Momentu honetan gure eskualdeko #Oarsoaldea garapen ekonomikorako erakunde publikoak eskaintzen duen ekintzaile eta enpresa proiektuentzako formazioaren ardatza hau da:

«Lortu x AA erabiliz»

https://erp.oarsoaldea.eus/en_US/events

#SPRI erakunde publikoak sustatua.

Zer atera daiteke ongi? Desastrea...

#Oarso #Orereta #Errenteria #Lezo #Oiartzun #Pasaia
@HerriBiziaBot @LezokoUdala @oiartzunburujabe

Agenda | Oarsoaldea Garapen Agentzia

Oarsoaldea Garapen Agentziak eta eskualdeko eragileek antolatutako ekitaldiak | Eventos organizados por la Agencia de Desarrollo Oarsoaldea y agentes de la comarca

Oarsoaldea, S.A.

Badator Lezoko Energia Berriztagarrien Komunitatea, #Kunkana: https://kunkana.eus/

Zuekin saretzeko gogoz gaude!

#ESE #Koop #Energia #Lezo #Oarso

Lezoko Energia Berriztagarrien Komunitatea

Ostiralean Oarso aldizkariaren urteroko aurkezpenean izan ginen.

Bertan, @Torrekua|ri buruzko artikulu baten ekarpena egin dugu. Aldizkaria Torrekuan bertan izango dugu, baina, norbaitek berea lortu nahiko balu, hemen dago informazio guztia: https://herribizia.errenteria.eus/2025/07/02/2025eko-oarso-aldizkariaren-aurkezpena-egingo-dute-ostiralean/

@Teks #Oarso #OarsoAldizkaria #Orereta #Errenteria

Egun on!

Egun berezia izan genuen atzo Torrekuan, hilabeterekin proiektuaren kudeaketa bilera egin, eta lehen aldiz bazkari komunitarioa egin genuelako. Eguraldia probestu eta plaza hartuz gainera.

Hilabetero errepikatu eta zabaldu nahi dugun ekimena, Basajaun/Herrerako Sukalde komunitarioarekin batera abiatu dugu, tokiko elikagai osasuntsuekin, eta kolektiboan prestatua.

@Teks

Hurregoetarako gonbidatuta zaudete! 🌾

#Torrekua #ESE #TeknologiaLibreak #Orereta #Errenteria #Oarso

Gaur 17:30 #RepairCafe tailerra @Torrekua eraikineko 1. solairuan.

https://torrekua.eus/event/bota-ez-konpondu-cafe-repair/

Tresneria elektroniko/digitala ezagutu, ulertu, konpondu eta berrerabiltzeko gaitasuna komunitatean landu nahi dugu. Lehen saioa izango da, baina ildo iraunkorra bihurtu nahi dugu lehen solairuko tailerrean.

Nik etxeko hiru gailu ekarri ditut. Animatu parte hartzera!

@Teks @bikonet

#Torrekua #Orereta #Errenteria #Oarso

Bota? EZ! Konpondu! - Cafe Repair - Torrekua

Konpontzeko dituzun gailuak ekarri Torrekuako lehenengo solairura. Tresnak, tailerra eta jakintza elkarbanatuko ditugu hautsi diren gailu horiei bigarren bizitza bat emanez!

Torrekua

Ez bota, konpondu!

[#Hitza]

https://oarsoaldea.hitza.eus/2025/04/24/errenteria-orereta-gailuak-konpontzeko-tailerra/

Gailu elektronikoei bigarren bizitza bat emateko #RepairCafe lehen tailerra egingo dugu hilaren 30ean @Torrekua|n, @bikonet kooperatibako lagunek antolatua.

Eta ohitura sortu nahi dugu, Torrekuako 1. solairuaren txoko bat horretarako bideratuz.

Begiratu etxean konpontzeko moduan dituzun gailuak eta etorri, konpontzaileen komunitatea sortuko dugu.

#Teknologia #Konpontzaileak #Torrekua #Orereta #Errenteria #Oarso #ESE

Ez bota, konpondu

Gailu elektronikoei bigarren bizitza bat emateko tailerra egingo dute hilaren 30ean Torrekuan.

Oarsoaldeko Hitza
File:San Marko opila.jpg - Wikimedia Commons

Apirilak 25a ez da edonolako eguna askatasuna eta oparotasunaren alde borrokatu eta lan egiten dugunontzat.

+ Krabelinen Iraultza Portugalen: https://pt.wikipedia.org/wiki/Revolu%C3%A7%C3%A3o_de_25_de_Abril_de_1974
+ Liberazioaren Eguna Italian: https://it.wikipedia.org/wiki/Anniversario_della_liberazione_d%27Italia
+ San Marko edo Opilaren eguna #Orereta #Errenteria eta Oarso-Bidasoa eskualdean.

Herria da agintzen duena, #Askatasuna eta #OparotasunaDenontzat!

#Apirila #Apirilak25 #25deAbril #RevoluçãoDosCravos #25deAprile #FestaDeLaLiberazione #Oarso #Bidasoa #SanMarko #Opila

Revolução de 25 de Abril de 1974 – Wikipédia, a enciclopédia livre

@AVU_Osoro @mikelgs @ehbilduoe @EDERTO87
Ni oso #Oarso #Badia zalea naiz, gustora bultzako nituzke eskualdeko proiektu eraldatzaile gehiago gure eskualdean.
2000 herritar (zehazki kontatu gaitu partaide batek) elkartu gara Iztietako anbulatorioan, Herriko plazara bidea egin, Osakidetzaren Lehen Arretaren prekarizazioa salatu eta #OsasunaDenontzat eskatzeko.
#SOSosakidetza
#Orereta #Errenteria #Oarso