiz "guk etxean oso haragi gutxi jaten dugu" esaten duen jendearekin. Gaztelaniaz esaten den moduan: ¡Y un jamón!

@anderedo
Ah, baina urdaiazpikoa haragia da??? 😵

😜

@garkopeke @anderedo Ez etsi. Ni Argentinako lehengusuak ezagutzera joan nintzenean, EGUNERO eta ETXE GUZTIETAN haragi errea ateratzen zidaten (duten gauzarik onena eman nahian). Niri haragia gustatzen zait, asko gainera, baina azkenean Porotaren etxean (amonaren lehengusina), otoi, arren, mesedez eta faborez, haragirik EZ ateratzeko eskatu behar izan nion. 🤣 Eta zapalloak eta arto-zopa prestatu zizkidan, oso goxoak, haien eguneroko barazkiak alegia.