Parke Teknologikoak 40 urte bete ditu, eta bere tamaina bikoiztuko du, Mantulizera hedatuz
Imanol Pradales Lehendakariak atzo, ekainak 25, bisitatu zuen Parke Teknologikoa: “Hazteko aukera izan behar du, herri gisa hazten laguntzeko. Mundu …
https://aikor.eus/txorierri/1782468412648-parke-teknologikoak-40-urte-bete-ditu-eta-bere-tamaina-bikoiztuko-du-mantulizera-hedatuz?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#derio #zamudio #ekonomia

Parke Teknologikoak 40 urte bete ditu, eta bere tamaina bikoiztuko du, Mantulizera hedatuz
Imanol Pradales Lehendakariak atzo, ekainak 25, bisitatu zuen Parke Teknologikoa: “Hazteko aukera izan behar du, herri gisa hazten laguntzeko. Mundu osoko beste ekintzailetza polo eta ekosistema batzuekin konektatzen jarraitzeko, eta gure harrobiari aukerak eskaintzeko”.
Aikor.eusBertoko soinu-tresnen elkartea
1996an, Zamudioko Guraso Elkarteko kide batzuen ekimenez, Bertoko musika tresnen elkartea izenarekin sortu zen gaur Bertoko bezala ezagutzen dugun ta…
https://aikor.eus/zamudio/1782389935099-bertoko-soinu-tresnen-elkartea?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#zamudio #kultura

Bertoko soinu-tresnen elkartea
1996an, Zamudioko Guraso Elkarteko kide batzuen ekimenez, Bertoko musika tresnen elkartea izenarekin sortu zen gaur Bertoko bezala ezagutzen dugun taldea. Euskal musika tresnak eta kantak bertan irakasteaz gain, hasiera-hasieratik musika kalera ateratzea izan dute helburu. 1997ko Pazko jaietan egin zuten jendaurreko lehen emanaldia, Zamudioko plazan, eta ordutik geratu barik dabiltzate herriko jai eta ospakizunetan. Egun, 5 urtetatik hasi eta 75etik gorako taldekideak dituzte.
Aikor.eusBizkaibizi bizikleta zerbitzua ekarri nahi du herrira Zamudioko Udalak
Zamudiok mugikortasun jasangarriaren aldeko beste pauso bat eman nahi du. Horregatik, udalak Bizkaibizi zerbitzuarekiko interesa “formalki” adierazi …
https://aikor.eus/zamudio/1782291966930-bizkaibizi-bizikleta-zerbitzua-ekarri-nahi-du-herrira-zamudioko-udalak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#zamudio #gizartea

Bizkaibizi bizikleta zerbitzua ekarri nahi du herrira Zamudioko Udalak
Zamudiok mugikortasun jasangarriaren aldeko beste pauso bat eman nahi du. Horregatik, udalak Bizkaibizi zerbitzuarekiko interesa “formalki” adierazi du, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako bizikleta publikoen alokairu sistema udalerrian ezartzeko aukera aztertuz.
Aikor.eusMatxinada
Alatz Barrena (Zamudio), Ekaitz Askasibar (Zamudio), Eneritz Basaras (Derio), Oier Bravo (Sondika) eta Ander Aristondo (Bilbo)
https://aikor.eus/txorierri/1781857850575-matxinada?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#derio #sondika #zamudio #kultura

Matxinada
Alatz Barrena (Zamudio), Ekaitz Askasibar (Zamudio), Eneritz Basaras (Derio), Oier Bravo (Sondika) eta Ander Aristondo (Bilbo)
Aikor.eusDena prest Lagatzu Egunerako
Ekainaren 27an ospatuko dute Zamudioko Euskal Jaia. Hilaren 23ra arte eskuratu daitezke Lagatzu Eguneko bazkarirako tiketak herriko taberna eta salto…
https://aikor.eus/zamudio/1781854813670-dena-prest-lagatzu-egunerako?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#zamudio #aisia

Dena prest Lagatzu Egunerako
Ekainaren 27an ospatuko dute Zamudioko Euskal Jaia. Hilaren 23ra arte eskuratu daitezke Lagatzu Eguneko bazkarirako tiketak herriko taberna eta saltokietan: 22 eurotan daude nagusientzako eta 15 eurotan umeentzako. Egitarau oparoa antolatu du beste behin euskara alkarteak.
Aikor.eusLezamako Antton Mendiguren eta Paul Gerrikagoitiak irabazi dute Mihiluze Txapelketa
Beste urte batez, Mihiluze txapelketak “izugarrizko arrakasta” izan du Txorierriko 10-11 urteko umeen artean. Ikastetxeetan, 5. eta 6. mailan 363 ume…
https://aikor.eus/txorierri/1781688022390-lezamako-antton-mendiguren-eta-paul-gerrikagoitiak-irabazi-dute-mihiluze-txapelketa?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#derio #larrabetzu #lezama #loiu #sondika #zamudio #gizartea

