Black Mirror-eko atal bat dirudien kontua: Euli baten burbuina eskaneatu eta egitura fisikoaren kopia, simulatzaile batean jarri dute.

Kontua da, eskaneatutako burbuina, euli gorputz digital eta interaktuatzeko 3D mundu batean jarri dutenean, euli birtual hori benetako euli bat bezala ibiltzen hasi dela. Esperotako konportamendu, jarrera eta mugimenduekin.

Orain sagu eta ondoren gizakiekin ere berdina egin nahi omen dute. Hau benetakoa da @anagalarraga1?

#ZiFi

https://youtu.be/e21OUXPlnhk?is=hPnPzkw6ST438hLD

The First Multi-Behavior Brain Upload

YouTube

RE: https://fosstodon.org/@AkaSci/115786085820232516

Erloju kosmikoak. Espazioa eta denbora, adibide grafikoa. #zifi.

(Txantxa da)

@Farrcostar Azken aldian irakurri dut hori eta #ZiFi interplanetarioaren zaleak ere badirela. Pentsatzen dut garagardozale edo pizza zaleak ere izanen direla...
"War of the Worlds" 1938 Radio Broadcast

YouTube

Bizpahiru gau daramat lo egin aurretik ipuin errusiarrak irakurtzen. Zehazki erdi-aro berri eta autoritario forma duen etorkizun hurbilean kokatzen diren istorioak dira. Oso aztoragarriak.

Gizarte "desiratu" autoritario eta kontserbadorea erakusten du, Rus + morrontza + estalinismoa, baina teknologia aurreratuekin eta kontsumo/bizitza dekrezionistarekin.

#ZiFi #postfaxismoa
cc/ @josebagabilondo

Maite dut maite
Prodigyko arditxoa
olagarrotxoak begia
zurrupatzen dionean

https://teknopata.eus/2025/09/5-arrazoi-alien-earth-ikusteko/

#AlienEarth #Zifi #Izorrakiak

Zenbat gustatzen ari zaidan #AlienEarth. Bitxarrakoak beldur gutxien ematen dutenak dira, makrokorporazioen eta tekno-oligarken ondoan.

Ta teknologiaz 'hobetutako' gizakien inguruko galdera etengabea: pertsona bat teknologiaz eraldatzen hasten bagara, ze momentutan uzten dio gizaki izateari?

Total: bitxarrakoak*, espaziuntziak, galdera filosofiko-moralak, kritika soziala... %120 gomendagarria! Ripley baino ez zaio falta! 😅

*5. ataleko jatorrizko pelikularen mini-remakea barne!

#zifi #alien

Donostia, muskerrek hartuta

Promo sorta ikusgarria prestatu du TNT telebista kanalak ‘V’ telesaila iragartzeko. ‘Cloverfield’-en hariari jarraituz, pertsonaia arruntak kokatu dituzte TNTko kreatiboek, bisitariekin bat-batean topo egiten dutenak. Tartean, bisitariek Donostia hartzen duten momentuko lekukotza hau:

https://www.youtube.com/watch?v=LX3vHccnD24

A zer serora parea bera eta lehengusina…

Txuloa, e? Niri, hala ere, zalantza pare bat sortu zait:

Jatorrizko telesailean behintzat, estralurtarren ontzi […]

https://teknopata.eus/2009/11/donostia-muskerrek-hartuta/