Bai, deforestazioak eta #monolaborantza k eragina daukate gure osasunean eta gure osasun segurtasunean.
#monolaborantza ren gaia monografikoa da: EGURRA eta sektore zehatz baten mesederako.
Basoena, ordea, anitza da: #zerbitzuekosistemikoak eta Gizarte osoaren mesederako.
#basobizienalde
Azkenean, Naturak berak lagunduko digu #monolaborantza basatiaren kontra. Ez da jasangarria, #biodibertsitatea ren, ekonomiaren, eta bururatzen zaizuen guztiaren kontrakoa baizik; gainera gaixorik dauden pinudi horiek segurtasun publikoaren (erorketak, suteak..) kontrako arazo bilaka daitezke.
Berriak dioenez, bertako espeziekin leheneratuko dute. Bazen garaia.
Gernikako haritzaren kimua Seguran. Abenduaren 21ean 28 urte beteko ditu eta sei/zazpi solairuko altuera dauka, 20 bat metro inguru, beraz. Hori altuera aldetik; erreparatu egiozue enborraren zabalerari.
Nahiko lukete #monolaborantza ko pinuek eta eukaliptoek adin horretan gorpuzkera eta osasun hori eduki.
#basobizienalde #zuhaitzbitxiak

BASO BIZIAK PLATAFORMA:
Suteek «aste kritikoa» eragin dute Europan, eta lau pertsona hil dira Iberiar penintsulan
https://www.berria.eus/mundua/suteek-aste-kritikoa-eragin-dute-europan-eta-hiru-pertsona-hil-dira_2145830_102.html

BERRIAn ere diskurtso ofizialetik aparteko gogoetarik ez. Hitz madarikatuak, hots, #monolaborantza, PINUAK, EUKALIPTOAK ez dira inon agertzen artikuluan zehar: hori bai, hektareak, suhiltzaileak, boluntarioak, hondamendia, hildakoak, etab. erruz. Zenbateraino jan digute burua BOSQUE=MONOCULTIVO diskurtsoarekin eta, nola ez, zorioneko #abandono arekin.

Suteek «aste kritikoa» eragin dute Europan, eta lau pertsona hil dira Iberiar penintsulan

Suteek 534.000 hektarea erre dituzte abuztuaren 12ra arte Europako Batasuneko herrialdeetan: batezbestekoa baino ia hiru aldiz gehiago, alegia. Espainian, Portugalen, Galizian, Grezian, Albanian......

Berria
@theklan @elizabetaibar @berria
BERRIAn ere diskurtso ofizialetik aparteko gogoetarik ez. Hitz madarikatuak, hots, #monolaborantza, PINUAK, EUKALIPTOAK ez dira inon agertzen artikuluan zehar: hori bai, hektareak, suhiltzaileak, boluntarioak, hondamendia, hildakoak, etab. erruz. Zenbateraino jan digute burua BOSQUE=MONOCULTIVO diskurtsoarekin eta, nola ez, zorioneko #abandono arekin.
Que los pinos y Los eucaliptos no sigan impidiendonos ver lo que es un BOSQUE.
Eta zuhaitz pirofitoen #monolaborantza z hitzik ez? Hori al da zuen balorazioa ere?
Horiek bai direla lurren #abandonoa ren arrazoi nagusiak. Negozioa #monolaborantza bultzatzen dutenentzat, eta dirutza suteak kudeatzen dituzten enpresa pribatuentzat. Gainontzeko herritarrontzat, #biodibertsitatea rentzat eta diru publikoarentzat sekulako hondamendia.
#abandonoa ez da arazoa, irtenbidea baizik kasu askotan. Arazoa sortzen da pinuaren eta eukaliptoaren #monolaborantza etengabe bultzatzen eta justifikatzen denean horren izenean. ABANDONOAren aitzakiaz, adibidez, sortu dute Gipuzkoan #BSTK Fundazioa, berriro ere helburu estraktibistekin.