📢 M17an Greba Orokorra.

Olatukoopen ustez langileon bizi baldintzak duintzea eta erabaki ekonomikoetan parte hartzea ezinbestekoa da. Horregatik, gure baliabideak grebaren zerbitzura jarri eta kalera ateratzeko deia egiten dugu.

Gutxieneko soldata 1.500€ Euskal Herrian erabakita!

Bizitza eta lan duinak denontzat.
Bat egin! ✊

#M17 #GrebaOrokorra #LGS1500 #EuskalHerria #ESE #Olatukoop

🎙 Pikutara Darwin! – 3. kapitulua!
Hirugarren bidaian, Arabara egingo dugu jauzi, 📍 Aiaraldea Ekintzen Faktoria.
Aiaraldeko espazio honetan askotariko proiektuak garatzen dituzte, euskara, kultura eta komunitatea erdigunean jarriz. Kapituluan Faktoriaren ibilbidea eta bertako eskaintza kulturalak ezagutuko ditugu.
🎧
🔗 Olatukoop webgunea: https://olatukoop.eus/podkasta/
🔗 Peertube: https://peertube.eus/w/czxq5sTzNTiu6z1YRAfD8p
🔗 Baleafunk: https://baleafunk.eus/channels/pikutaradarwin
#PikutaraDarwin #Podkasta #Olatukoop #ESE #Aiaraldea #Kultura
Podkasta • Olatukoop

Ekonomia Sozial Eraldatzailea (ESE) eta Ekonomia Eraldatzaileak. Argitalpenak, irakurgai eta azterlan interesgarriak.

Olatukoop

Martxoak 8 - Beste lan eredu baten alde.

Olatukoopetik beste lan eta ekonomia eredu baten aldeko irakurketa partekatu dugu. Ekonomia ez da neutroa: feminismoa funtsezkoa da bizitzak erdigunean jarriko dituen ereduak eraikitzeko.

Irakurri hemen 👇

https://olatukoop.eus/martxoak-8-beste-lan-eredu-baten-alde-20260306/

#M8 #BurujabetzaFeminista #MunduBerriBat #ESE #BizitzaErdigunean #Olatukoop

Martxoak 8: Beste lan eredu baten alde • Olatukoop

Olatukoop sarearen irakurketa Martxoaren 8 honetan, Olatukoop ESE sustatzeko sareko partaideok berresten dugu: beste mundu bat eraikitzen ari gara, eta […]

Olatukoop

📣 KoopIntern: Venezuelako brigada

Union Comunera-rekin dugun aliantzari esker, Venezuelan gaude Olatukoop-eko 3 kide, Bilgune Feminista eta Hernani Burujabeko lagunekin batera. Martxoak 8ko Komunetako Herri Kontsulta Nazionalean parte hartuko dugu: 5.336 komunek proiektuak bozkatuko dituzte, modu ireki eta loteslean.

Elkartasuna eta burujabetza ekonomikoa bertatik bertara ezagutzen.

#Venezuela #ESE #UnionComunera #Olatukoop

Gaur Euskadi Irrati-ko Faktoria saioan izan dira @birasuegi eta @frantxix Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea (ESE) eta mugaz gaindiko harreman eta proiektuez solasean. 🌊🤝

🎧 Entzun 10:39tik 10:58ra bitarteko tartea: https://guau.eus/m/euskadi-irratia-faktoria-2-20260304-1005

