@garaolaza Pozten nau gustatu izanak. Ni #Andatza​ren magalean bizi naiz. Askok arrazoi historikoengatik pinu landaketekin lotzen dute, baina badira paraje politak ere. Lursailen parte handiena Aldundiarena da. Trikuharri mordoa dago, baita #Orreaga​ko mugarriak ere, eta errotarri-harrobiei dagokienez EHko leku aipagarrienetako bat da. Borondate politikoa egonez gero, bertako basoa sustatuz, #Pagoeta​ko Parke Naturala luzatzeko aukerak ikusten ditut. Donostiatik gertu dago... #errotarriak

Gaurko egunez 778an, Errozabal #Orreaga'n atakatuz defendatu ginen.

Itzela garaipena.

Egun aproposa apalean zain neukan Xabier Irujo'ren hau irakurriaz, ordukoak gogoratzeko.

#Nabarralde

Ekaitz Santazilia
#Mazoak korporazio baten boterearen eta autoritatearen sinbolo dira, XVI. mendetik batez ere.
Gorte, diputazio, hiri eta hiribilduez gain, kabildo erlijiosoek ere erabili dituzte: katedral, monasterio eta kolejiatek.

Horra #Orreaga-koak.

(📷 nirea)

Arratsaldean #Andatza​ko errotarri eta mugarriei buruzko ikerlanaren aurkezpen hitzaldian izan naiz #Usurbil​en. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlarietako batek #QGIS erabiltzen du eta #SoftwareLibrea​ren alde egiten dutela esan du 👍

Ikerlanaren txosten osoa udalaren webgunean jarri dute:
https://www.usurbil.eus/eu/andatzako-ondarea

#Errotarriak #Orreaga #Mugarriak

Andatzako ondarea