Eta bestalde, @enekopalencia -ren Aizkorak Zorroztu balabakar fanzineroa!

Isladak-erako eta Folk Horror/Slasher generoarekin ganberradak egiteko super aproposa.

Debalde duzue bere itchio orrian: https://enekopalencia.itch.io/aizkorak-zorroztu

#ttrpg #rolJokoak #rol

Ilg🌒 raren hurrengo kanpainatxoa prestatzen...

Gerra ondorengo orbain irekiak, iraganeko titan ahaztuak eta merkatal konpainia diru-zale bat

Troba: naufragio baten ondorioz itsasoan aurki daitezkeen materialak

#ttrpg #worldbuilding #watercolor #roljokoak #ilgora

Gaur partida daukazu. Kristoren ideia izan dezu PEJ batentzat. Jentil esklabista gupidagabe bat. Ezaugarri bereziak asmatzen dituzu berarentzat, borroka efektu moloiak, arku narratiboa eta hori gutxi balitz izen propioa eta ezizena ere jartzen diozu. Madame Charcutiere.

Partidarako bidean elkarrizketa osoak imajinatzen dituzu zure buruan. Partida hasten da.

Partidaren 4.minutuan pertsonaiek lepoa mozten diote. Ez du hitzik esan.

#ttrpg #lodelrol #RolJokoak

Ilgoraren oinarrizko arauak martxa onean doaz baina dena ez da arauak idaztea izango.

Thuriako Lurren mapa uzten dizuet. Ilgorako Tyrreo herrialdeko eskualde bat da eta bertan kanpainatxo bat girotzeko helburua daukat.

Ilgorako beste erresumekin bezala,Tyrreo herrialdea sortzerakoan gure historiako zibilizazio batean oinarritu naiz beraien kultura eta hizkuntza garatzeko. Kasu honetan Etruskoak.

#ttrpg #ttrpgDesign #roljokoak #Ilgora #worldbuilding

Gaurkoan Old School Essentials edo OSE rol jokoaren euskaratutako pertsonaia orriak ekartzen dizkizuet!

@dysonlogos handiaren pertsonaia orriak oinarri hartuta THAC0 bertsioa eta bertsio modernoa aurkituko dituzue Itchion deskargatzeko: https://roleatzen.itch.io/old-school-essentials-ose-pertsonaia-orriak

Ez ahaztu plataforma berdinean euskaratutako D&D, DCC edo Cthuluren Deiakoa pertsonaia orriak ere deskargatzeko daudela

#ttrpg #OSE #roljokoak

Old School Essentials (OSE) - Pertsonaia Orriak by Roleatzen

OSE rol jokoaren euskarazko pertsonaia orriak

itch.io

Jokalariek horrelako gauzatxoak prestatzen dituztenean...😍

Isladak rol jokoaren playtesting-aren partidetako bat 🎲

#isladak #roljokoak #TTRPGs

Hemen aurkitu dezakezue jokoaren zirriborroa: https://roleatzen.itch.io/isladak-rol-jokoa

Disco Elysium: Final Cut martxoaren 30ean iritsiko da PC, Stadia eta PlayStation kontsoletara
https://gamerauntsia.eus/bloga/disco-elysium-final-cut-martxoaren-30-kaleratu/

#Bideojokoak #DiscoElysium #RolJokoak

Disco Elysium: Final Cut martxoaren 30ean iritsiko da PC, Stadia eta PlayStation kontsoletara

ZA/UM garatzaileak abendu bukaeran jakitera eman zuen bere Disco Elysium bikainaren behin betiko edizioa prestatzen ari …