Naizen #Eusnob puxka izanda, #Mursego ikusi barik nengoen oraindik, eta izena itsuan eman arren, ezin hobea obra (SukramarkuS) eta liluragarria lekua (Bidebarrietako liburutegia). Barnera bildua eta apur bat txunditua nago. Berba bakarrean hori dena bilduta? #AztihitzA. Ikaragarria (g)izaki horrek poesia, musika, historia, kultura eta satira ehuntzeko duen gaitasuna. Eskerrik asko Maite, Markos, aipatutako aideko eta berriz #Loraldia eragin diguzunoi. Bai, Bengoa jauna. Zuri ere bai.
#palindromo #aztihitza
Kaosaren anabasari da batuta batu ta badira sabanan erasoak.



