Eskubaloi kopako finala jokatuko dute Errekako emakumeek igandean Zizurren

Futbolean, Doneztebe ligako txapeldun izan daiteke eta Baztanek promozio postuan segitzeko lehia izanen du eta errugbian, Frantziako txapelketako fin…
https://erran.eus/mendialdea/1778757440325-eskubaloi-kopako-finala-jokatuko-dute-errekako-emakumeek-igandean-zizurren?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #leitzaldea #malerreka #xareta #elizondo #bera #lesaka #leitza #doneztebe #sara #kirola

Eskubaloi kopako finala jokatuko dute Errekako emakumeek igandean Zizurren - Mendialdea - Erran.eus

Futbolean, Doneztebe ligako txapeldun izan daiteke eta Baztanek promozio postuan segitzeko lehia izanen du eta errugbian, Frantziako txapelketako final hamaseireneko partida jokatuko du igandean Sarako Izarra taldeak Maiatzaren 3an liga irabazi zuen Errekako emakumeen eskubaloi taldeak historian lehen aldiz, eta bi aste beranduago, igande goizean, kopako finala jokatuko du, berriz ere BM Ardoi taldearen kontra, baina oraingoan, zailagoa oraindik, Zizur Nagusian. Beraz, hurrengo asteburuko sektoreko txapelketaren atarian, doblete oraindik historikoagoa lortu dezake. Futbolean ere, ligako txapeldun izan daiteke Doneztebe Futbol Taldea asteburu honetan etxean. Horretarako, bere partida irabazi eta Gazte Berriak Ansoain taldeak berea ez irabaztea beharko luke. Baztanek ere garaipena behar du promozio postuan segitzeko eta, Antsoaingo taldeak huts eginen balu, igoera zuzeneko bigarren postura hurbiltzeko. Beti Gaztek Zumaian eta Gure Txokoak etxean jokatuko dute ortzirale arratsean, jokoan deus handirik ez dutela. Errugbian, Frantziako txapelketako final hamaseirenetako partida jokatuko du Sarako Izarra errugbi taldeak Landetan.  

Erran.eus
la bella #Sara

[ARGAZKIAK] Sarako Olhain Ikastolako haurrak Herri Urratsen

Sarako Olhain Ikastolako haurrek momentu zoragarria pasatu zuten oholtza gainean Herri Urratsen karietarat Senperen. Pirritx, Porrotx, Marimototx eta…
https://erran.eus/xareta/1778737781994-argazkiak-sarako-olhain-ikastolako-haurrak-herri-urratsen?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #sara #senpere #hezkuntza

[ARGAZKIAK] Sarako Olhain Ikastolako haurrak Herri Urratsen

Sarako Olhain Ikastolako haurrek momentu zoragarria pasatu zuten oholtza gainean Herri Urratsen karietarat Senperen. Pirritx, Porrotx, Marimototx eta Pontxekin batera Araba gunean, ikusgarri osoan dantzan eta kantuz aritu ziren. Lan biziki ederra izan zen. Eskerrak ikastolako buruzagiei.

Erran.eus
ecco #sara, culona genovese al mare

Mendialdeko Bote Luze Txapelketa maiatzaren 15ean abiatuko da Urdazubin

Iruhbi Pilota egitasmoaren baitan, Nafarroako Euskal Pilota Federazioak eta Laxoa Elkarteak antolatutako Mendialdeko Bote Luze Txapelketak Baztan, Bo…
https://erran.eus/mendialdea/1778492614907-mendialdeko-bote-luze-txapelketa-maiatzaren-15ean-abiatuko-da-urdazubin?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #xareta #erratzu #bera #etxalar #sara #senpere #urdazubi #zugarramurdi #kirola #pilota

Mendialdeko Bote Luze Txapelketa maiatzaren 15ean abiatuko da Urdazubin

Iruhbi Pilota egitasmoaren baitan, Nafarroako Euskal Pilota Federazioak eta Laxoa Elkarteak antolatutako Mendialdeko Bote Luze Txapelketak Baztan, Bortziriak eta Xaretako herriak bilduko ditu datozen hilabeteetan. Txapelketaren helburu nagusiak joko zuzeneko pilota plazak berreskuratzea eta bote luzea zein bestelako modalitate historikoak ezagutaraztea izanen da.

