RE: https://mastodon.eus/@berria/116137750161472655
Eta Latxa fabrikatik instalatuta izango dute, euskaraz ere jakin ahal izateko.
#RobotEuskaldunenEjerzitoa #EuskalHerriaEraikitzen #Herrigintza
RE: https://mastodon.eus/@berria/116137750161472655
Eta Latxa fabrikatik instalatuta izango dute, euskaraz ere jakin ahal izateko.
#RobotEuskaldunenEjerzitoa #EuskalHerriaEraikitzen #Herrigintza
🌈[Ekarpen soziala]🌈
Poz-pozik gaude ikasturte honetan Ostadar kuir futbol taldearen laguntzaileak garelako Arrano tabernarekin batera, Zarauzko playeroetan.
Denboraldia hasi da jada!
OSO ADOS! Ane Zuazubiskarrek, #PUNTUAn :
"Hasten zara zerbait egin guran, eta behar dituzu baimena, asegurua... Uste dut badaudela erabaki batzuen ondorio diren dinamika batzuk eta neurri gehienak horrantz doazela. Horrek kezkatzen nau: iruditzen zait maila txikiagoan antolatuta gauden jendea gero eta horma handiagoen kontra gabiltzala, kultura ulertzeko dugun moduak ez duelako bat egiten orokorrean administraziotik sustatzen denarekin" #kultura #herrigintza
Mahai-inguru interesgarria.
Egunen batean ireki beharko dugu 'herri proiektuen' izaera juridiko merkantil eta gobernantza bertikalen meloia.
Zenbat SLU ote dabiltzan hortik jatorrismoz jantzita.
Larunbatean, Eskutik Kooperatibaren jardunaldian egon giñen, pilotaren eta herrigintzaren arteko harremanak josiz.
Xistera proiektua aurkeztu zen: pilota tresna politiko eta sozial gisa ulertzeko ekimena.
Belaunaldiak, lurraldeak eta esperientziak gurutzatuz, pilota ez da soilik tradizioa: etorkizunerako giltza ere bada. Tresnak berreskuratu eta komunitatea ehuntzen jarraituko dugu.
#EskutikKooperatiba #Xiskera #Herrigintza #EkonomiaEraldatzailea #Olatukoop