- Garai bateko dinosauriok oain txorik die, ezta?
- Bai.
- Eta oaingo txorik bihurtu daizke berriz Pterodaktilo?
- Ez zien Pterodaktilo, Arkeopterix zien.
- Eta zuk ustezu oaingo txorik ahal duela izan berriz dinosaurio?
- Ez det uste. Uste det hola geldituko diela ya betiako.
Eskolarako bideko elkarrizketak #Joanesgintza eta lagunen artean. Eguneko #momentikoa
Glenn Gould-en eskutik #Bach en Goldberg bariazioak entzunez lortu dut #Joanesgintza lasaitu era lokartzea Real-Barça partidaren atsedenaldian.
Kostau zaio, redios. Eguneko #momentikoa #klasikoakdatoz https://youtube.com/playlist?list=OLAK5uy_lNJbOgBV5qlu8Vsm-4vGRLkkHDcwOjfEc&si=_eKxAi0oI3L3Nf1Q
Bach: The Goldberg Variations

YouTube

Lan aste gogorraren ostean, eskerrak #OstegunArratsaldea iritsi dela.

Nola ez, #Basabe garagardoa.
#Momentikoa #Etxean

X eta K elkarrekin egon ziren Puertoko kartzelan duela 20 urte. X-ren ziegako paretak zulotxo bat zuen, eta handik ikus zezakeen K, baina K-k ezin X ikusi.
K gure dendara etorri da, ostegunero bezala. J-ak zerbait eman behar ziola, ea etorri den galdetu dit. Ezetz erantzun diot, baina bere banatzailea atean zela.
- Kaixo eman dizu J-ak zeozer niretzako?
K-k banatzaileari.
- Ostia! Zu K zara!
Besarkadak, farreak, solasaldi luzea...
X eta K-k elkar ezagutu dute berriz gaur
Eguneko #momentikoa
Volando voy
Volando vengo.
Por el camino
Yo me entretengo.
Nork esango zigun opor bukaerako #momentikoa errotonda baten ondoko gasolindegi bateko kontzertu batekin izan behar genuela.
Runba pixka bat Justo Gallardoren ahotsarekin eta Xavi de la Torreren gitarraren doinuekin. Horrela egin diogu agur Kataluniari eta Mediterraneoari.
Laster arte!
Goizeko 8:30etan jantzi ditudan oinetakoak duela bi minutu kendu ditut. Eguneko #momentikoa
Unibertsoa bezala infinituki zabaltzen sentitzen ditut orain.
- Eneeeee! Hitzein ere amak bezela itten dek eta!
Eguneko #momentikoa
Egun bastante putamierder bati buelta emateko bikaina Nicolás Guillén poeta Kubatarraren Palabras Fundamentales poesia neure buruari errepikatzea.
Behar nuen.
"Haz que tu vida sea
campana que repique
o surco en que florezca y fructifique
el árbol luminoso de la idea." https://youtu.be/NfANIulS2Kc?si=FX0dfJ8KNfcfWXyR
Eguneko #momentikoa
Palabras Fundamentales

YouTube
Goiztxo da eguneko #Momentikoa zein izan den baieztatzeko, baina #Joanesgintza eskolara eramatea marabilla hau entzun eta kantatuz, poz aurpegia ikustea eta irribarrea ahoan... Ez dut uste gaur beste ezerk gaindituko duenik. https://youtu.be/v0EMNGM_mkE?si=DOyvhQ-BLNoLO6bC
Beti hobeto (PIRRITX, PORRTX eta MARIMOTOTS)

YouTube
Ba astea bukatu dut uste baina nekatu eta estresatuago. BAINA:
Joanesekin sartu naiz ohera lokartu aurreko ipuina kontatzera eta erabaki du gaur berak kontatuko zidala Josefiña sorgiñaren ipuina niri.
Eta ya. Pasatu zaidala estresa.
Eguneko #momentikoa.
#Joanesgintza