🗡️ 🎴 Indie ugari ikusi ditugu Xbox|en ekitaldian, baina itxurosoenetakoa At Fate's End izan da.
Spiritfarer zoragarrien egileek borrokaz betetako abentura narratiboa eskainiko digute.
At Fate’s End-ek bi dimentsioko mundu ederra eta borroka latzak proposatuko ditu 2026an
At Fate’s End aurkeztu du Thunder Lotus Games indie estudioak. Bi dimentsioko duelu bizkorrak, erabakiz betetako istorio sakona eta mundu ederra bilduko ditu datorren urtean. Spiritfarer edo 33 Immortals lanen garatzaileek proposamenez aldatzen jarraitzen dute, baina euren erroak mantenduta. “Akzioak gidatutako abentura” izango dela diote, baina “nukleo...