Etzandarri taldeak Kamarakako gailur-lerroa zeharkatuko du domeka honetan

Etzandarri Euskal Mendi Taldeak txango berria antolatuko du martxoaren 22rako, mendizaletasunaz gozatzeko asmoz. Oraingoan, Ganekogortako mendigunera…
https://hiruka.eus/lemoiz/1773846217675-etzandarri-taldeak-kamarakako-gailur-lerroa-zeharkatuko-du-domeka-honetan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#lemoiz #kirolak #uribekosta

Etzandarri taldeak Kamarakako gailur-lerroa zeharkatuko du domeka honetan - Lemoiz - 2026-03-22 - Hiruka.eus

Etzandarri Euskal Mendi Taldeak txango berria antolatuko du martxoaren 22rako, mendizaletasunaz gozatzeko asmoz. Oraingoan, Ganekogortako mendigunera joko dute taldekideek, Bizkaia eta Araba arteko muga naturala zeharkatzeko. Ibilbidea Laudioko Santa Maria del Yermo elizatik abiatuko da, eta bertatik Kamaraka (797 m), Albitzukoatxeta (772 m), Mugarriluze (735 m) eta Goikogana (702 m) tontorrak igoko dituzte, Kamarakako gailur-lerro osoa osatuz. Txangoa zirkularra izango denez, tontorrak koroatu ostean berriro ere hasierako puntura jaitsiko dira mendizaleak.

Hiruka.eus

Herriz herriko manifestazio jendetsuakaz bukatu dute greba-eguna eskualdean

Martxoaren 17ko greba orokorragaz amaitzeko, herrietan hainbat mobilizazio egin zituzten atzo, tartean, Gorlizetik Plentziara joan zena. Horretan, do…
https://hiruka.eus/uribe-kosta/1773838544186-herriz-herriko-manifestazio-jendetsuakaz-bukatu-dute-greba-eguna-eskualdean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#barrika #berango #erandio #getxo #gorliz #leioa #lemoiz #plentzia #sopela #urduliz #ekonomia #uribekosta

Herriz herriko manifestazio jendetsuakaz bukatu dute greba-eguna eskualdean - Uribe kosta - Hiruka.eus

Martxoaren 17ko greba orokorragaz amaitzeko, herrietan hainbat mobilizazio egin zituzten atzo, tartean, Gorlizetik Plentziara joan zena. Horretan, dozenaka herritarrek 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa zein lan-baldintza duinak exijitu zituzten, eta deitoratu zuten poliziak 12 pertsona identifikatu zituela goizeko piketeetan. Era berean, eskerrak eman zizkieten borrokara batu ziren herriko komertzio txikiei: "Asko izan zarete gaur itxi eta konpromiso sozialaren alde hautua egin duzuen merkatariak, eta poztekoa da horrelako borroken alde egiteko prest dauden pertsonak izatea herrian".

Hiruka.eus

📡 MARTXOAK 14ko irteera BERTAN BEHERA ‼️

Eguraldi txarra dela eta irteera bertan behera gelditzen da.

ℹ️ Aurrerantzean informatuko da data berriaren inguruan.

Barkatu eragozpenak

#Lemoiz

Lemoiztarrek ere gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egin dute martxoaren 8an

Domekan, martxoaren 8an, eskualdeko herrietan hainbat ekintza egin zituzten berdintasuna aldarrikatzeko eta emakumeen eskubideak eta aldarrikapenak e…
https://hiruka.eus/lemoiz/1773140340517-lemoiztarrek-ere-gizonen-eta-emakumeen-arteko-berdintasunaren-alde-egin-dute-martxoaren-8an?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#lemoiz #jendartea #uribekosta

Lemoiztarrek ere gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egin dute martxoaren 8an - Lemoiz - Hiruka.eus

Domekan, martxoaren 8an, eskualdeko herrietan hainbat ekintza egin zituzten berdintasuna aldarrikatzeko eta emakumeen eskubideak eta aldarrikapenak erdigunean jartzeko. Eguerdian, 12:00etan, elkarretaratzea egin zuten Armintzako errotondan, eta, ostean, poteo musikatua egin zuten auzotik. Herriko emakumeak frontoian bildu ziren herri-bazkaria egiteko, eta jardunaldia Txaledun bihotza helduentzako bakarrizketagaz bukatu zuten.

