#BetiON telelaguntza zerbitzuko langileak, zure aitona-amonek eta arreta eta zaintza eskatzen duen jendeak daramaten botoia, 24 orduko greban daude gaur. Zerbitzu publikoa kudeatzen duen Ilunion enpresak egindako «larderia-kanpaina» salatu dute. Oinarrizko zerbitzuen pribatizazioen beste aurpegi bat.

