🗣️ Itxaro Latasa Zaballos geografiako doktoreak beti izan ditu herritarren parte-hartzea eta jasangarritasuna ardatz bere ikerketetan. #Elhuyar aldizkariko #Lekukoak atalean, argi eta zorrotz mintzatu da: "Gizarte kritikoaren faltarekin lotzen dira bizi ditugun arazoetako asko"
Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) gizarteak gai horiekiko duen iritziari buruzko inkestaren emaitzak aurkeztu berri ditu. Gaurkotasun handiko bi alderdi sartu ditu: adimen artifiziala eta klima-aldaketa
Iritzi ona zientziaz eta teknologiaz FECYTen inkestan, baina joera argirik ez AAz eta klimaz
Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) gizarteak gai horiekiko duen iritziari buruzko inkestaren emaitzak aurkeztu berri ditu. 2002. urtetik egiten du inkesta hori, bi urtez behin, eta, hala, iritziaren bilakaera azter daiteke. Orain aurkeztu duen galdeketa iaz egin zen, eta gaurkotasun handiko bi alderdi sartu ditu: adimen arti
#UhinUltramoreak podcastean azaltzeko modukoa: ❓ Zenbateraino da paradoxikoa menopausia, kontuan izanda antzinako emakumeak ez zirela menopausiaren adinera iristen? Zentzuzkoa da galdera hori?
♒ Podcastean entzungai, datorren denboraldian. Oraingoan, eta oraingoz, beste galdera asko eta erantzun batzuk, hemen: https://guau.eus/s/uhin-ultramoreak
♒ #UhinUltramoreak 51. atala: Zer nahiago duzu, hil arte gazte bizi edo hilezkorra izan? Posible ote da halakorik? Zer ikerketa egiten ari dira?
Bide batez, bazenekien espermatozoideen lasterketak egiten dituztela AEBko multimilioidunek? @theklan ek kontatu zigun, "Egunero ikasten da zerbait" atalean
Zuk zer duzu nahiago, hil arte gazte bizi edo hilezkorra izan? Ba dago izaki hilezkorrik? Gizakia bihur liteke noizbait hilezkorra? Ari aldira esperimentuak egiten helburu horrekin? Badago emaitzarik? Hilezkortasunaren ametsari heldu diote “Uhin Ultramoreak”en atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak, ikuspegi zientifiko eta kritikoarekin.
Beste kontu jakingarri asko ere azaldu dituzte. Adibidez, Estatu Batuetako multimilioidunek beren espermatozoideen arteko lasterketak egiten dituztela, ustez, osasun sexuala bultzatzeko asmoarekin.