Green Capital enpresak Zizurkilgo Udalari jakinarazi dio Andatza-Ezkeltzu inguruan parke eolikoa eraikitzeko proiektua baztertzea erabaki duela

Zizurkilgo Udalak jakinarazi du, Andatza-Ezkeltzu inguruan parke eolikoa eraikitzeko proiektua baztertzea erabaki duela Green Capital enpresak. Espainiako Aire Segurtasuneko Agentziaren (AESA) iriz…

Usurbil Eginez

Goiz pasa polita gaur Andatza-Ezkeltzu Bizirik taldeak antolatutako mendi irteeran.

#Usurbil eta #Zizurkil​dik abiatutako bi zutabeak #Ezkeltzu mendian elkartu gara. Green Capital enpresak 200 metroko altuerako lau haize errota jarri nahi ditu paraje eder honetan.

Hainbat adituk informazio interesgarria eman digute: hegaztiak, landaredia, hondarea (sarobeak, elur-zuloa...), Gerra Zibileko Saseta defentsa lerroko indusketak... Bertako abeltzain baten ukuiluan egindako hamaiketakoa ere ederra.