Linux Mint SE 22.3 "Zena" bertsiora eguneratu berri dut.

6.14 kernelera ere pasa naiz.

Zoragarri dabil.

#LinuxMint223
#SoftwareLibreaZoragarriaDa

Lankide baten iMac mi-2010 berpiztu berri dut #ZorinOS sistema eragileari esker.

15 urte dituen ordenagailu eder honen bizitza beste 5 urtez luzatu berri da. Gora Software Librea!!!!!!!

#EzDuguDeusBotatzen
#SoftwareLibreaZoragarriaDa

4. helburua ere lortuta, kanpaina bukatzeko 5 ordu falta direnean.

GORA @peertube eta @Framasoft !

#PeertubeSustaDezagun
#SoftwareLibreaZoragarriaDa

📢 @peertube -k bere finantzaketa kanpainaren 3. helburua erdietsi du!

2025. urtea bukatu aitzin aukera izango dugu mugikorreko aplikaziotik zuzenekoak egiteko.

#PeertubeSustaDezagun
#SoftwareLibreaZoragarriaDa

https://framapiaf.org/@Framasoft/114692146179688267

Framasoft (@[email protected])

Attaché : 1 image Nous avons atteint le troisième objectif de notre campagne de financement pour l'application mobile de #PeerTube ! 🥳 Grâce à vous, nous pourrons donc développer la fonctionnalité de Live dans l'application ! Merci infiniment ! 🥰 👉 https://joinpeertube.org/news/crowdfunding-app-goal-3

Framapiaf

📢 @yunohost proiektuak bere finantzaketa kanpainari bukaera eman berri dio!

Helburuaren %102 lortuta, bildutako diruak proiektuaren garapena ahalbidetuko du.

Informazio gehiagorako👇
https://yunohost.org/donate.html

#TresnaLibreakSustaDitzagun
#SoftwareLibreaZoragarriaDa

YunoHost: garden your own piece of the Internet!

YunoHost is a system that installs itself on a server and allows you to install and maintain - with very little technical knowledge - digital services (apps) that you control.

Saharar kanpamenduetako eskoletara 104 ordenagailu eramango dituzte astelehenean

Arizmendi Ikastolako Arizari Hezkuntza Elkarteak ia bi urte daramatza Saharaldebarekin eta Fronte Polisarioarekin lankidetzan, Tindufen (Aljeria) dauden bost kanpamentutako lehen hezkuntzako eskoletan gela informatikoak abian jartzeko. Traba burokratikoak gaindituta, datozen egunetan garraiatuko dituzte hara ordenagailu eramangarriak.

Goiena.eus
Batocera Linux deskubritzen, probatzen eta salseatzen nabil.

10.000 joko ditut eskuragarri, 512Gb-ko kanpo SSD batean.

2015eko PUZ bat hartu, azken urteotan bildutako materiala txertatu eta 2 mando erosi ditut.

35€-ren truke bideokonsola bat eraiki dut.

#SoftwareLibreaZoragarriaDa

📢 #MusicPod aplikazio librea euskaraz mintzo da!

Aplikazio honekin 3 ikus-entzunezko mota ezberdin entzun ditzakezue:

👉 Irratiak (nagusiak zein tokikoak)
👉 Podcast-ak (RSS bitartez loturak onartzen dituztenak)
👉 Zure musika (ordenagailuan gordeta dituzun abestiak)

Edozein linux banaketetan erabil dezakezue, #FlathubApps biltegian aurkitu daitekeelako. Esan gabe doa @luberrilinux eta #Txikilinux banaketetan ere aurkituko duzuela.

#SoftwareLibreaZoragarriaDa
#EuskarazAriGara

Nola ez dut, ba, software librea maiteko!

@alexgabi ren eskutik, #CamScanner programa pribatiboaren alternatiba librea balia dezakegu... EUSKARAZ!

Irakur ezazu esteka hau, mugikorrean nola instala daitekeen jakin dezazun.

#SoftwareLibreaZoragarriaDa
#EuskarazAriGara

https://alexgabi.blogspot.com/2024/12/oss-documents-scanner-dokumentuak.html?m=1

OSS Documents Scanner, dokumentuak eskaneatzeko aplikazioa

hezkuntza eta software libreari buruzko bloga

Zure ikus-entzunezkoen plataforma propioa eraikitzea bikaina da.

Aurrerantzean, #Yunohost sistema eragilean instalatutako #jellyfin aplikazioarekin euskarazko eta katalanezko pelikula, serie eta musikaz gozatzeko aukera izango dugu.

Lagunei ere gure zerbitzarira sarbidea eman ahal izango diegu.

2012ko Toshiba ordenagailu batean instalatuta, yunohostek musutruk eskainitako domeinuekin.

#SoftwareLibreaZoragarriaDa
#AutogestioaDaBidea