Egun on, Mastod-on!
Hona hemen Elhuyar elkarterako egindako beste irudi bat.
Egiten den lan gehiena merkatutik kanpo egiten da (zaintza-lanak), eta sistemak ezin du jarraitu ez ikusiarena egiten. Antolaketa ekonomikoak kontuan hartu behar ditu bizitzari eusteko prozesu guztiak.
https://labur.eus/TO2LY
🔬 #elhuyarzientzia
🤝 #elhuyar
❤️ #zaintzak
💫 #Gipuzkoa
📚 #STEAMHezkuntza
Besteen denborari esker bizi gara

Gaur egungo bizitza laboralak erritmo biziegia eskatzen du, eta, erritmo horri jarraitzeko, jendeak ezin ditu egin bizitzak berezkoak dituen zaintza-lanak. Ezin dira etxekoak eta ingurukoak behar bezala zaindu. Beste norbaitek egin behar ditu oinarrizko lan horiek gure partez. Horrek agerian jartzen du ekonomia-eredu honetan bizitzeak besteen bizit

Zientzia.eus

@pernan
Ederra.

Nik, halan eta guztiz ere, uste dut beheko bat edo bestean hobeto egongo litzatekeela gixonezkoren bat agertzea. Zaintza lanen 1/10 edo, dinot eta espero dot, gutxienez, egin egingo dugula. 1/16 baino gehiago eginda, bidezkoa litzateke gurea ere agertzea, bere txikitasunean.

Eta ageriago ere geratuko litzateke gure palta

@juan Eskerrik asko zure ekarpenagatik!
Nik ere espero dut gizonok %10a baino gehiago zaintzea! Eta uste dut beteko dugula gutxieneko hori, gutxienez, eta desiratzen nago geroz eta gehiago zaintzea guk...
Hala ere, komiki honetan adierazi nahi genuena ez da estadistika, baizik eta nola zaintza lanak egun osoa, edo ordu asko (gehiegi) hartzun dutela zaintzaile baten egunean (horregatik erlojuak...). Pertsonai bat da, bera da ekintzak egiten dituena, beheko partean. Horregatik da pertsona bera.