#Loraldia Festibala da asteko babeslea ze laster dugu Bilboko euskal kulturaren jaialdia: Martxoak 9-28. Bi lagunentzako saria irabazleari (martxoak 12, Ikimilikiliklik Vol.2) eta zozketaz sari laukoitza pertsona batentzat, bina sarrera, martxoaren 22ko Ahaztu Nirekin ikuskizunean eta Ruper Ordorikaren kontzertuan

https://labur.eus/loraldia20d

Baga, biga, higa, Maurizia!

Aurreko asteko sari irabazlea: Hostaitza (Tlf: ***423); Zozketa: Peritz (Tlf: ***123).

🗓️ Gaur hasiko da Lekeitioko Sormen Astea, #Loraldia ren eskutik. Guretzat ohore bat da jende zoragarri honekin batera azaltzea egitarauan:
https://loraldia.eus/plaza/lekeitioko-sormen-astea/

❤️‍🔥 #FrankensteinAgurgarria ostegunean, hilak 26, 20:00etan, Miren Agur Meaberen konpainian

Lekeitioko Sormen Astea 2025 - Loraldia - Euskal Kultura Gaur

Bihotz-begietan EKAINAK 23-26 Lea-Artibain gordetzen den altxor preziatu bati begira jarri gara. Berton euskaltasuna nagusitzen da, Euskal Herriko beste bazterretan ez bezala. “Nire euskaltasuna itsaso bat da eta ez du almiranterik” idatzi zuen Koldo Izagirrek. Itsas-labarren ondoan, gure hizkuntzaren babeslekua kokatzen da. Ez da ekosistema guztiz egonkorra, ahula eta zaurgarria baizik. Baina mendeetan zehar herri […]

Loraldia - Euskal Kultura Gaur

❤️‍🔥 Astebete barru, ekainaren 26an, @Petti k eta biok Lekeition emango dugu #FrankensteinAgurgarria, luxuzko konpainiarekin: Miren Agur Meabe!

Hain zuzen, hark idatzi zuen disko-liburuaren hitzostea. Hortaz, desiratzen gaude egun iristeko, eta zuekin batera bizitzeko une berezi hori.

#Loraldia ren eskutik: https://loraldia.eus/egitaraua/frankenstein-agurgarria/

FRANKENSTEIN AGURGARRIA - Loraldia - Euskal Kultura Gaur

Ana Galarraga eta Petti. Gonbidatua: Miren Agur Meabe Errezitaldi eta performance musikatu honen bidez esperientzia berri batean dzanga egingo dugu. Zientzia eta musika uztartzen dituen eremuan izango gara. Hartu Frankenstein liburua (Mary Shelley, 1818). Atera erraiak. Nahasi esperimentu zientifikoekin, Despentesen pentsamenduarekin, lurpeko gorpuekin eta bihotz usteldu gabeekin. Gehitu etika eta astindu feminismoarekin.  Jantzi Pettiren musikarekin. […]

Loraldia - Euskal Kultura Gaur

❤️‍🔥 Luxuzko emanaldia eskaintzeko irrikaz, luxuzko konpainiarekin, luxuzko egitarauaren barruan. Bihotza borborka!

🗓️ #FrankensteinAgurgarria @Petti eta bion eskutik, Miren Agur Meaberen laguntzarekin, ekainaren 26an, Lekeition

https://loraldia.eus/plaza/lekeitioko-sormen-astea/

#loraldia #musika #poesia

Ez da rock banda indie bat, hala dirudien arren XXXD

Lekeition zehar audio-situazionismo interaktibo poetik ZiFia egiteko aukera egileen eskutik.

cc @maikoxki

#Loraldia #Hitzaurrea

Gaur, #Loraldia Eskolak euskal kultur hezkuntzaren inguruan antolatu duen topaketan gaude, Bilbon.

Egitarau oparoa, euskal kultur transmisioaren erronka eta aukeren inguruan hausnartzeko eta esperientzia interesgarriak ezagutzeko.

#hezkuntza #euskalkultura #LoraldiaEskolaTopaketa

Ze gauza polita egin duen Gorka Urbizuk. Ze musika bikainak!
Giroa berotzen joan da eta bigarren zatian are gehiago gozatu dugu.
#loraldia #arriaga

Egun on!

Ostiralean, #Loraldia kultur festibalak Oskar Alegriaren #Zizindurrunkarratz filma eskainiko du ostiralean Bilbon, 19:30etan, EHUren Bizkaia Aretoan.

Doako sarrera batzuk baditugu, interesa duzuenontzat. Interesa izanez gero, pribatuan erantzun eta hitz egingo dugu ;)

https://loraldia.eus/egitaraua/zizindurrunkarratz-oskar-alegria/

#zinemaeuskaraz #PantailakEuskaraz #astebururakoplanak #kultura

ZIZINDURRUNKARRATZ. Oskar Alegria - Loraldia - Euskal Kultura Gaur

Zinemagile batek (Oskar Alegria berak) bere herriko artzainek mendira egiten zuten transhumantzia bidea berreskuratzea erabaki du, baina ez du aurkitzen ibilbide zehatza adierazteko lekuko bizirik. Asto bat hartu eta ausardiaz bideari ekin dio. Horrez gain, bere familiaren super-8 kamera zaharrarekin bidea filmatzea asmoa du. Baina 41 urte erabili gabe igaro ondoren, kamerak ez duela soinurik […]

Loraldia - Euskal Kultura Gaur

Gaur iluntzerako planik ez baduzue, @tokikom​ek proposamen txuloa dauka, #loraldia​rekin elkarlanean...

https://tkm.eus/@tokikom/114194004212161175

TOKIKOM (@[email protected])

Gaur iluntzerako planik bai? #LORALDIA festibalarekin batera, #zozketa azkar bat egingo dugu. Bi sarrera dauzkagu #PAUSE ikuskizunerako. Ikuskizuna gaur bertan izango da, Bilboko Elkarte Filarmonikoan, 19:30etan. Parte hartzeko, mezu honi 'atsegin dut' eman eta bultzatzea baino ez duzue. Baina 13:30ak baino lehen egin behar duzue! :-) https://loraldia.eus/egitaraua/pause/

TKM, toki komunikabideen Mastodon instantzia