Still based in Berango in free aire in suburbs north of Bilbao. Metro into old town. More fans here for @europeanrugbychampionscup
Sunny, 35Β°C ππ« ππ·
#vanlife #motorhomelife #leicestertigers #berango #investecchampionscup #bilbao
Berangok aste-akabuan iraganera egindako bidaia
Maiatzaren 15etik 17ra Berango Erdi Aroko azoka ikusgarrian murgildu da. Hiru egunez, herriko kaleak kolorez, musikaz usain berriz eta hainbat ekimenβ¦
https://hiruka.eus/berango/1779281901787-berangok-aste-akabuan-iraganera-egindako-bidaia?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Maiatzaren 15etik 17ra Berango Erdi Aroko azoka ikusgarrian murgildu da. Hiru egunez, herriko kaleak kolorez, musikaz usain berriz eta hainbat ekimenez bete dituzte. Ikusmin handia sortu du lehen aldiz antolatu duten Erdi Aroko Borroken Nazioarteko Txapelketak, baita pertsonaia bitxien kalejira ikusgarriak eta ikuskizunek ere.
EAJk Itziar Aguinagalde berriz izendatu dute Berangoko alkategai
Berangoko EAJk Itziar Aguinagalde Avedillo berriz aukeratu du alkategai gisa datorren udal hauteskundeei begira. Erabakia maiatzaren 7an egindako Uriβ¦
https://hiruka.eus/berango/1778494044539-eajk-itziar-aguinagalde-berriz-izendatu-dute-berangoko-alkategai?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Berangoko EAJk Itziar Aguinagalde Avedillo berriz aukeratu du alkategai gisa datorren udal hauteskundeei begira. Erabakia maiatzaren 7an egindako Uri Batzarrean hartu zuten, eta alderdiak egungo alkatearengan duen konfiantza berretsi zuen.
Berangok alokairurako 11 etxebizitzatan izena emateko epea zabalduko du
Berangok alokairurako diren 11 etxebizitza merkaturatuko ditu, eta horiek eskuratzeko eskaera-epea datozen egunetan irekiko da, Berangoko Udalak jakiβ¦
https://hiruka.eus/berango/1777016573369-berangok-alokairurako-11-etxebizitzatan-izena-emateko-epea-zabalduko-du?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Berangok alokairurako diren 11 etxebizitza merkaturatuko ditu, eta horiek eskuratzeko eskaera-epea datozen egunetan irekiko da, Berangoko Udalak jakinarazi duenez. Deialdia indarrean sartuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, eta interesdunek 20 eguneko epea izango dute izena emateko.
Berangok liburuen festa hartuko du apirilaren 25ean
Berango literaturaren topagune bihurtuko da datorren apirilaren 25ean, zapatua, "Berangoko Liburu Azoka 2026" ekimenari esker. Goizeko 11:00etatik 15β¦
https://hiruka.eus/berango/1776939293949-berangok-liburuen-festa-hartuko-du-apirilaren-25ean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Berango literaturaren topagune bihurtuko da datorren apirilaren 25ean, zapatua, "Berangoko Liburu Azoka 2026" ekimenari esker. Goizeko 11:00etatik 15:00etara, Berangoko frontoian izango da hitzordua, eta irakurzaletasuna sustatzea zein tokiko zein kanpoko argitaletxeei ikusgarritasuna ematea izango ditu helburu nagusi.
Uribe Kostako landare inbaditzaileak kontrolatzeko web-plataforma berria jarri dute martxan
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak EEIKO izeneko tresna digitala aurkeztu du, eskualdeko zazpi udalerrietako herritarrek detektatzen dituzten lanβ¦
https://hiruka.eus/uribe-kosta/1775636591708-uribe-kostako-landare-inbaditzaileak-kontrolatzeko-web-plataforma-berria-jarri-dute-martxan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#barrika #berango #gorliz #lemoiz #plentzia #sopela #urduliz #ingurumena #uribekosta

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak EEIKO izeneko tresna digitala aurkeztu du, eskualdeko zazpi udalerrietako herritarrek detektatzen dituzten landare inbaditzaileen berri eman dezaten. Lankidetza-plataforma honen helburua datu-base eguneratu bat sortzea da, biodibertsitateari eragiten dioten landare inbaditzaile hauen hedapenari aurre egiteko eta ingurumen-kudeaketa eraginkorragoa ahalbidetzeko.
Berangoko bizilagunaren hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur
Apirilaren 1ean, Basaurin eraildako 44 urteko emakumea Berangokoa zela jakinarazi du Udalak. Hori dela eta, gaur, martitzena, apirilak 7, elkarretaraβ¦
https://hiruka.eus/berango/1775557830042-berangoko-bizilagunaren-hilketa-matxista-salatzeko-elkarretaratzea-egingo-dute-gaur?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
Euskararen aldeko erauntsi geldiezina izan da Uribe Kostan
Goizean goiz sartu da lekukoa Uribe Kostan, Lemoizetik Gorliz eta Plentziara, Barrikatik pasatu eta Urduliz Sopela eta Berango, Getxoko auzoetan goraβ¦
https://hiruka.eus/uribe-kosta/1774627347792-euskararen-aldeko-erauntsi-geldiezina-izan-da-uribe-kostan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#barrika #berango #ehu #erandio #getxo #gorliz #leioa #lemoiz #plentzia #sopela #urduliz #euskara #uribekosta

Goizean goiz sartu da lekukoa Uribe Kostan, Lemoizetik Gorliz eta Plentziara, Barrikatik pasatu eta Urduliz Sopela eta Berango, Getxoko auzoetan gora eta behera, Leioa ere hara eta hona ibili ostean, Erandion itsasadarra zeharkatu zuen lekukoak. Bidean, dozenaka herritarrek pasatu zuten testigua esku batetik bestera, beste ehunka eta ehunka uribekostar atzetik babesten zituztela.