Gaur ikusitako eskela.

Nekez bil daiteke #Mikel-en aldaera gehiago izen bakar batean: Mike, Mikele eta Mitxel.

Bidenabar, hebreera da: Mī-khā-'Ēl =
Nor Jainkoa bezala(koa)?

Goian bego.

#onomastika

Eneka Azenari, 1096 urtean jasoa, Iruñean. 😍 #onomastika
Oraintxe jakin dut Oneka izena Enekoren emakumezko aldaera dela. Wikipediak hala dio behintzat.#onomastika
Euskal Herriko kostaldeko leku-izenak arautu ditu Euskaltzaindiak
📣 https://labur.eus/EArau199
#onomastika #EArau199 #euskara

Iturritxipieta zena, Churrupitita bilakatua 🤪
#Onomastika

#Lukin #Nafarroa

Pello Apezetxea Zubiri ikerketa beka abiatu dute Bortzirietako euskara mankomunitateak eta #Euskaltzaindia-k.

Informazioa: https://bortziriak.iametza.eus/euskara-bortzirietan/pello-apezetxea-ikerketa-beka/

#dialektologia #onomastika #soziolinguistika #euskara...

Pello Apezetxea Ikerketa beka – Bortzirietako euskara mankomunitatea

Bortzirietako euskara mankomunitatea

Este molino hicieron los lugares de Oronoz, Oyeregui y seis vecinos de Zozaya. Es como siguiente: Eseverenea, Machingorena, Echeberria, Anchorena, Gorrichenea, Iturribidea, el año de 1731.

#onomastika #oikonimia #epigrafia #laburdurak #euskara #Baztan

Ez da askotan abizen berririk agertzen Azpeitian. Asmatu baino, abizen ezagunak eta ez oso hedatuak hobesten zituzten. Hala ere Segundo Campozabal bataiatu zuten 1888/06/01an eta Tomas Iturburu Campoeder 1898/12/22an. Horrelako hibridazio bat agertzen da Donostian ere, 1892/12/05an umezurtz bati Florentina Azpiola Campoberri jarri ziotenean.
#onomastika
1804gn urtean, martxoko 8an, Arrasaten bataiatu zuten Theresa Noaqui. Ez dakit nondik oratu hau. Akaso joan aditzetik hartu zuen apaizak , edo erdarazko "no aquí"tik , edo...
Auskalo
#onomastika
Joan den ostegunean hil zen Donostian 100 urteko andre bat, Julia Izargain Belarburu. Bi abizen politak.Berriak dira biak, 1896/02/17an bataiatu zuten Donostian Julian Izargain Urola, eta 1890/04/24an Leoncia Belarburu Mirasolain, gurasogabekoak biak . Ez dakit bakarrik hauentzat asmatu zituzten abizenak, ala beste batzuek hartu zituztenik .
#onomastika