Ze ekimen ederra Tuterako Argia ikastolaren hau #Erribera #ikastolak

Batxilergoa… bazatoz? Lizeoan Batxilergoko matrikula epea irekiko dugu martxoaren 16tik 27ra. Egin dezagun etorkizunari begirako bidea elkarrekin 💚

Gure ikastolan bi adar eskaintzen ditugu:
🔬 Zientzia eta Teknologiako Batxilergoa
🌍 Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa

Ikasleen garapen akademikoa eta pertsonala uztartzen ditugu, gertutasunean, euskaraz eta komunitate sendo baten barruan.

📞 943 526 850
🌐 www.lizeoa.eus

Bazatoz? 💚

#Pasaia #Lezo #Lizeoa #Euskara #Ikastolak

📚 Historia ikasgelatik harago Batxilergoko 2. mailako ikasleak Frankismoa lantzen ari dira, testuinguru hori hobeto ezagutzeko Lezoko “trabajadoreen” barrakoietara bisita gidatua egin dute.

Bisitan, Lezoko #Etxetxo elkarteko kideek gidari lanak egin dituzte, garaiko testuingurua eta Frankismo garaian preso zituzten "trabajadore"en bizi baldintzak ezagutuz. Ondoren, ikasleak eta irakasleak, Jaizkibeletik barrena oinez itzuli dira Lizeora.

#Pasaia #Lezo #Ikastolak #50urte #MendeErdiaAurretik

Basabürüko Ikastolatik hurbil, Atharratzetik, abiatuko da laster 24. Korrika.

38 ikasle ditu gaur egun Ikastolak eta Basabürüan euskara sustatzeko funtsezko tresna da.

Atharratzetik Bilbora, Euskal Herriko 115 Ikastolak osatzen dugun sare zabalaren kide da Basabürükoa.

       
#Ikastolak #Korrika

Mende erdia aurretik
🧶 Herrigintzarako
🌱 Euskalgintzarako
🧮 Hezkuntzagintzarako
Pasaia-Lezo Lizeoaren 50. urteurrenean, auzolan erraldoia ez da eten, ospa dezagun!
💚💜🩷❤️💙
#Ikastolak
#PasaiaLezoLizeoa

Gaur, urtarrilak 24, 15:00etan, Baionako Xaho Kaian, “Baxoa Euskaraz” manifestazioa egingo da, euskara eta gure eskubideen alde. Egoera larria da: baxoa euskaraz egiteko eskubidea arriskuan baitago. Denok elkartuta, gure ahotsa kalean entzunaraz dezakegu.

#Seaska
#Ikastolak
#BaxoaEuskaraz

Matrikula garaia, adi!

🗓️ Otsailak 2–13 Lizeoan, gure ikastola gertutik eta konfiantzan ezagutzeko aukera eskaintzen dizugu. Horretarako, gurasoekin bakarkako bilerak egiten ditugu.

✨ Zure etxetik gertuen dagoen eraikina barrutik erakutsiko dizugu eta gure hezkuntza eredua goxotasunez azalduko dizugu.

📞 Eskatu hitzordua telefonoz deituta: 943 526 850 💻 edo webgunean, “Ezagutu gaitzazu” estekan aurkituko duzun formularioa betez.

#Ikastolak #Pasaia #Lezo #Bidebatelkarrekin #LizeoaGara

Lizeoa gara, bazatoz? 💚
☑️︎ Zure semearentzat edo alabarentzat irakaskuntza aukera egin behar baduzu, eskatu bakarkako hitzordua gure ikastola gertutik, lasaitasunez eta konfiantzan ezagutzeko.
☎️ 943 526 850
🌐 www.lizeoa.eus
#LizeoaGara #Bidebatelkarrekin #Ikastolak #Euskara #Hezkuntza #Bagatoz #Bazatoz?
Lizeoak 50 urte beteko ditu 2026an
• 1976an jaio zen Lizeoa, Gaztelutxo guraso elkarteko gurasoen ekimenez bost ikastola txikiak elkartuta: Lezo, Donibane, San Pedro, Trintxerpe eta Antxo.
• Elkartzeak indartu gintuen. Zati bakoitzak bakarrik baino askoz gehiago gara elkarrekin.
• Urteurrenarekin, iragana aitortu eta etorkizuna ospatu nahi ditugu.
• Eskerra eman lehen guraso haiei: ausardia, borondatea eta militantzia erakutsi zuten, erakundeak iristen ez ziren tokietara iritsiz.
#Ikastolak
DANBORRADA MAIATZAREN 23AN | Seaska

Maiatzaren 23an, Seaskako ikastolek "danborrada" antolatzen dute Baionako karriketan irakasle postu gehiago aldarrikatzeko