Gaur #Wikihamaiketakoa egingo dugu,  eta guzti, noski.

Garaiz zaudete etortzeko: https://torrekua.eus/agenda/ekitaldiak/oarsopedia-2026-03

#WikiDeriba teknika frogatu nahi dut, @Torrekua eraikinetik paseoan abiatu eta gure egunerokoan zer dagoen wikiragarria aztertuko dugu, errazena #Commons irudiak, momentuan igotzekoak, baina #Wikidata eta @euwikipedia aberasteko elementuak ere apuntatuko ditugu.

Egunerokoa uste duguna baino garrantzitsuagoa da.
#Oarsopedia #Torrekua #Orereta #Errenteria #Egunerokoak @Talaioskoop

RE: https://mastodon.eus/@Torrekua/116317540217743320

Bihar.

pasealdi bat egingo dugu, herriko irudiak atera eta hamaiketakoa  gozatu.

Plan ona ezta?

#Wikihamaiketakoa #Oarsopedia

Bihar goizean Wikihamaiketakoa dugu Torrekuan!

Ekarri argazki kamera edota mugikorra eta oinetako erosoak, paseotxo bat emango dugu herritik eta! (Gosea ekartzea derrigorrezkoa izango da😜)

📅 Martxoak 31
⏲️ 11:00-13:00
📍Torrekuako 3. solairua (Orereta-Errenteria)

Animatu hemendik: https://torrekua.eus/agenda/ekitaldiak/oarsopedia-2026-03

@Teks @Talaioskoop #Torrekua #Wikihamaiketakoa

Datorren astean Wikihamaiketakoa izango dugu Torrekuan!

Saio honetan, herriko irudi askeak igotzeko paseoa egingo dugu Errenterian zehar. Horretarako, lehendik, indarrak hartuko ditugu hamaiketako goxo baten bitartez. Ondoren, argazkiak atera eta horiek Commonsera nola igo ikasiko dugu.

📅 Martxoak 31
⏲️ 11:00-13:00
📍Torrekuako 3. solairua (Orereta-Errenteria)

Animatu hemendik: https://torrekua.eus/agenda/ekitaldiak/oarsopedia-2026-03

@Teks @Talaioskoop #Torrekua #Wikihamaiketakoa

Atzo lehen #WikiHamaiketakoa egin genuen, @Torrekua|n hilabeteko maiztasunez egingo dugun ekimena.

Hamaiketako ederra egin genuen #LaboreOaeso elkartean erositako mozkinekin, eta gainera eskualdeko herrietako #Commons irudi libreak igotzeko estrategiez solastu eta ikasi genuen; zein kategoria eta nola landu, irudiak #Wikidata eta #OpenStreetMap|ekin nola lotu, eguneroko irudiak zergatik diren garrantzitsuak sare sozialen eredu estetizarzailearen aurrean, etab.

Jarraituko du.
#Oarsopedia