Erran.eus

Txalaparta hastapen ikastaroa eginen dute Saran maiatzaren 14an

Txalaparta hastapen ikastaroa eginen dute maiatzaren 14an, ortzegunean 10:00etatik 12:30era Sarako Larrun gelan (elbarrituendako sarbidea bada). Dene…
https://erran.eus/xareta/1778586584378-txalaparta-hastapen-ikastaroa-eginen-dute-saran-maiatzaren-14an?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #sara #kultura

Txalaparta hastapen ikastaroa eginen dute Saran maiatzaren 14an - Xareta - 2026-05-14 - Erran.eus

Txalaparta hastapen ikastaroa eginen dute maiatzaren 14an, ortzegunean 10:00etatik 12:30era Sarako Larrun gelan (elbarrituendako sarbidea bada). Denentzako irekia da eta txalaparta bere oinarrietatik aurkeztuko dute, bere historia eta garapena, baita plazerez jotzeko oinarrizko teknika ere.

Erran.eus

Eskubaloi kopako finalean izanen dira Errekako emakumeak, baina ez gizonezkoak

Futbolean, Doneztebek galdu egin du eta Baztanek igateko aukerei eusteko garaipen garrantzitsua lortu du; Gipuzkoan irabazi egin du Beti Gaztek eta b…
https://erran.eus/mendialdea/1778477219338-eskubaloi-kopako-finalean-izanen-dira-errekako-emakumeak-baina-ez-gizonezkoak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #leitzaldea #malerreka #xareta #elizondo #lekaroz #bera #lesaka #leitza #doneztebe #sara #kirola #futbola

Eskubaloi kopako finalean izanen dira Errekako emakumeak, baina ez gizonezkoak - Mendialdea - Erran.eus

Futbolean, Doneztebek galdu egin du eta Baztanek igateko aukerei eusteko garaipen garrantzitsua lortu du; Gipuzkoan irabazi egin du Beti Gaztek eta berdindu Gure Txokoak eta errugboan, Frantziako txapelketako final hamaseirenetara sailkatu da Sarako Izarra Nafarroako eskubaloi liga irabazi ondotik, kopan ere finalera sailkatzeko aukera zuten Errekako gizonezkoek eta emakumeek eta erdizka lortu dute. Emakumeek garaipen garbia lortu eta heldu den asteburuan jokatuko den finalerako sailkatzea lortu dute baina gizonezkoek, aldiz, galdu egin zuten Ardoiren kontra eta finaletik kanpo gelditu dira. Futbolean, hirugarren mailarako igoera lortu ondotik, maila autonomikoko txapeldun izateko lehian dabil Doneztebe, baina galdu egin du eta bortz puntura hurbildu da Gazte Berriak Ansoain, hiru partida falta direla. Baztan, bere aldetik, promozioko hirugarren postuari eusten dio Giltxaurdin lortutako azken orduko garaipenari esker. Gipuzkoako ligan, ohorezko maila mantenduko duela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin, Beti Gaztek hirugarren garaipena segidan lortu du eta Gure Txokoak berdindu egin du. Errugbian, Frantziako txapelketako final hamaseirenetarako sailkatzea lortu du Sarako Izarra.

