Aurrera doa Ekintzailetza Kooperatiboko Eskola. Parte hartzen ari diren ekintzaileek hainbat arloren inguruko formazioa jaso dute eta laster euren proiektuak sakonago lantzen hasiko dira bidelagunen eskutik.

@Olatukoop #Gezki #Lanki #TeilaFabrika

#ProiektuBizienBidelagun #KoopFabrika

IraQueerle taldea dago Donostian:
https://iragarkilaburrak.eus/iragarkia/iraqueerle-taldea/

Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak (#EHGAM), LGTBIQ+ gaien inguruko liburuak irakurri eta hauen inguruko solasaldiak egiteko talde Iraqueerle taldea antolatu du. Hilean behin elkartuko dira Egiako #TeilaFabrika​n, 18:30ean, euskarazko zein gaztelaniazko liburuen inguruan euskaraz aritzeko. @elegose

IraQueerle taldea

Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak LGTBIQ+ gaien inguruko liburuak irakurri eta hauen inguruko solasaldiak egiteko talde Iraqueerle taldea antolatu du. Hilean behin elkartuko dira Egiako Teila Fabrikan, 18:30ean, euskarazko zein gaztelaniazko liburuen inguruan euskaraz aritzeko. urrengo hitzorduak eta irakurketak ere zehaztu dituzte: azaroaren 8an, Noiz bukatzen da armairua? (Egoitz Arbiol eta Ibai Fresnedo); abenduaren 13an, El feminismo queer es para todo el mundo (Gracia Trujillo); urtarrilaren 10ean, ¿Por qué ser feliz si puedes ser normal? (Jeannette Winterson); otsailaren 14an, La política de todes. Feminismo, teoría queer y marxismo en la intersección (Holly Lewis); martxoaren 14an, El arte queer del fracaso (Jack Halberstam); apirilaren 18an, Borrokalari transgeneroak (Leslie Feinberg); maiatzaren 9an, Por una política a caraperro (Paco Vidarte); ekainean, Antzinako berri-berriak (Kae Tempest). Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gaiaren inguruan interesa duen edonork har dezake parte. Parte hartu nahi izanez gero, [email protected] helbidera idatzi behar da.

Iragarki Laburrak