Tolkien-en daltonismoaren inguruko txantxa egin nuen behin, Eraztunen Jauna liburuetan dena zilar-kolorekoa eta grisa deskribatzen zuela iruditu zitzaidan eta, urrezko ukitu batzuekin bazen ere.
Eraztunaren Elkartea berriro irakurri dut deskribapenetarako erabilitako koloreak zenbatuz. -ixka atzizkia daukatenak kontatu ditut eta izen bereziak alboratu. Zaldizko Beltzak, esaterako. Koloreren batek ere, ihes egingo zidan seguruenik.

Eraztunaren Elkartea Koloreak

ZURIA 122
BERDEA 95 | 1 ez naiz oroitzen U_U
GRISA 88 | 2 emozioa deskribatzeko
BELTZA 79
ZILARRA 69 | 14 benetako zilarra izan zitekeen
URREA 60 | 5 benetako urrea izan zitekeen
GORRIA 46 | 2 gordintasuna deskribatzeko
URDINA 31
HORIA 26
GAZTAINA 7
ARREA 5
BELTZARANA 5
ARROSA 1
LUR KOLOREA 1
OKREA 1

#Tolkien #EraztunenJauna #Koloreak #Lotr

Berdeak lidergoa eraman du Eskualdean zehar, batez ere Tom Bombadilen eremuetan sartzerakoan. Rivendelek eta batez ere Lorienek, berde dezente badute ere, zuriak dituzte nagusi.

Zurbila birritan agertzen da behintzat, kolore bat izango balitz bezala erabilita. Aieru bezala agian. Bi liburu geratzen zaizkit, ea Rohan, Gondor eta Mordor zein kolore dakarzkiten.

Bi Dorreak Koloreak

BELTZA 131 | 6 Sentipena deskribatzeko
GRISA 110
BERDEA 97
ZURIA 84
GORRIA 69 | 6 gordintasuna deskribatzeko
URREA 45 | 14 metala izan zitekeen
ZURBILA 33 | 8 kolorea baino, egoera
ZILARRA 32 | 7 metala izan zitekeen
URDINA 17
HORIA 12
ARREA 12
GORIA 7
BELTZARANA 6
PURPURA 5
UBELA 4
GAZTAINA 3
AZABATXEA 2
AZAFRAIA 2
OKREA 1
OLIBA 1
NABARRA 1 | 1 Enta deskribatzeko
NAKARA 1
ELURRA 1
MOREA 1
ESKARLATA 1
KOBREA 1
ERRAUTSA 1
PURPURINA 1
#Tolkien #EraztunenJauna #Koloreak #Lotr

Berdeak babesa eta aliatuen kolorea izaten jarraitzen du gehienbat, baina Gollum-en alde maltzurra irudikatzeko ere erabiltzen da.

Liburuak aurrera egin ahala gorriak eta beltzak nagusi dira, azkeneko ataletan ia dena estaltzen dutelarik.

Ediz: Kolore gehiago ere agertzen dira. Batez ere oparotasunez betetako gune bitxiztatuak deskribatzeko garaian.

Batzuetan bi koloreen arteko nahasketak egon dira. Berde grixaska adibidez. Berde eta grisari bana gehitu diet kasu hauetan.

Bi liburuen batura

BELTZA 210
ZURIA 206
GRISA 198
BERDEA 192
GORRIA 115
URREA 105
ZILARRA 101
URDINA 48
HORIA 38
ZURBILA 37?
ARREA 17
BELTZARANA 11
GAZTAINA 10
GORIA 7
PURPURA 5
UBELA 4
OKREA 2
AZABATXEA 2
AZAFRAIA 2
ARROSA 1
LUR KOLOREA 1
OLIBA 1
NABARRA 1
NAKARA 1
ELURRA 1
MOREA 1
ESKARLATA 1
KOBREA 1
ERRAUTSA 1
PURPURINA 1

Erregearen Itzulera

BELTZA 126 | 1 egoera, uste dut
GRISA 96
ZURIA 84 | 3 faltsua edo ahula deskribatzeko
GORRIA 76 | 8 gordintasuna deskribatzeko
ZILARRA 54 | 12 metala izan zitekeen
BERDEA 49
URREA 42 | 12 benetako urrea izan zitekeen
ZURBILA 22 | 5 kolorea baino, egoera
URDINA 13
ARREA 9
GORIA 9
HORIA 4
BELTZARANA 4
ESKARLATA 3
BRONTZEA 2 | 2 metala
GAZTAINA 2
ATXABITXIA 2
UBELA 2
PERLA 1
GRANATEA 1
MOREA 1
PERLA 1
NAKARA 1
OLIBA 1

#Tolkien #EraztunenJauna #Koloreak #Lotr

Orain ez zait hain harrigarria iruditzenTolkien daltonikoa izatearen txantxa.

Dena da beltza eta zuriaren arteko dantza. Grisak bien arteko borroka irudikatzen du, zeruan batik bat.

Gondorreko arropak beltzak eta zilarrezkoak dira. Rohanek berdea eta zuria jantzi baditu ere, bi kolore hauen ia erdiak Dorre Ilunaren erorreraren ondoren agertzen dira.

Mordorren denbora asko igarotzen da, beltzak dena estaltzen duelarik, Sauronen gorriaren detaileekin.

Hiru liburuen batura:

BELTZA 336
GRISA 294
ZURIA 290
BERDEA 241
GORRIA 191
ZILARRA 155
URREA 147
URDINA 61
ZURBILA 59?
HORIA 42
ARREA 26
GORIA 16
BELTZARANA 15
GAZTAINA 12
PURPURA 5
UBELA 4
AZABATXEA/ATXABITXIA 4
ESKARLATA 4
OKREA 2
AZAFRAIA 2
OLIBA 2
NAKARA 2
MOREA 2
BRONTZEA 2
UBELA 2
ARROSA 1
LUR KOLOREA 1
NABARRA 1
ELURRA 1
KOBREA 1
ERRAUTSA 1
PURPURINA 1
PERLA 1
GRANATEA 1