#ESE #EkonomiaEraldatzailea #MugazGaindi #Lankidetza #Olatukoop

Euskal Herriko infernuak

10:00 - Janire Artabe, artilaria Zeelanda Berriko ardi moztaileen txapelketan - Anoeta izenaren jatorria. Maria Jesus Dendategi, Anoeta baserriko biloba. Roberto Gonzalez de Viñaspre Euskaltzaindiako onomastika batzordaren burua. Asier Ibiriku, Anoetara bizikletaz joaten direnen kontaketa. Unai San Sebastian, Realaren emaitzen arabera kilometroak korrika - Zubiak: Frantxis Carricart Hemen elkarteko kidea, Beñat Irasuegi Olatu koopeko kidea, Pilar Legarra, bitartekaria 11:00 - Mireia Muijka, Dubain bizi da - Arrainontzietan lan egiteko ikasketak: Mattin Odriozola irakaslea, Kristina Moran ikaslea eta Lauren Lacabanne irakaslea. - Ontzigile egun batez ekimena, Maria Ocio Euskal Itsas museoko hezkuntza arduraduna - Antton Hariñordoki, Baionako Konpon Txoko saltzailea 12:00 - Infernuetara bisita. Josemi Santxez, Donostiako infernu auzoa. Alberto Astui, Bermeoko Inpernuko erreka. Jon Ormazabal, Tolosako inpernu kalea. Xabier Azkue, Zumaiako ipernupe - Urdulizko Burdin Hesia: Sergio Vega, Edestiaurre arkeologia taldeko kidea eta Akaitze Kamiruaga, Labayru fundazioa

Ostiralean Koop57 EH-k Batzar orokorra egin zuen!

Bertan 2025eko ibilbide ekonomikoa ezagutu genuen eta 2026ra begira marrazten ari den norabidea entzun genuen. Era berean, urte berrirako hainbat erabaki hartu ziren eta Fundazioaren inguruko berriak ere jaso genituen.

Halako espazioek gogorarazten digute finantzak ere komunitatetik eraikitzen direla: aurrezkiak, konfiantza eta konpromisoa partekatuz, proiektu eraldatzaileak posible bihurtzen dira!

#ESE #FinantzaBurujabetza #Koop57 #Olatukoop

🌊 Gaur Olatukoop sarearen 2025/2026 Ikasturteko II. Batzar Orokorra ospatu dugu Mimukaien, Leitzan.

Batzar Orokorrak beti dira egun handiak, gaurkoan gaik ere handiak izan dira!

Bertan Mimukai (https://mimukai.eus/) Garapenerako agentzia eta Zaindu Leitzaldea (https://zaindu.info/index.html) ezagutu ditugu.

Sareak indartzen gaitu eta Euskal Herriko eraldaketa ekonomikorako indarrak biltzen jarraitzen dugu!! 💪🏽

#Olatukoop #ESE #Interkooperazioa #Sareak

Egun on, gaur Batzar eguna.

Leitzan elkartuko gara bidea egiten jarraitzeko.

https://olatukoop.eus

#ESE #Olatukoop #Leitza #Mendialdea #Nafarroa

Ekonomia eta lurralde eraldatzaileen errizoma • Olatukoop

Olatukoop sarea Ekonomia Sozial Eraldatzailean (ESE) jarduten dugun kooperatibek, elkarteek, eta beste hainbat erakunde komunitariok osatzen dugu.

Olatukoop

🎙🌱 Pikutara Darwin! – 2. kapitulua hemen da!

📍 Biziola Kooperatiba

Goierri burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten alde lanean ari den ekimena da.

Komunitatea, tokiko sarea eta ekonomia eraldatzailea nola gurutzatzen diren ezagutuko dugu.

Etorri gurekin Biziola ezagutzera!

🎧 Entzun hemen:

🔗 Olatukoop webgunea (https://olatukoop.eus/podkasta/)
🔗 Peertube (https://peertube.eus/w/oxiFbgV8z75WsS1vQkT6j9)
🔗 Baleafunk (https://baleafunk.eus/channels/pikutaradarwin/episodes)

#PikutaraDarwin #Podkasta #Olatukoop #ESE #Biziola #Goierri

Podkasta • Olatukoop

Ekonomia Sozial Eraldatzailea (ESE) eta Ekonomia Eraldatzaileak. Argitalpenak, irakurgai eta azterlan interesgarriak.

Olatukoop

📍 Aginaga Biziberritzen Herri Kooperatiba.

Herria biziberritzeko helburuz sortutako herri kooperatiba. Tokiko bizitza indartzea du xede. Herriko denda eta taberna uztartuko dituen espazio berria dute.
Horrez gain, Udalarekin lankidetzan Agiñako Eliza Zaharra Elkargunea-ren kudeaketa eta dinamizazio kulturala ere proiektuaren parte dira.

Bulkada berria, ilusioz eta konpromisoz betea. herriaren sustraiak sendotzen jarraitzeko. 🌱💚

#AginagaBiziberritzen #Olatukoop #HarremanBira #HerriKoop