"Arrainak ura, eta euskarak ekosistema osoa. Hizkuntzaren dimentsio guztiak izan ditzan hiztunak, gizartearen arlo oro busti beharko du hizkuntz-politikak: basoak, soroak, plazak, lantegiak, pantailak, iruditeria. Egunerokoa hartu behar du biziko bada, Beskoitzen, Eguesibarren zein Bizkarsoro orotan."
https://www.argia.eus/albistea/lekukoaren-mezua
#HarroHerri #korrika #23KORRIKA
GARAZI ARRULAREN MEZUA

Garazi Arrrula Ruiz izan da aurtengo Korrikaren mezugilea. Txalaparta argitaletxeko editorea da tafallarra. Baionan, milaka euskaltzaleren aurrean, esan du euskara ez dela "ez altxor, ez

Argia
"ez dugu hazkunde lasterreko espezieen industria laborerik nahi, tokian tokiko basoak nahi ditugu, hangok eta hemengok babes hartzeko eta bere egiteko, non zozoak izanen duen non kukutu, ibaiak nora isuri, onddoak zeri heldu, eguzkiak zer urtu."

"Kontingentzia planik ez: egiazko trantsizioa nahi dugu.

Eta izanen bada, kolektiboa, antolatua eta lotsagabea izan beharko du.
Elkar zainduz, bidea bizigarri eginez. Afektuaz ere ari baikara, afektatzeaz. Konplexurik gabe. Erabakitasunez bezala ahizpatasun haizez.
Tinko eta fermuki, ados, baina amultsu, narras, hauskor ere bai."

Ez naiz oroitzen ea noiz hunkitu nauen hitzaldi batek horrek bezainbertze.