#NeguHurbilak filma ikusi nuen atzo bigarrenez, auzokideekin batera Gaztañon.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Negu_Hurbilak_%28filma%29?wprov=sfla1
Gure auzoa Zubietako eta Malerrekako langileen migrazio auzoa izan da. Filmean Beñardo auzokide zubitarrak egiten du lotura erbestearen fikzioaren eta errealitatearen artean.
Soinua bikaina du filmak, paisaia eta istorio negutiar zorrotzarekin. Poetiko eta errealista, oso pasoliniarra da.
Zubietako ihauterien asteartearen jasoketa filmiko onena ere bertan dago.





