Lezoko udalak parte-hartzera deitzen zaituzte!
Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna aurretiko ekitaldi egitaraua duzue hemen.
Anima zaitezte! ✊
👉https://labur.eus/IgOxE

#Elkarzainduzlezo #azaroak25 #25denoviembre #noesno #askida

LEZOKO UDALAK INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO KONPROMISOA BERRESTEN DU AZAROAN ZEHAR ANTOLATUTAKO EKITALDIETAN

Euskal Herrian 2024an bost emakume erailak izan dira; Lezok hausnarketarako eta elkarlanerako deia egiten du, indarkeria matxistaren aurkako borrokan sakontzeko. Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Lezoko Udalak hainbat ekimen prestatu ditu azaro osoan zehar herritarren kontzientziazioa areagotzeko eta elkartasun sareak indartzeko. Egitaraua herritar guztiei irekia dago eta herriko gizarte-eragileekin lankidetzan antolatu da, indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa azpimarratzeko.

Lezoko Udala