Hiruka.eus

♻️ Ostiraletik, martxoaren 13tik, hilaren 26ra arte, Lemoizek Garbigune mugikor bat izango du irekita 24 orduz hondakinak gaika bota ahal izateko.

🔗 https://labur.eus/Garb_ArmMar

📍 Garbigunea Armintzakalde kaleko 3. zenbakian jarriko da, Armintzako gimnasioaren aurrean,

#Lemoiz #Ingurumena

🧪🔐 Ihes-gela: “Zientzia blokeatu da”

Jarduera 4–6 lagun talde txikietan izango da. Gutxienez 10 urtetik gora izan bahar dute partehartzaileek (10 eta 11 urtekoek heldu batekin etorri beharko dute)

⏱️ Sarrera txandakatuak izango dira, 30 minuturo.

🙋‍♀️ANIMA ZAITEZ!

📍 Armintzako Kultur Etxea
🕔 17:00

#Lemoiz #LemoizBizi

Komunitate energetikoak sortu gura dituzte Lemoizen eta Urdulizen

Lemoizen eta Urdulizen energia-eredu jasangarriago eta bidezkoago baterantz urratsak ematen ari dira. Batetik, Lemoizko Udalak, Uribe Kostako Zerbitz…
https://hiruka.eus/uribe-kosta/1772559636830-komunitate-energetikoak-sortu-gura-dituzte-lemoizen-eta-urdulizen?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#lemoiz #urduliz #jendartea #uribekosta

Komunitate energetikoak sortu gura dituzte Lemoizen eta Urdulizen

Lemoizen eta Urdulizen energia-eredu jasangarriago eta bidezkoago baterantz urratsak ematen ari dira. Batetik, Lemoizko Udalak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateagaz eta Ceres aholkularitza-enpresagaz daborduko martxan jarri du energia komunitatea eratzeko prozesu parte-hartzailea, eta Urdulizek ere bide bera hartuko du martxoaren 26an abiatuko den sei saioko egutegi ireki bategaz. Proiektuek herritarrak, komertzioak, elkarteak eta eragileak inplikatu gura dituzte prozesuan, energia berriztagarria tokian bertan ekoitzi, partekatu eta kudeatzeko antolaketa-modu kolektibo eta demokratikoa eraikitzeko.

Hiruka.eus

🙋‍♀️ Lemoizek bat egin du Martxoaren 8ko aldarrikapenekin, Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruko hainbat jarduerarekin

Programa hori martxoaren 8an, igandea, garatuko da oso-osorik, eta elkarretaratze eta adierazpen batekin hasiko da.

📃 PROGRAMA ➕ ADIERAZPENA 🔗 https://labur.eus/M8LemoizPr

#Lemoiz #Martxoak8 #M8

Eta zuk, gezurrak esaten dituzu?

Ba al zenekien gezurra esatea egia esatea baino askoz zailagoa dela maila kognitiboan? Bazenekien sudurra berotzen zaigula gezurrak esaten ditugunean…
https://hiruka.eus/uribe-kosta/1772192682992-eta-zuk-gezurrak-esaten-dituzu?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#barrika #berango #ehu #erandio #getxo #gorliz #leioa #lemoiz #plentzia #sopela #urduliz #jendartea #uribekosta

Eta zuk, gezurrak esaten dituzu?

Ba al zenekien gezurra esatea egia esatea baino askoz zailagoa dela maila kognitiboan? Bazenekien sudurra berotzen zaigula gezurrak esaten ditugunean? Edo umeak 3 urtetik aurrera hasten direla gezurrak esaten?  

Hiruka.eus

🔔👥⚡️ Otsailaren 26an Lemoizen Energia komunitatea sortzeari buruzko bigarren saioa egingo da

🗓️ Otsailak 26, osteguna
📍 Armintzako Kultur Etxea
🕡 18:30

Bigarren saio honetan energia komunitatea kudeatzen eta antolatzen ikasiko dugu.

🙋‍♀️ Anima zaitez eta parte hartu Lemoizen energia-eredu jasangarriago bat elkarrekin eraikitzeko!

ℹ️ Prozesuari buruzko informazio gehiago 🔗 https://labur.eus/EnergKom

#Lemoiz #LemoizDenona #EnergiaKomunitatea