@Talaioskoop Proiektu proposamen ederrak iristen zaizkigu kooperatibara, gehienetan pazientzia estrategikoz egindako harreman lanketaren ondorioz, eta horrek emaitza onak ematen ditu, adibidez #Summum plataforma.

Bide batez, aunitz urtez @koop57eh eta @lacoop57 🌾

#TalaiosLanak #LanDesiragarriak #Koop #ESE

#Basajaun sukalde kolektiboaren kudeaketa sistema berritu dugu.

Berrikuntza nagusia ontzi berrerabilgarrien kudeaketa integratzea izan da, baina hortaz gain harpidedunen web-aplikazioa berritu dugu baita ere: informazio gehiago, erabilterrazagoa, errezeta konposagarriak, erresistentzia lapikoa (kutxa)...

#SukaldeKolektiboak #Softwarea #Kudeaketa #TalaiosLanak

Basajaun elkartea: https://basajaunelkartea.eus/eu/konfederazioa/

Informazio gehiago behar baduzue, jarri gurekin kontaktuan: https://talaios.coop/kontaktua/

«Talaios Kooperatibako kideekin ibili gara lanean. Oso zaila da, mila buruhauste izan ditugu bidean, baina lortu dugu egin nahi genuen guztia ahalik eta modurik sinpleenean eta irisgarrienean egitea»

https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20250309/noizean-behin-kexatzen-gara-baina-ez-dugu-ezer-egiten-beraz-zer-espero-dugu

@maikoxki NAIZen, garapen digitalean lan egin dugun #HITZAURREA proiektuaz, arte digitalaz,antzerkiaz, teknologiaz, etorkizunaz eta orainaz.

Bihar hemen: https://hitzaurrea.eus/

#TalaiosLanak #BurujabetzaLudikoa #Loraldia

«Noizean behin kexatzen gara baina ez dugu ezer egiten; beraz, zer espero dugu?»

«Inoiz pentsatu al duzu nolakoa izango den etorkizuna? Are, etorkizunik izango ote den? Guk ere bai. Baina, zuk bezala, guk ere ez daukagu er...

Naiz

'Etorkizuna entzuteko paseo bat'

https://www.berria.eus/kultura/etorkizuna-entzuteko-paseo-bat_2138520_102.html

#Piszifaktoria eta #FikzioFabrika|rekin egindako #HITZAURREA elkarlan proiektuaz @berria egunkarian.

«Teknologiaren garapena ukatzea baino interesgarriagoa izan daiteke, ziurrenik, gauza eraikitzaileak eta kolektiboak egiteko baliatzea» @maikoxki

Bihartik: https://hitzaurrea.eus/

#TalaiosLanak #ArteDigitala #Etorkizuna

Etorkizuna entzuteko paseo bat

'Hitzaurrea' izeneko soinu esperientzia bat prestatu dute Piszifaktoriak eta Fikzio Fabrikak. Loraldian aurkeztuko dute, astelehenean, eta edonoren eskura izango da gero; bakarka entzutekoa da prop...

Berria

Ekindar energia kontsumo kooperatibaren bide-orria lantzeko aurrera pausoak eman ditugu gaur. Energia komunitateen esperientziak ezagutu ditugu eta bazkideen parte hartzearekin jorratu nahi dituzten proiektuen garrantzia eta egingarritasuna baloratu ditugu.

#TalaiosLanak #Energia #Aholkularitza #Koop

Urte batzuk daramagu, elkarlanean, euskal @fedibertsoa josten sukaldeko eta plazako lanetan. Aurreratu genuen gure urteko leloan 2025a, #SareLibreenAroa abiatzeko urte gakoa izango zela.

Sare libreetan ildo estrategikoa jarraitzeko orrialde hau osatu dugu: https://talaios.coop/goazen-lagunok/

#TalaiosLanak #Estrategia #TeknologiaBurujanetza

Gaur ekintzarako, uzta jasotzeko eta ospakizunerako eguna da 🍇

#GoazenLagunok #DenokFedibertsora

Goazen lagunok - Talaios Koop.

Talaios Koop.

Bidelagun tekniko eta solaskide izan gara @tokikom sareak, tokiko hedabide, kazetari eta kolaboratzaileentzat, #Mastodon tresna librearekin sortu duen nodoa eraikitzeko.

#TalaiosLanak

Oso pozik gaude proiektu honetan parte hartzeagatik, informazioaren burujabetzaren, fedibertsoaren zabalpenaren eta komunikazio tresna libreen aldeko pauso garrantzitsua delako.

Ongi etorri https://TKM.eus

#GoazenLagunok #DenokFedibertsora

TKM, toki komunikabideen Mastodon instantzia

Euskarazko toki komunikabideen Mastodon instantzia.

Mastodon tkm.eus domeinuan ostatatua

Bihar hasten dugu #Xare jardunaldien ikasturtea, lehen aldiz, Baionan.

Kultura Digitalaren Jardunaldien helburua, gazteak, euskara eta kultura digitalera hurbiltzea da eta, bertan, AppInventor tailerrak ematen ditugu talaiostarrek.
#Baiona #Talaioslanak #Formakuntza #gazteak #euskara #appinventor

Informazio gehiago @sustatu|n: https://sustatu.eus/1727076168

Xare Jardunaldien ikasturtea Baionan hasiko da bihar

Eragin enpresak antolatutzen ditu Xare eta Sarean Euskaraz (Nafarroa Garaian duten izena) topaketak azken urteetan, eta 2024-25 i…

KoLaborategiko 2024ko topaketen barruan, STEM proiektuez hausnartzeko eta #STEMotiv proiektuaren barruan egindako lana aurkezteko ekitaldian parte hartu dugu. Gure lana, teknologia eta ikuspegi kritikoa ikas-egoeretan nola txertatu aztertzea izan da, horietan ekarpenak egiten lagunduz. Eskerrik asko #KoLaborategia eta #HUHEZI proiketuan parte hartzeko aukera eskaintzeagatik Emun kooeratiba eta Zumaiena eta Amara Berri ikastetetxeekin batera.
#TalaiosLanak #FRMK
[Saretze bisitak]
Aste honetan bisita hirukoitza egin dugu, Debagoienako Elikadura eta Olatukoopeko kideok Arabako elikadura proiektu publiko-kooperatiboak ezagutu eta saretzeko:
+ Lautada ekin Okiturri: https://www.adrlautada.eus/eu/albisteak-adr-lautada/lautada-ekin-okiturri-inaugurazioa-2023ko-azaroaren-15a
+ Basaldea: https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?lang=eu&locale=eu&idioma=eu&uid=u1549ba7_137a153d318__7fd8
+ Aleko - Crops4Life: https://bizibaratzea.eus/albisteak/aleko-nekazaritza-test-espazio-berria
Mila esker Sustraiak kooperatiba!
🐷🌱🌾
#ESE #Elikadura #Araba #TalaiosLanak
LAUTADA EKIN OKITURRI INAUGURAZIOA 2023ko azaroaren 15a