Udaberriari ongi etorria emateko toki berezia aukeratu dugu, Buttes Chaumont parkea:
https://fr.wikipedia.org/wiki/Parc_des_Buttes-Chaumont

Historia luzea duen tokia, zabortegia, harrobia, exekuzio gunea, Parisko Komunaren gotorleku, eta XIX. mende amaieratik estilo ingeleseko parkea izan da.

#PariskoKomuna|ri buruz irakurri dugunontzat ezinbesteko bisita, aste odoltsuan bertan hil zituzten ehunka, ez bada milaka, 'communard.e'.

Ederra dago udaberri hasieran.

#Bidean #ButtesChaumont #Paris #Udaberria #GerezienDenbora🍒

Martxoaren 18an ez dugu aurkitu #PariskoKomuna|ren altxamendua gogoratzeko ekitaldi askorik. Zorionez, @LibertaliaLivre argitaletxeko kideen Mastodoneko kontuari esker jakin dugu @AmiesetAmisdelaCommunedeParis elkarteak oroitzapen kantaldia antolatua zuela, eta Montmartrera igo gara, abestuz ospatzera.

Ederra izan da, 'Le temps des cerises', 'Internazionala', 'La semaine sanglante' eta zerrenda luzea entzutea.

Vive la Commune!

#Bidean #Paris #LouiseMichel #Montmartre #GerezienDenbora🍒

Martxoak 18 da eta Parisen gaude etxeko denak. Betiko asmoa izan dut egun honekin hemen egon eta #PariskoKomuna gertatu zen tokietan gogoratu eta omentzekoa. Egunean zehar aipatuko ditut batzuk.

Adibidez, ea noiz botatzen dugun berriro eta behin betiko Vendôme plazako zutabe inperialista, zapaltzaile eta handiuste hau.

Vive la Commune!

#ViveLaCommune #Vendôme #Bidean #Paris #GerezienDenbora🍒

Urtebetetze eguna ederki ospatu dut gaur, etxekoekin beti ezagutu nahi izan ditudan tokietan ibiliz.

'Place de la Grève' izena izan zuen plazatik,(Greba hitzak plaza honetan omen du jatorria), eta Parisko Komunaren Herriko Etxea izan zenaren aurretik, gabon denoi!

#Bidean #Paris #PariskoKomuna #GrebaOrokorra #OspatzenEzDenaEzDaExistitzen #GerezienDenbora🍒

Beleville auzotik jeitsi garenean @garunaborbor lagunak gomendatutako Maison des Métallos kulturgunetik pasa gara, historia sindikalista eta kultural indartsuko gunea:
https://www.maisondesmetallos.paris/

Igandean @LibertaliaLivre argitaletxearen liburudenda topatu dugu irekita, egunotan ekarri gaituen #PariskoKomuna Gaiaren inguruko aukera ederrarekin. Bereziki aipatzekoa argitaletxearen katalogo propioa:
https://www.editionslibertalia.com/

Komunaren tarot bat ere eskuratu dugu!
#Bidean #Paris #GerezienDenbora🍒

«Si j’allais au noir cimetière,
Frère, jetez sur votre soeur,
Comme une espérance dernière,
De rouges œillets tout en fleurs»

'Krabelin gorriak' poema osoa: https://domcorrieras.fr/dotclear/index.php?post/2010/04/05/Les-%C5%92illets-rouges

Louise Michelek eskatu zuen eta guk egin. Erreakzionarioek Parisko Komunan eta munduko emantzipazioaren aldeko borroketan hildako guztien omenez.

#Bidean #PereLachaise #PariskoKomuna #GerezienDenbora 🍒

'Le Cri du Peuple'
#komikia

https://fr.wikipedia.org/wiki/Le_Cri_du_peuple_%28bande_dessin%C3%A9e%29

Inoizko komiki gordin, sakon eta ederrenetako bat, #PariskoKomuna izan zen subjektu kolektiboari buruz, hainbat pertsonaien eta tramaren bitartez kontatua, 'Hitza Hitz' leloa (euskaraz frantsesezko testuan) oinarrian.

Berriro irakurri dut Parisera abiatu aurretik.

#Bidean #Paris #GerezienDenbora 🍒

'Emakumeak Parisko Komunan' izeneko artikulua dago @euwikipedia|n:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Emakumeak_Parisko_Komunan

Ez nuen ezagutzen, eta gustatu zait, datozen bi asteetan ikasten dudanarekin osatuko dut.

#Martxoak8 #PariskoKomuna #GerezienDenbora 🍒

Emakumeak Parisko Komunan - Wikipedia, entziklopedia askea.

Irakurle eklektikoa eta gai batzuekin pixka bat obsesiboa naizela ulertzeko irudi bat, gure salako mahaia (liburuak pilatuta egoten dira normalean).

Hauek berreskuratu, berrirakurri eta azken hilabeteetan erositako liburu eta altxor batzuk, «Paris eta Iraultzak» gaiari lotuak denak.

Irakurketa proposamenik?  😊

#Irakurketak #Paperjale #Paris #Iraultzak #PariskoKomuna #LuxuKomunala #GerezienDenbora 🍒
@kakapo @theklan @josebagabilondo @etzipm @desertorea

RE: https://mastodon.eus/@birasuegi/116154011169238965

Zerrenda hau egin dut martxoan landu eta sortzeko #PariskoKomuna eta inguruko artikuluak kontuan izateko.

Nahi baduzue proposatu zerrendarako aukerak:

+ Parisko Komuna
+ Elisabeth Dmitrieff
+ Adolphe Thiers
+ Louise Michel
+ Prosper-Olivier Lissagaray
+ Sacré-Cœur basilika
+ Aste Odoltsua
+ Le Temps des cerises
+ Parisen Defentsa eta Zaurituen Zaintzarako Emakumeen Batasuna
+ Le cri du peuple (komikia)