📢“Hala, birala!” lau eguneko kultura digitalari buruzko kanpusa antolatu dute Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak gaztetxoentzat
“Hala, birala!” lau eguneko kultura digitalari buruzko kanpusa antolatu dute Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak | Azkue Fundazioaren Egunkaria
Lau eguneko kanpusean honako gaiak landuko dira: stop motion animazio-teknika, euskarazko bideojokoak, sare sozialen inguruko erabilera eta jokabide egokiak eta bideoen edizioa. Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak lankidetzan Hala, Birala! izeneko kultura digitalari buruzko kanpusa antolatu dute. Egunero, lau ordu eta erdiz, hezitzaileek gidatuta eta adituen laguntzaz, gai hauek jorratuko dira: animazioa, euskarazko bideojokoak, sare sozialen inguruko erabilera eta jokabide egokiak eta bideoen edizioa. Zer egingo dugu kanpusean? Stop motion animazio teknika ikasi. Euskarazko bideojokoetan murgildu. Bideoen gidoiak sortu, grabatu eta editatu. Sare sozialetan eta interneten nola jokatu. Sareetan euskaraz jarduten dutenen esperientziak ezagutu. Bideo-edizioari dagokionez, Youtube plataformara zuzendutako bideogintza landuko da. Horretarako, parte-hartzaileek Quiz bat sortuko dute. Prozesu horren barruan, halaber, gidoiak sortzen, grabatzen eta editatzen ikasiko dute gaztetxoek. Tailer