1804koa da errege-agindua, baina 1808an hasi ziren #Iruñea-n gorpuak San Jose #hilerria-n lurperatzen. Lehenago, eliz barneetan ehorzten ziren; nor bere parrokian.
(2/6)
Hainbat elizatan, zoruak berrituta, hilobiak desagertu dira orduz geroztik, baina San Zerningo eta San Nikolasko elizek, baita domingotarrenak ere, jatorrizko zurezko zoruari eutsi diote (hezurrak kenduta). Eta ederrak dira.
(3/6)
Familia bakoitzak bere hobia zuen, eta han jartzen zuen meza entzuteko jarlekua (ez zen bankurik), hildakoen omenezko ogiak eta argizariak...
(4/6)
Omiasaindu egunean errugu bat gari eta kandela handi bat uzten ziren hilobi gainean. Familia batzuek, ordea, dirutan pagatzea nahiago, eta horien hilobietan "D" zizelkatzen zen; hots, "dotada".
(5/6)
Ohitura hauek herri frankotan ere hala (izan) dira, jakina. Baina, zoritxarrez, ohitura galduta, baldosak betiko eraman ditu eliz barneko hobiak.
Zuen inguruko elizetan?
(6/6)
@esantazilia #Oiartzungo elizaren bueltan harri handizkoa zen lurra, gorabeheratsua, eta duela 20 urte inguru obra egin zuen Udalak, harlauza berriak jartzeko. Hezurrak agertu ziren eta oso poliki (esango nuke profesionalki) egin.zen prozesua. Eliza barruan ez dakit.
Eskerrik asko zure hari interesgarriengatik!