
Korrika Ttikia eginen dute bihar Iturenen - Malerreka - 2026-03-27 - Erran.eus
Aurtizko plazan hasi eta Iturengo plazara arteko bidea osatuko dute biharko Korrika Ttikian.
Erran.eusAdos Pilotaren eskuz binakako finalak ortziralean jokatuko dituzte Azpeitian
Ados Pilotaren txapelketaren finalak martxoaren 27an jokatuko dituzte, ortziralean 20:45ean hasita, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Maila nagusiko …
https://erran.eus/mendialdea/1774441679345-ados-pilotaren-eskuz-binakako-finalak-ortziralean-jokatuko-dituzte-azpeitian?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#leitzaldea #malerreka #goizueta #leitza #ituren #kirola #pilota

Ados Pilotaren eskuz binakako finalak ortziralean jokatuko dituzte Azpeitian
Ados Pilotaren txapelketaren finalak martxoaren 27an jokatuko dituzte, ortziralean 20:45ean hasita, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Maila nagusiko finala Iturriaga leitzarrak eta Orbegozok, Oskozen eta Arrastiaren kontra jokatuko dute, eta promoziokoa, berriki Emakume Master Cupeko binakakoa irabazi duen Alize Sagardui goizuetarrak eta Etxeberriak, Arrutiren eta Dunixe Alberro iturendarraren aurka. Finaleko sarreretatik lortutako diruaren zati bat Korrikara bideratuko du Ados Pilotak.
Erran.eusIturriaga leitzarra eta Orbegozo, Oskoz eta Arrastiaren kontra ariko dira Adosen binakako txapelketa nagusiko finalean
Ados pilota elkartearen eskuz binakako pilota txapelketako finaletan zein pilotari ariko diren erabaki da asteburu honetan, Beasainen eta Legazpin jo…
https://erran.eus/mendialdea/1774262771012-iturriaga-leitzarra-eta-orbegozo-oskoz-eta-arrastiaren-kontra-ariko-dira-adosen-binakako-txapelketa-nagusiko-finalean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#leitzaldea #malerreka #goizueta #leitza #ituren #sunbilla #kirola

Iturriaga leitzarra eta Orbegozo, Oskoz eta Arrastiaren kontra ariko dira Adosen binakako txapelketa nagusiko finalean
Ados pilota elkartearen eskuz binakako pilota txapelketako finaletan zein pilotari ariko diren erabaki da asteburu honetan, Beasainen eta Legazpin jokatutako jaialdietan. Martxoaren 27an, ortziralean 21:00etan hasita jokatuko dituzte finalak Azpeitian.
Erran.eusUgaitz Elizaldek Espainiako bigarren mailako klub arteko txapela eman dio Beti Onak taldeari
Espainiaiko bigarren mailako klub arteko txapelketan eskuz pilotako azken fasea jokatu dute asteburuan Zallan (Bizkaia). Beti Onak taldearekin, banak…
https://erran.eus/malerreka/1773124391036-ugaitz-elizaldek-espainiako-bigarren-mailako-klub-arteko-txapela-eman-dio-beti-onak-taldeari?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#malerreka #ituren #kirola #pilota

Ugaitz Elizaldek Espainiako bigarren mailako klub arteko txapela eman dio Beti Onak taldeari
Espainiaiko bigarren mailako klub arteko txapelketan eskuz pilotako azken fasea jokatu dute asteburuan Zallan (Bizkaia). Beti Onak taldearekin, banaka aritu da Iturengo Ugaitz Elizalde eta bere garaipenei esker lortu du txapela Atarrabiako klubak.
Erran.eusAdosen binakako lehen mailako txapelketako finalerdietako protagonistak erabaki dira asteburuan
Ados pilota elkarteko eskuz binakako pilota txapelketako jardunaldi hirukoitza eta erabakigarria jokatu dute asteburuan, ortziralean Aizarnazabalen, …
https://erran.eus/mendialdea/1773049518938-adosen-binakako-lehen-mailako-txapelketako-finalerdiak-erabaki-dira-asteburuan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#leitzaldea #malerreka #goizueta #leitza #ituren #kirola

Adosen binakako lehen mailako txapelketako finalerdietako protagonistak erabaki dira asteburuan
Ados pilota elkarteko eskuz binakako pilota txapelketako jardunaldi hirukoitza eta erabakigarria jokatu dute asteburuan, ortziralean Aizarnazabalen, larunbatean Getarian eta igandean Zumarragan. Oraindik gurutzaketak zein izanen diren erabakitzeko heldu den asteburuko jardunaldia falta baldin bada ere, lehen mailako finalerdietan zein lau bikote ariko diren erabakia gelditu da.
Erran.eusIturengo emakumeen mahai ingurua eginen dute martxoaren 6an
Emakumearen nazioarteko egunaren harira, herriko emakumeen mahai ingurua antolatu du Iturengo Udalak martxoaren 6an, ortziralean 20:00etan, Iturengo …
https://erran.eus/malerreka/1772543433617-iturengo-emakumeen-mahai-ingurua-eginen-dute-martxoaren-6an?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#malerreka #ituren #gizartea

