Herria aldizkariak argitaratutako testuak digitalizatu eta erabiltzaileen eskura jarriko ditu Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak eta Herria aldizkaria kudeatzen duen elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute ortzirale honetan Baionako Herriko Etxean. Peio Jora…
https://erran.eus/xareta/1780054577576-herria-aldizkariak-argitaratutako-testuak-digitalizatu-eta-erabiltzaileen-eskura-jarriko-ditu-euskaltzaindiak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #sara #senpere #euskara

Herria aldizkariak argitaratutako testuak digitalizatu eta erabiltzaileen eskura jarriko ditu Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak eta Herria aldizkaria kudeatzen duen elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute ortzirale honetan Baionako Herriko Etxean. Peio Jorajuria Herria elkarteko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak izenpetu dute hitzarmena. Akordio horri esker, Euskaltzaindiak 1944tik 2028ko abenduaren 31 bitartean Herriak argitara eman dituen eta emanen dituen testuak digitalizatzeko konpromisoa hartu du, testu horiek erabiltzaileen eskura jarriz.

Erran.eus

ものまねタレント、カンヌで話題の映画『箱の中の羊』の主演ふたりを完コピ⇨「ご夫婦ですね」「本物かと思った!」の声
https://www.huffingtonpost.jp/entry/story_jp_6a18ee39e4b0dade602e508d

#huffingtonpost #アートとカルチャー #ネットエンタメ #綾瀬はるか #千鳥 #ものまね #大悟 #沙羅 #nettoentame #ayaseharuka #chidori #monomane #taigo #sara

ものまねタレント、カンヌで話題の映画『箱の中の羊』の主演ふたりを完コピ⇨「ご夫婦ですね」「本物かと思った!」の声

話題の映画でW主演を果たした2人をものまねし、話題を集めています。

ハフポスト

Sarako Olhain Ikastolaren besta ospatuko dute maiatzaren 30ean

Olhain Ikastolaren besta eginen dute maiatzaren 30ean, 13:00etan hasita, Lur Berri gelan. Sagarnotegi menua izanen dute eta txuleta egur sutan errea …
https://erran.eus/xareta/1779962214567-sarako-olhain-ikastolaren-besta-ospatuko-dute-maiatzaren-30ean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #sara #hezkuntza

Sarako Olhain Ikastolaren besta ospatuko dute maiatzaren 30ean - Xareta - 2026-05-30 - Erran.eus

Olhain Ikastolaren besta eginen dute maiatzaren 30ean, 13:00etan hasita, Lur Berri gelan. Sagarnotegi menua izanen dute eta txuleta egur sutan errea (helduak 30 euro, haurrak 8 euro, erreserbatzeko: 06 85 54 58 72 edo 06 23 60 63 17) eta, bazkalondoan, kontzertuak Kaxkatu eta DJ Elepuntorekin. 

Erran.eus

Gazte Xilabako finalera sailkatu da Unax Aizpurua saratarra

Gazte Xilabako finalerako sailkapen saioa larunbatean jokatu zuten Larzabalen. Hamahiru bertsolari gazte aritu ziren kantari, eta seik lortu dute eka…
https://erran.eus/xareta/1779709640007-gazte-xilabako-finalera-sailkatu-da-unax-aizpurua-saratarra?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #sara #kultura

Gazte Xilabako finalera sailkatu da Unax Aizpurua saratarra

Gazte Xilabako finalerako sailkapen saioa larunbatean jokatu zuten Larzabalen. Hamahiru bertsolari gazte aritu ziren kantari, eta seik lortu dute ekainaren 7an Itsasun eginen duten finalera sailkatzea. 

Erran.eus

[ARGAZKIAK] Aurten ere beratarrak irabazle Herri Haitadan

Eguraldi ederra lagun, Herri Haitada jendetsua eta koloretsua egin dute Beran. Etxean gelditu da garaipena, baina lehiatik haratago eta muga inposatu…
https://erran.eus/mendialdea/1779714665716-argazkiak-aurten-ere-beratarrak-irabazle-herri-haitadan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #xareta #bera #etxalar #sara #urdazubi #zugarramurdi #gizartea

[ARGAZKIAK] Aurten ere beratarrak irabazle Herri Haitadan

Eguraldi ederra lagun, Herri Haitada jendetsua eta koloretsua egin dute Beran. Etxean gelditu da garaipena, baina lehiatik haratago eta muga inposatuen gainetik, bat direla aldarrikatu dute egun osoko bestan. 

Erran.eus

Lehen Maila Nazionalera igoera historikoa lortu dute Errekako gizonezkoek Alacanten

Emakumeek aldiz, hiru partidak galdu zituzten Errenterian, baina itxura bikaina eman zuten
Doneztebeko Erreka eskubaloi taldeko gizonezkoek inoiz lo…
https://erran.eus/mendialdea/1779689139155-lehen-maila-nazionalera-igoera-historikoa-lortu-dute-errekako-gizonezkoek-alacanten?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #leitzaldea #malerreka #xareta #elizondo #bera #lesaka #leitza #doneztebe #sara #kirola

Lehen Maila Nazionalera igoera historikoa lortu dute Errekako gizonezkoek Alacanten - Mendialdea - Erran.eus

