Dakizuenez, Orereta/Errenteriako Udala Hiri Antolamendurako Plan Orokor (#HAPO) berria garatzen ari da. Prozesu honen baitan, Udalak hainbat ekimen egin ditu plana herritarren artean ezagutarazteko; azkena, Xenpelar Etxean apirilaren 18ra arte irekita egongo den erakusketa da.
Plan hau gure komunitatera hurbildu, landu eta egon daitezkeen zalantzak argitzeko helburuarekin, egingo dugun saiora gonbidatu nahi zaituztegu.
🗓️ Apirilak 17
🕐 18:00
📍 Bilgunean
Animatu zaitezte!
#Orereta #Errenteria



