Lezamako Antton Mendiguren eta Paul Gerrikagoitiak irabazi dute Mihiluze Txapelketa
Beste urte batez, Mihiluze txapelketak “izugarrizko arrakasta” izan du Txorierriko 10-11 urteko umeen artean. Ikastetxeetan, 5. eta 6. mailan 363 ume egon dira klasean ikasturte honetan eta horietatik 198 ume ibili dira ludoteka eta gazteguneetan, otsailetik maiatzera jolasten: Deriotik 82, Larrabetzutik 34, Lezamatik 38, Sondikatik 24 eta Zamudiotik 20 ume.
Aikor.eusBerritasunekin datoz Zamudioko Santo Tomas jaiak
Barikuan, ekainak 12, emango diete hasiera Santo Tomas jaiei auzoan eta astelehenera arte, ekainak 15, luzatuko dira. Lehen aldiz trail lasterketa an…
https://aikor.eus/zamudio/1780995891772-berritasunekin-datoz-zamudioko-santo-tomas-jaiak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#zamudio #festak

Berritasunekin datoz Zamudioko Santo Tomas jaiak
Barikuan, ekainak 12, emango diete hasiera Santo Tomas jaiei auzoan eta astelehenera arte, ekainak 15, luzatuko dira. Lehen aldiz trail lasterketa antolatu du bertako jai batzordeak.
Aikor.eusSalgai daude Lagatzu Eguneko bazkarirako tiketak
Ekainaren 27an ospatuko dute Lagatzu Eguna. Bazkarirako tiketak dagoeneko salgai daude hurrengo tokietan: Crazy, Mosai, Amaitz, Fernan, Bide Bi, Batz…
https://aikor.eus/zamudio/1780568756083-salgai-daude-lagatzu-eguneko-bazkarirako-tiketak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#zamudio #gizartea

Salgai daude Lagatzu Eguneko bazkarirako tiketak
Ekainaren 27an ospatuko dute Lagatzu Eguna. Bazkarirako tiketak dagoeneko salgai daude hurrengo tokietan: Crazy, Mosai, Amaitz, Fernan, Bide Bi, Batzoki, Pikoteo, Estanko, Bidegorri, Liburudenda, Mertzeria Gorbeia eta Aramendi degustazioa. Ekainaren 23ra arte egongo dira salgai, nagusientzako 22 eurotan eta umeentzat 15 eurotan.
Aikor.eusEkainaren 13an zabalduko dituzte ateak Larrabetzuko eta Zamudioko igerilekuek
Larrabetzuko eta Zamudioko Udalak jakitera eman dute ekainaren 13an zabalduko dituztela ateak herriko igerilekuek. Irailaren 6ra arte egongo dira zab…
https://aikor.eus/txorierri/1780572885054-ekainaren-13an-zabalduko-dituzte-ateak-larrabetzuko-eta-zamudioko-igerilekuek?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#larrabetzu #zamudio #gizartea

Ekainaren 13an zabalduko dituzte ateak Larrabetzuko eta Zamudioko igerilekuek
Larrabetzuko eta Zamudioko Udalak jakitera eman dute ekainaren 13an zabalduko dituztela ateak herriko igerilekuek. Irailaren 6ra arte egongo dira zabalik. Ordutegiak: Zamudion 11:00etatik 21:00etara eta Larrabetzun 11:00etatik 20:00etara.
Aikor.eusGaurtik aurrera, itxita dago kultur etxeko aurreko errepidea
Ekainaren 4tik aurrera, eta datarik gabe, itxita egongo da kultur etxeko Aresti kaleko zatia. Zirkulazioari itxita dago kultur etxeko obrengatik. Alt…
https://aikor.eus/zamudio/1780565635522-gaurtik-aurrera-itxita-dago-kultur-etxeko-aurreko-errepidea?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#zamudio #hirigintza

Gaurtik aurrera, itxita dago kultur etxeko aurreko errepidea
Ekainaren 4tik aurrera, eta datarik gabe, itxita egongo da kultur etxeko Aresti kaleko zatia. Zirkulazioari itxita dago kultur etxeko obrengatik. Alternatiba moduan, Oiz kaleko 1 eta 3 portaletara ibilgailuz heltzeko, optika ondoko Arbolantxa 5eko eta Aretx kaleko bidegurutzean, eskumaratz joan daiteke.
Aikor.eus