Iturengo emakumeen mahai ingurua eginen dute martxoaren 6an - Malerreka - 2026-03-06 - Erran.eus
Emakumearen nazioarteko egunaren harira, herriko emakumeen mahai ingurua antolatu du Iturengo Udalak martxoaren 6an, ortziralean 20:00etan, Iturengo herriko etxeko ganbaran. Iturengo Udalak parte hartzera animatu nahi ditu herriko emakumeak eta «etorri elkarrekin hausnartzera, zure ahotsa garrantzitsua da eta».
Erran.eusAurtizko Koianea Ttikian eskuz binakako pilota txapelketa antolatu du Iturengo Udalak
Pilota goxoarekin jokatuko dute txapelketaren lehen edizioa udaberrian eta izena eman daiteke martxoaren 10era bitarte
Joan den urtean berritu zuten…
https://erran.eus/malerreka/1772018422656-aurtizko-koianea-ttikian-eskuz-binakako-pilota-txapelketa-antolatu-du-iturengo-udalak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#malerreka #ituren #kirola #pilota

Aurtizko Koianea Ttikian eskuz binakako pilota txapelketa antolatu du Iturengo Udalak
Pilota goxoarekin jokatuko dute txapelketaren lehen edizioa udaberrian eta izena eman daiteke martxoaren 10era bitarte
Joan den urtean berritu zuten Aurtizko Koianea Ttikian binakako lehen pilota txapelketa antolatu du Iturengo Udalak, udaberriari begira. Joan dela urte batzuk txapelketak antolatzen ziren bertan eta arrakasta ederra izaten zuten. Binaka izanen da txapelketa, pilota goxoarekin. Martxoaren 10era bitarte ematen ahalko da izena. Hamabortz urtetik goitiko edozein apunta daiteke. Bikote bakoitzak hogei euro ordaindu beharko ditu.
Erran.eusEstefi Etxebeste iturendarra aurten ere ariko da Euskal Telebistako 'Harri herri' saioan
Lea Artibaiko Etxebarriko pilotalekuan eginen dituzte grabaketak ortzirale honetan (emakumeak) eta larunbatean (gizonak) sarrera doan izanen duten ja…
https://erran.eus/malerreka/1772002525531-estefi-etxebeste-iturendarra-aurten-ere-ariko-da-euskal-telebistako-harri-herri-saioan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#malerreka #ituren #kirola #pilota

Estefi Etxebeste iturendarra aurten ere ariko da Euskal Telebistako 'Harri herri' saioan
Lea Artibaiko Etxebarriko pilotalekuan eginen dituzte grabaketak ortzirale honetan (emakumeak) eta larunbatean (gizonak) sarrera doan izanen duten jaialdietan eta aitzinerago emitituko dituzte.
Euskal Telebistako Harri herri programan parte hartuko du Estefi Etxebeste Iturengo harri altxatzaileak. Bere taldean Eider Garcia, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria daude eta Udane izanen dute talde buru. 100 kiloko errektangularra, 62,5 kiloko kubikoa eta zilindroa eta 50 kiloko bola altxatu beharko ditu taldeak eta, iturendarra 100 kiloko errektangularrarekin ariko da.
Erran.eus
Nafarroako Kirol Jokoetan nesken buruz buruko pilota txapelketaren finaletan lau txapel lortu dituzte eskualdeko pilotariek
Alebinetan Hita sigantziarra uertatu da txapeldun, bigarren mailako infantiletan Aioroa iturendarra, lehen mailako infantiletan Iratzoki igantziarra eta jubenil mailan Sagardui goizuetarra
Nafarroako Kirol Jokoen barrenean, pilotan eskuz banakako txapelketaren finalak jokatu dituzte neskek otsailaren 21ean Zizur Nagusiko Ardoi pilotalekuan. Denera bortz final jokatu dituzte eta horietatik lautan izan dira eskualdeko pilotariak. Lau txapeldun suertatu dira eta bi txapeldunorde.
Erran.eusInauteetako kontuen egunak izanen dituzte larunbatean Iturenen eta igandean Aurtitzen
Inauteriak azken txanpan sartuak dira Aurtitz, Ituren eta Zubietan. Joaldunen hara-honat entzutetsuenak astelehenean eta asteartean egin zituzten eta…
https://erran.eus/malerreka/1769680711185-inauteetako-kontuen-egunak-izanen-dituzte-larunbatean-iturenen-eta-igandean-aurtitzen?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#malerreka #ituren #gizartea

Inauteetako kontuen egunak izanen dituzte larunbatean Iturenen eta igandean Aurtitzen
Inauteriak azken txanpan sartuak dira Aurtitz, Ituren eta Zubietan. Joaldunen hara-honat entzutetsuenak astelehenean eta asteartean egin zituzten eta asteazkenean kontuen eguna izan dute Zubietan, Aurtitzen eta Iturenen bezala, puxka biltzen ibili ondotik. Larunbatean Iturenen eta igandean Aurtitzen eginen dituzte kontuak.
Erran.eus