Erran.eus

Liga sakelan, eskubaloi kopako finalaren bila lehiatuko dira Errekako gizonezkoak eta emakumeak asteburuan

Futbolean, maila autonomikoko txapeldun izan daiteke Doneztebe eta mailaz igotzeko lehian Giltxaurdin jokatuko du Baztanek.
Apirileko azken eta maia…
https://erran.eus/mendialdea/1778149963715-liga-sakelean-eskubaloi-kopako-finalaren-bila-lehiatuko-dira-errekako-gizonezkoak-eta-emakumeak-asteburuan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #leitzaldea #malerreka #xareta #elizondo #lekaroz #bera #lesaka #leitza #doneztebe #sara #kirola #futbola

Liga sakelan, eskubaloi kopako finalaren bila lehiatuko dira Errekako gizonezkoak eta emakumeak asteburuan - Mendialdea - Erran.eus

Futbolean, maila autonomikoko txapeldun izan daiteke Doneztebe eta mailaz igotzeko lehian Giltxaurdin jokatuko du Baztanek. Apirileko azken eta maiatzeko lehen asteburuak aski kitzikagarriak izan dira eskualdeko kirol taldeentzat, batez ere Doneztebeko futbol eta eskubaloi taldeentzat, baina lehiak oraindik aitzinera segitzen du. Errekako gizonezkoek eta emakumeek, liga irabazi ondotik eta sektorea jokatu aitzinetik, kopa dute amets eta ez dute atsedenerako tarterik. Gizonezkoek finalerdietako partida dute larunbat arratsaldean Doneztebeko kiroldegian eta emakumeek lehen faseko azken partida igande eguerdian Donezteben. Irabazten badute, finalerdietan izanen dira. Futbolean, hirugarren mailarako igoera lortu ondotik, matematikoki maila autonomikoko txapeldun izan daiteke asteburu honetan Doneztebe. Baztan, bere aldetik, promozioko hirugarren postuari eutsi nahiko dio larunbatean Giltxaurdin eta, zergatik ez, igoera zuzeneko aukera ematen duen bigarren postura hurbildu. Gipuzkoako ligan, Beti Gaztek etxean jokatuko du, ohorezko maila mantenduko duela segurtatuta dagoeneko eta Gure Txokoa Donostian ariko da, preferentera igotzeko aukerak agortuta dituela. Errugbian, departamentuko txapeldun izan ondotik, Frantziako txapelketako final hogeita hamabirenak jokatuko diru Sarako Izarrak.

Erran.eus

Berako Labiaga eta Sarako Olhain ikastolek bat egin dute Benta Beltzan

Bazen denbora bat, nola Berako Labiaga Ikastolaren aldetik, hala Sarako Olhain Ikastolaren aldetik, zerbait elkarrekin egin beharra sentitzen zutela.…
https://erran.eus/mendialdea/1778144699877-berako-labiaga-eta-sarako-olhain-ikastolek-bat-egin-dute-benta-beltzan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #xareta #bera #sara #euskara

Berako Labiaga eta Sarako Olhain ikastolek bat egin dute Benta Beltzan

Bazen denbora bat, nola Berako Labiaga Ikastolaren aldetik, hala Sarako Olhain Ikastolaren aldetik, zerbait elkarrekin egin beharra sentitzen zutela. Hori dela eta, maiatzaren 3an elkartu dira Benta Beltzan. «Elkartu gara iruditzen zaigulako gure antzinako belaunaldikoek, guk dugun baino harreman hurbilagoa zutela elkarrekin, eta Beratik Sararat edo Saratik Berarat aiseago mugitzen zirela, izan lanerako edo izan bestarako. Nolabait errateko ez zegoela batetik bertzera hainbertze distantzia. Orain ere bi herriak lehengo distantzia berera daude, mendiak ez dira handitu, baina jendea urrunago bezala dabil, eta gura aldean asetzen ditugu gure behar gehienak, eta ez dugu aunitzetan bertze alde horretan zer gertatzen den ere jakiten», diote oharrean.

Erran.eus

🇺🇦 #NowPlaying on #KEXP's #VarietyMix

Sa-Ra:
🎵 Fly Away

#SaRa