Larunbatean @Petti k taldearekin Gernikan eman zuen kontzertuaren ondotik, postara iristen diren mezuak:
"Pedro Elías Igartua musika-kritiko bat zen, edo da. Petti zale-zalea. Bigarren diskaren gainean haren artikulu bat irakurri eta gero ezagutu nuen Petti. Hirugarrena "Etxeko Uzta"rekin atera zuen, elektrikoa. Igartuak honela iritzi zion diskari HIKA aldizkarian: 'Petti eléctrico da calambre'.
Lehengunekoa bai izan zan karranpaz beterik ateratzeko".