Azalaren oihartzunak'
LH4ko ikasleekin modu kolaboratiboan egindako
tailerra I.
#azalera #21Aulki #Metrokoadroka
Gorputza politikoa da.Hori du abiaburu #Azalera proiektuak. Ez emakume ez gizon izango diren gorputz interdependienteak proposatzera dator. Gorputz atalen erreplikak egin, deseraiki eta berriak sortzean datza esperimentu kolektiboak.
https://www.berria.eus/kultura/gorputz-atalen-esanahiez-gogoeta-egiteko-azalera-erakusketa-ondu-du-ainara-lasak_2132139_102.html
Gorputz atalen esanahiez gogoeta egiteko ‘Azalera’ erakusketa ondu du Ainara Lasak

Gorputz askoren atalak fotokopiatuz eta elkarrekin harremanetan jarriz, gorputz azalera berriak sortzea du helburu Ainara Lasak. 'Azalera' erakusketa esperimentazio fasean dagoen proiektu baten abi...

Berria
Azalak oihal gainean.
A Z A L E R A
Urriak 23 arte Ehuntze espazioan.
#Azalera #21Aulki #Oiartzun
#Azalera liburu bat ere bada.
15 euroan dago eskuragarri. Interesik baduzue, idatzi pribatutik.

Urriak 23 arte dago ikusgai A Z A L E R A erakusketa Ehuntze espazioan.
Ordutegia astegunez: 17:00-19:30
Larunbatetan: 11:00-13:30
Bisita gidatuak:
Urriak 14 / 17:00-19:30
Urriak 15 / 17:00-18:30
Urriak 21 / 17:00-19:30
Urriak 22 / 17:00-18:30

#Azalera #21Aulki #Metrokoadroka

Igande arratsaldea.
Galderen agora.
Haur filosofia.
10-11 urteko haurrak.
Sorkuntza
Pentsamendua.
#Oiartzun.
#Azalera #21Aulki #Metrokoadroka
Zenbat bizitza berri atzo A Z A L E R Ari. Eskerrik asko Iraitz Mateo, Alaia Martin, Karmele Mitxelena eta Uxue Alberdi. 💜 Eskerrik asko bertsotan azaleraren dimentsioak zabaltzeagatik eta zorionak bertsolaritzaren azalera zabaltzeagatik. #Azalera #21Aulki #Metrokoadroka
GAUR /// A Z A L E R Ari bertsotan arituko dira Karmele Mitxelena, Iraitz Mateo, Alaia Martin eta Uxue Alberdi. 19:00 • Ehuntze espazioa • Oiartzun
#Azalera #21Aulki #Metrokoadroka
BIHAR urriak 12, erakusketa zabalik egongo da eta bertan izango naiz 11:00etatik 13:30era.
Barruko hausnarketa gorpuztuta eta gainazaleratuta

Audioa: Gorputza bera lanabes eta aldi berean gai, azalera berriak proposatu ditu gorpuztasun gogoeta kritikotik. Igeltsua eta latexa lanerako eta oraindik esperimentatzeko materialak ditu.Lan prozesua ere dokumentatzen ari da, bideoz eta argazkiz, epe luzera beste lan osoago batean azaleratzeko.

EITB
A Z A L E R Ari bertsotan arituko dira ostiralean Karmele Mitxelena, Iraitz Mateo, Alaia Martin eta Uxue Alberdi. Erakusketaren beste dimentsio batzuk deskubritu nahi badituzu, hau da egun aproposa.
19:00 • Ehuntze espazioa • Oiartzun
#Azalera #21Aulki #Mmetrokoadroka