Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko dute larunbatean Donezteben

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte profesionaleko txapelketa - Construcciones Mariezkurrena Sari Nagusiaren final laurdenetako laugarren jardunaldia jo…
https://erran.eus/mendialdea/1773382861167-iruneko-alde-zaharreko-erremonte-txapelketako-laugarren-jardunaldia-jokatuko-dute-larunbatean-donezteben?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #malerreka #irurita #donamaria #doneztebe #oiz #kirola #pilota

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko dute larunbatean Donezteben

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte profesionaleko txapelketa - Construcciones Mariezkurrena Sari Nagusiaren final laurdenetako laugarren jardunaldia jokatuko dute martxoaren 14an, larunbatean 18:00etan hasita Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Gogoratu behar da lehen fase honetako partida guztiak Donezteben jokatzen ari direla. Promozio mailan, Xuban Iturregi iruritarra eta Xuban Ilarregi oiztarra, Koteto Ezkurra III.a doneztebarraren eta Leatxeren kontra ariko dira eta lehen mailan, Xanti Uterga eta David Mitxeo doneztebarrak, Matxin III.aren eta Ionen kontra.

Erran.eus

Zeberio II.a eta Barricart garaile Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako hirugarren jardunaldian

Lehen mailako partidan 35-32 iabazi zieten Mikelarenari eta Otanori eta promozioko partidan, Xuban Iturregi iruritarrak eta Xuban Ilarregi oiztarrak …
https://erran.eus/mendialdea/1773041223691-zeberio-iia-eta-barricart-garaile-iruneko-alde-zaharreko-erremonte-txapelketako-hirugarren-jardunaldian?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #malerreka #irurita #doneztebe #oiz #kirola #pilota

Zeberio II.a eta Barricart garaile Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako hirugarren jardunaldian

Lehen mailako partidan 35-32 iabazi zieten Mikelarenari eta Otanori eta promozioko partidan, Xuban Iturregi iruritarrak eta Xuban Ilarregi oiztarrak galdu egin zuten Oseses eta Agirrezabalaren kontra Larunbatean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatutako Iruñeko Alde Zaharreko erremonte profesionaleko txapelketa - Construcciones Mariezkurrena Sari Nagusiaren final laurdenetako hirugarren jardunaldiko lehen mailako partidan, Zeberio II.ak eta Barricartek 35-32 irabazi zieten Mikel Mikelarena oiztarrari eta Otanori. Promozio mailan, Osesek eta Agirrezabalak 35-31 irabazi zieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Xuban Ilarregi oiztarrari. Pilotariak besoko moreekin kantxaratu ziren, emakumearen nazioarteko eguna gogoan.

Erran.eus

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute larunbatean Donezteben

Promozioko partidan, Xuban Iturregi iruritarra eta Xuban Ilarregi oiztarra, Oseses eta Arrizabalagaren kontra ariko dira eta lehen mailan, Zeberio II…
https://erran.eus/mendialdea/1772791243629-iruneko-alde-zaharreko-erremonte-txapelketako-hirugarren-jardunaldia-jokatuko-dute-larunbatean-donezteben?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #malerreka #irurita #doneztebe #oiz #kirola #pilota

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute larunbatean Donezteben

Promozioko partidan, Xuban Iturregi iruritarra eta Xuban Ilarregi oiztarra, Oseses eta Arrizabalagaren kontra ariko dira eta lehen mailan, Zeberio II.a eta Barricart, Mikel Mikelarena oiztarraren eta Otanoren kontra

Erran.eus

Errekako Zelaieta II.ak eta San Miguelek irabazi dute Nafarroako kluben arteko erremonte txapelketa

Larunbatean Donezteben jokatutako senior mailako finalean 35-27 irabazi zieten Belarra eta Zelaieta I.a taldekideei
Nafarroako kluben arteko erremon…
https://erran.eus/malerreka/1772439234919-errekako-zelaieta-iiak-eta-san-miguelek-irabazi-dute-nafarroako-kluben-arteko-erremonte-txapelketa?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #doneztebe #oiz #kirola

Errekako Zelaieta II.ak eta San Miguelek irabazi dute Nafarroako kluben arteko erremonte txapelketa

Larunbatean Donezteben jokatutako senior mailako finalean 35-27 irabazi zieten Belarra eta Zelaieta I.a taldekideei Nafarroako kluben arteko erremonte txapelketako senior mailako finala jokatu zuten otsailaren 28an Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Partida gogorra eta ederra izan zen Errekako bi bikoteen artean, eta azkenean Zorion Zelaieta oiztarrak eta Unai San Miguel doneztebarrak eraman zuten txapela, Iñigo Belarra doneztebarrari eta Ioritz Zelaieta oiztarrari 35-27 irabazita.    

Erran.eus

Doneztebarrak nagusi Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako final laurdenetako lehen jardunaldian

Utergak eta Mitxeok irabazi zuten lehen mailako lehian eta Ezkurra III.ak, Leatxe donamariarrarekin, promoziokoan
Iruñeko Alde Zaharreko erremonte p…
https://erran.eus/mendialdea/1771834123983-doneztebarrak-nagusi-iruneko-alde-zaharreko-erremonte-txapelketako-final-laurdenetako-lehen-jardunaldian?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #malerreka #irurita #donamaria #doneztebe #oiz #kirola #pilota

Doneztebarrak nagusi Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako final laurdenetako lehen jardunaldian

Utergak eta Mitxeok irabazi zuten lehen mailako lehian eta Ezkurra III.ak, Leatxe donamariarrarekin, promoziokoan Iruñeko Alde Zaharreko erremonte profesionaleko txapelketa-Construcciones Mariezkurrena Sari Nagusiaren final laurdenetako lehen jardunaldia jokatu zuten larunbatean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Lehen mailako partidan, Xanti Uterga eta David Mitxeo doneztebarrek nagitasunez irabazi zieten Mikel Mikelarena oiztarrari eta Otanori (35-26). Promozio mailako partida berdinduagoa izan zen, baina azkenean, Koteto Ezkurra III.a doneztebarrak eta Markel Leatxe donamariarrak 35-32 irabazi zieten Jon Sagaseta iruritarrari eta Baztani.

