@27zapata @txikillana oraindik ezin esan zein nahaigo dudan, baina Frankenstein oso topean daukat. 😎
Dena den, Drakulan bai atzematen dut gizakiaren esplorazioa, ez maila existentzialean, Frankestein bezala, baina bai desira mailan.
Gure desio intimo eta ezkutuenen historia kontatu nahi digula uste dut, eta haiekin nola erlazionatzen garen pentsatzea (adibidez, gu gara inoiz aitortzen ez ditugun eta ispiluan ikusteko gai ez garen desio horiek "askatasunez" besarkatzen ditugunak).
@27zapata @txikillana kar, kar, kar, agian existitzen ez diren mamuak ikusten ditut.
Ideia lurreratzeko, bi adibide, Jonathanek bere kabuz onartzen du gazteluan sartzea, izan ere, Drakulak hala sartzea behar du. Hiru banpiren berri duenean, desiratu egiten ditu, nahiz eta jakin badakien bere kalterako izango dela. Bi kasu hauetan, Jonathanek bere borondatez onartzen ditu bere barne desira ezkutuak.
Ulertzen da?