Gaur lehen aldiz entzun dut elkarrizketa batean behin baino gehiagotan moro hitza. Euskaraz lehen aldiz. Lau ginen mahaian, bi ari ziren hizketan.
Hirugarren aldiz hitz hori entzun dudanean horixe esan diet, lehen aldia zela hitz itsusi hori, edo erabilera itsusi hori, euskaraz entzuten nuena. Orokortze arriskutsua dela esan diet, eta pixka bat frenatu dut diskurtsoaren karrerilla. Baina ez nahikoa.
Ez dakit zer gehiago esan.
#xenofobia
#arrazismoa
#orokortzeak
#azkarrizketak
#bizkarrizketak
⁂