Erran.eus

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako lehen fase osoa Donezteben jokatuko da otsailean eta martxoan

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte profesionaleko txapelketa - Construcciones Mariezkurrena Sari Nagusiaren aurkezpena egin dute asteazken arratsaldean…
https://erran.eus/mendialdea/1771492088950-iruneko-alde-zaharreko-erremonte-txapelketako-final-laurdenetako-fase-osoa-donezteben-jokatuko-da-otsailean-eta-martxoan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #malerreka #irurita #donamaria #doneztebe #elgorriaga #oiz #kirola #pilota

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako lehen fase osoa Donezteben jokatuko da otsailean eta martxoan

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte profesionaleko txapelketa - Construcciones Mariezkurrena Sari Nagusiaren aurkezpena egin dute asteazken arratsaldean. Parte hartuko duten erremontistekin batera, Arantxa Arregi Doneztebeko alkatea, Andrea Lusarreta Nafarroako Pilota Federazioko presidentea, Euskal Jai Erremonte Fundazioa E•Remonte enpresako ordezkariak, Mariezkurrena eraikuntza enpresakoak eta Elgorriaga bainuetxekoak izan ziren aurkezpen ekitaldian. 

Erran.eus

[ARGAZKIAK] Euripean baina giro ederrean Oizko inauteak

Euria ez zen aitzakia izan, eta oiztarrek ederki ospatu zituzten inauteak larunbatean. Mozorroak jauntzi eta giro ederrean ibili ziren. Goiza etxez e…
https://erran.eus/malerreka/1770184821755-argazkiak-euripean-baina-giro-ederrean-oizko-inauteak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #oiz #bestak

[ARGAZKIAK] Euripean baina giro ederrean Oizko inauteak

Euria ez zen aitzakia izan, eta oiztarrek ederki ospatu zituzten inauteak larunbatean. Mozorroak jauntzi eta giro ederrean ibili ziren. Goiza etxez etxe pasatu zuten, eta bazkalondoan berdin segitu zuten. Elkartean afaldu ondotik, musika izan zuten inauteak borobiltzeko.

Erran.eus

Inaute giro betean izanen dira larunbatean Oizen

Oiztarrek larunbat honetan, ilbeltzaren 31n, izanen dute inaute eguna
https://erran.eus/malerreka/1769687355699-inaute-giro-betean-izanen-dira-larunbatean-oizen?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #oiz #gizartea

Inaute giro betean izanen dira larunbatean Oizen

Oiztarrek larunbat honetan, ilbeltzaren 31n, izanen dute inaute eguna

Erran.eus

25.000 euroko donazioa egin du Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak

2025. urteko erremonte jaialdietan bildutako dirua Nafarroako sei elkarteri eman dio Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak. Zehazki, 17.100 euroko do…
https://erran.eus/mendialdea/1767359755625-25000-euroko-donazioa-egin-du-euskal-jai-berri-erremonte-fundazioak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #malerreka #irurita #oiz #gizartea

25.000 euroko donazioa egin du Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak

2025. urteko erremonte jaialdietan bildutako dirua Nafarroako sei elkarteri eman dio Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak. Zehazki, 17.100 euroko dohaintza egin dio Nafarroan minbizia duten haurrak bitzen dituen ADANO elkarteari, 1.500 eurokoa Zangoza aldeko haur eriak biltzen dituen ANECS elkarteari, 3.100 eurokoa EM Navarra Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari, 600 eurokoa Josefina Arregui Klinikari, 1.500 eurokoa Argiola Emakume Elkarteari eta 1.225 eurokoa Hendaiako Les Deus Jumeaux elkarteari. Denera, 25.025 euro.

Erran.eus

Erratzuk irabazi du XXVI. Paxaka txapelketa

Azaroaren 30ean Iruritako Aranabian joakatutako finalean, iaz bezala, 9-5 irabazi dio Oizi
Laxoa Elkarteak antolatutako Nafarroako XXVI. Paxaka Txap…
https://erran.eus/mendialdea/1764586755123-erratzuk-irabazi-du-xxvi-paxaka-txapelketa?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #malerreka #erratzu #irurita #doneztebe #oiz #kirola

Erratzuk irabazi du XXVI. Paxaka txapelketa

Azaroaren 30ean Iruritako Aranabian joakatutako finalean, iaz bezala, 9-5 irabazi dio Oizi Laxoa Elkarteak antolatutako Nafarroako XXVI. Paxaka Txapelketako finala jokatu dute igande arratsaldean Iruritako Aranabia pilotalekuan. Iaz bezala, Erratzuk (Manu Irigoien, Gorka Urtasun eta Kaiet Itoiz) 9-5 irabazi dio Oizi (Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Jon Oiarzabal). Aitzinetik, hirugarren postua lortzeko lehian Iruritak (Mikel Sagaseta, Mikel Mindegia eta min hartutako Xabier Barberenaren ordez aritu zen Oscar Urrutia) 9-4 irabazi zion Donezteberi (Jon Apeztegia, Ugutz Zelaieta eta Mikel Telletxea).

Erran.eus