➕ Horrekin lotuta, diseinuzko haurren negozioaz eta bronatalismoaz aritu zen duela gutxi Tabakaleran Hemen Hester filosofo eta feminista teknoaktibista.

https://www.tabakalera.eus/eu/ikusi-irakurri-entzun/edukiak/siliziozko-dinastiak-elite-teknologikoak-eta-haurtxoen-etorkizuna/

#etika #genetika #eugenesia #feminismoa

Siliziozko dinastiak: Elite teknologikoak eta haurtxoen etorkizuna | Tabakalera

POV digitaltasunari buruzko hausnarketa-gunea da. Ikerketa eta proiektu artistikoen bidez, kultura digital garaikideak sortzen dituen fenomenoak, mirariak eta detritoak eztabaidatu eta digeritzeko funtsezkoak diren figurekin hitz egiten dugu.Oraingo honetan, Helen Hester filosofo eta ikertzailea da gonbidatua, feminismo teknologikoaren ahots nabarmenetako bat da. Hesterrek teoria natalistei eta ugalketa-ingeniaritzari buruzko bere ikerketarik berrienak partekatuko ditu; hauek jaiotza-ratio baxuek eragindako kezkei erantzuten diete Silicon Valleytik. Bere hitzaldian, ideia honetan sakonduko du: tradizioz pribatutasunaren esparruan kokatu ohi den ugalketa, berrikuntzari eta logistikari eragiten dion arazo gisa birkontzeptualizatzen ari da elite teknologikoen aldetik.

❤️‍🔥 Munstro orori dago eskeinita #FrankensteinAgurgarria

🗓️ @Petti eta bion eskutik, maiatzaren 21ean, osteguna, Zarauzko Arranon (Musika Plaza)

Eta biba Mary Shelley guztiak!

#poesia #musika #filosofia #zientzia #feminismoa #etika

AEBko Zientzia Akademiak atzera bota du pankreako minbiziari buruzko Barbaciden artikulua, interes-gatazkengatik. Gainera, Barbacidek berak itxaropen faltsuak pizten lagundu zuela egotzi diote, aditzera eman baitzuen sendabidea hurbil zegoela, artean saguetan bakarrik probatu zuten arren.

👉Hemen #Elhuyar en eman genuen albistea:
https://zientzia.eus/artikuluak/saguetan-pankreako-tumoreak-erabat-desagerraraztea-lortu-dute/

Bihar bertan eguneratu beharko dugu. Ze mingarria sendatzeko aukera izango zutela pentsatu zutenentzat...
#etika #medikuntza #minbizia

Saguetan pankreako tumoreak erabat desagerraraztea lortu dute

Elhuyar Zientzia

Helburu militarrei lehentasuna emateak ikertzaileetan eta ikerketan duen eragina iragarri du Nature aldizkariak, artikulu baten bidez.

Baieztatu duenez, gastu militarra hazten ari da, bereziki, herrialde ekonomikoki aberatsenetan. Igoera horren ia erdia Txinari eta AEBri dagokie, eta NATOko herrialdeek 2025erako BPGren % 5 defentsa eta segurtasunera bideratzea adostu dute.

👉 Ondorioak, @ElhuyarZientzia n:
https://zientzia.eus/artikuluak/militarismoaren-eragina-ikerketan/
#gerra #zientzia #etika

Militarismoaren eragina ikerketan

Elhuyar Zientzia

🗣️ Pascual D. Diago astrofisikaria eta Matematikaren Didaktikako irakasle eta ikertzaileak agerian utzi du argitalpen-sistemaren ustelkeria txantxetako artikulu baten bidez.

Elkarrizketa, #Ekinean : «Argitaratu beharra arriskutsua bihurtu da»

https://zientzia.eus/artikuluak/argitaratu-beharra-arriskutsua-bihurtu-da/

#zientzia #etika #umorea

Argitaratu beharra arriskutsua bihurtu da

Elhuyar Zientzia
Matematikari batek agerian jarri du zientzia-aldizkari predatzaileen etika-falta, artikulu absurdo eta ulertezin bat idatzi eta argitaratzeko eskainita.
@GoizaldeLandabaso ren bidez:
https://elpais.com/ciencia/2026-02-05/el-cientifico-me-lo-i-nvent-o-y-los-numeros-primos-de-las-embarazadas-un-matematico-expone-la-estafa-de-las-revistas-depredadoras.html
#etika #SistemaZientifikoa
El científico Me-Lo I Nvent O y los números primos de las embarazadas: un matemático expone la estafa de las revistas depredadoras

El español Pascual Diago ha publicado un delirante estudio para denunciar la invasión de editoriales fraudulentas en la ciencia

El País

❤️‍🔥 Nor da munstroa?

Bihar @Petti k eta biok barrenak aterako dizkiogu Mary Shelleyren Frankensteini, eta gure irakurketa egingo dugu, hitzez eta kantuz.
Plazer baduzu, gonbidatuta zaude!

🗓️ Legazpin, Latxartegi aretoan, 20:00etan
https://www.legazpi.eus/albisteak/frankenstein-agurgarria-errezitaldi-musikatua-petti-eta-ana-galarragaren-eskutik-urtarrilaren-23an-latxartegi-aretoan
#FrankensteinAgurgarria # #musika #poesia #filosofia #feminismoa #zientzia #etika

#Frankenstein doktorearenak:

Duela 8 urte, He Jiankui zientzialari txinatarra epaitu eta zigortu zuten, zazpi enbrioiren genoma CRISPR bidez eraldatzeagatik, hiesarekiko erresistente egiteko: https://zientzia.eus/artikuluak/etikoki-onartezintzat-jo-dute-genetikoki-eraldatut/

Orain, zigorra beteta, elkarrizketa luzea eman du NYTimes-en. Tartean, hau dio:

"Txinako edizio genetikoa mundu osoan gailenduko da, Txinako ibilgailu elektrikoek egin duten bezala"

https://www.nytimes.com/2026/01/13/world/asia/china-gene-edited-scientist-he-jiankui.html?unlocked_article_code=1.EFA.DDMz.SKeEXLd-7ou6

#etika #genetika #FrankensteinAgurgarria

Etikoki onartezintzat jo dute genetikoki eraldatutako haurren kasua

Elhuyar Zientzia
AYN RAND ulertzeko gakoak

PeerTube

❤️‍🔥 #FrankensteinAgurgarria
Victor Frankensteini gutun musikatua, @Petti eta bion eskutik, zuzenean, abenduaren 4an, Zornotza aretoan https://sarrerakzornotzaaretoa.com/actua/frankestein-agurgarria/

📀 📕 Disko-liburua, Mari Luz Estebanen hitzaurrea, Miren Agur Meaberen hitzostea, eta Anari eta Joseba Irazokiren kolaborazioekin, liburu-dendetan eta emaldietan
https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/frankenstein-agurgarria/galarraga-ana/petti/9788413604619

🎧 https://www.youtube.com/watch?v=DLi8j4Yx0IY

...Munstro guztiei eskeinia...

#literatura #musika #filosofia #feminismoa #etika #kultura