Emakumeek aldiz, hiru partidak galdu zituzten Errenterian, baina itxura bikaina eman zuten Doneztebeko Erreka eskubaloi taldeko gizonezkoek inoiz lortu gabeko igoera historikoa lortu dute asteburu honetan Torrellanon (Elx, Alacant). Igoera faseko hiru partidak irabazi zituzten Iban Mindegiaren mutilek, Torrellanoraino joandako 60 errekazaleen babesarekin eta datorren urtean Lehen Maila Nazionalean jokatzeko eskubidea izanen dute. Errekako emakumeek, aldiz, Errenterian jokatutako hiru partidak galdu zituzten, baina Nafarroako liga eta kopa irabazita akitu dute denboraldi bikaina. Futbolean ere, Doneztebeko futbol talde nagusiak lehen maila autonomikoko txapeldun izatea lortu du, Gazte Berriak Ansoain taldearekin berdinduta eta Baztan promozio postura bueltatu da, partida baten faltan. Beti Gazteko jubenilak ohorezko mailara bueltatu dira, azken partidan hamalau gol eginez eta Baztango neska kadeteek kopako finala jokatuko dute. Errugbian, euskal derbia irabazita, Frantziako hirugarren mailako final laurdenetara sailkatu da Sarako Izarra.

Erran.eus

Igoera fasea jokatuko dute gaur hasita Errekako emakumeek Errenterian eta gizonek Alacanten

Futbolean, ligako txapeldun izan daiteke Doneztebe eta errugbian, hirugarren mailako Frantziako txapelketako final zortzirenetan derbia jokatuko dute…
https://erran.eus/mendialdea/1779354781178-igoera-fasea-jokatuko-dute-gaur-hasita-errekako-emakumeek-errenterian-eta-gizonek-alacanten?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #leitzaldea #malerreka #xareta #elizondo #bera #lesaka #leitza #doneztebe #sara #kirola #futbola

Igoera fasea jokatuko dute gaur hasita Errekako emakumeek Errenterian eta gizonek Alacanten - Mendialdea - Erran.eus

Futbolean, ligako txapeldun izan daiteke Doneztebe eta errugbian, hirugarren mailako Frantziako txapelketako final zortzirenetan derbia jokatuko dute Sarako Izarrak eta Ziburuk Arrangoitzen. Denboraldiko azken txanpan sartuak daude eskualdeko kirol talde gehienak eta asteburu hau handia izan daiteke horietako batzuentzat, Doneztebeko eskubaloi eta futbol taldeentzat batez ere. Eskubaloian, sektoreko txapelketa edo igoera fasea jokatuko dute Errekako bi talde seniorrek, emakumeek Errenterian eta gizonek Torrellanon (Elx, Alacant). Futbolean, etxean Nafarroako lehen maila autonomikoko txapeldun izan daiteke igandean Doneztebe. Horretarako berdinketa aski luke, baina bigarren sailkatua, Gazte Berriak Ansoain dator bisitari, final kutsuko norgehiagokan. Baztanek ere garaipena behar du promozio postuetatik ez urruntzeko. Gipuzkoako ligan ari diren Beti Gaztek eta Gure Txokoak ligako azken partidak jokatuko dituzte, deus handirik ez dutela jokoan. Errugbian, aldiz, Frantziako txapelketako final zortzirenetan Sarako Izarra eta Zibururen arteko euskal derbia jokatuko dute Arrangoitzen, final laurdenetako txartela jokoan.  

Erran.eus

Gazte Xilabako kanporaketan kantatuko du Unax Aizpurua Ibargarai saratarrak

Larunbat honetan, Gazte Xilaba edo Iparraldeko Eskolarteko Txapeletako kanporaketa jokatuko dute Larzabalen. Orotara, 14 eta 18 urte bitarteko hamala…
https://erran.eus/xareta/1779368013933-gazte-xilabako-kanporaketan-kantatuko-du-unax-aizpurua-ibargarai-saratarrak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #sara #kultura

Gazte Xilabako kanporaketan kantatuko du Unax Aizpurua Ibargarai saratarrak

Larunbat honetan, Gazte Xilaba edo Iparraldeko Eskolarteko Txapeletako kanporaketa jokatuko dute Larzabalen. Orotara, 14 eta 18 urte bitarteko hamalau bertsolari gazte ariko dira bertsotan, eta horietako bat izanen da eskualdekoa: Unax Aizpurua Ibargarai saratarra.

Erran.eus

Zer diote Herri Haitadaz parte hartzaileek?

Larunbat honetan Beran egitekoa den Herri Haitadari begira jarri da TTIPI-TTAPA, eta herri bakoitzeko parte hartzaile batengana hurbildu da. Ainhoako…
https://erran.eus/mendialdea/1779349995449-zer-diote-herri-haitadaz-parte-hartzaileek?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #xareta #bera #etxalar #sara #urdazubi #zugarramurdi #bestak

Zer diote Herri Haitadaz parte hartzaileek?

Larunbat honetan Beran egitekoa den Herri Haitadari begira jarri da TTIPI-TTAPA, eta herri bakoitzeko parte hartzaile batengana hurbildu da. Ainhoako Silvie Leizagoien, Berako Asier Calderon, Urdazubiko Jaione Perurena, Etxalarko Leire Olagarai, Sarako Lea Iralde eta Zugarramurdiko Leiane Madariaga mintzatu dira. 

Erran.eus