#pepephone|ra deitu dut arazotxo tekniko batengatik eta Mariak erantzun dit. Berak eskaini dit euskaraz hitz egitea. Zein ondo konpondu dugun arazoa!! 😄

Biok super-pozik elkarrekin euskaraz hitz egiteagatik.

Beraz, jakin dezazuen, arratsaldez (15-21) 1706era deitzen baduzue, Mariarekin euskaraz hitz egin dezakezuela.

Ustekabe ederra #Euskaraldia hasteko!

Bai, Izarkomera joatea nire egiteke zerrendan daukat, lehenengo postuetan; baina 10 urteko harreman ezin hobea (komunikazio hornitzailearekin gainera) ezin da ziztu bizian amaitu.
@garkopeke aste honetan egin dut nik aldaketa Pepephonetik Izarkomera. Ta bai, 15 urte ta gero pena apur bategaz egin dut; ez dut inoiz inolako arazorik izan eta arreta beti primerakoa izan da, zuntzaren baja eskatzean barne.
Jakin dezazuen baita ere, #Pepephone web orria eta euren jakinarazpen guztiak #euskara|z ipini ditzakezuela