πŸ””πŸ‘₯⚑️ Otsailaren 26an Lemoizen Energia komunitatea sortzeari buruzko bigarren saioa egingo da

πŸ—“οΈ Otsailak 26, osteguna
πŸ“ Armintzako Kultur Etxea
πŸ•‘ 18:30

Bigarren saio honetan energia komunitatea kudeatzen eta antolatzen ikasiko dugu.

πŸ™‹β€β™€οΈ Anima zaitez eta parte hartu Lemoizen energia-eredu jasangarriago bat elkarrekin eraikitzeko!

ℹ️ Prozesuari buruzko informazio gehiago πŸ”— https://labur.eus/EnergKom

#Lemoiz #LemoizDenona #EnergiaKomunitatea

πŸ‘₯⚑ Lemoizko Udalak bere energia komunitatea sortzeko bideari ekingo dio datozen hilabeteetan.

πŸ”— https://labur.eus/EnergKom

ℹ️ Ekimen honen helburua da herritarrak, tokiko komertzioak, elkarteak eta udalerriko bestelako eragileak inplikatzea energia-eredu jasangarriago, bidezkoago eta hurbilago baten eraikuntzan.

πŸ“ 1. saioa otsailaren 12an, 18:30ean, Armintzako Kultur Etxean

#Lemoiz #LemoizDenona

πŸ“ INKESTA: Urizarko estalkia

Lemoizko Udala parte-hartze prozesu bat jarri du martxan, eskolaren ondoan dagoen Torreburu plazan estalki berri bat diseinatzeko.

πŸ‘‰ Parte hartu inkesta honetan eta lagundu guztion artean pentsatutako gune bat eraikitzen:

πŸ”— https://labur.eus/INK_EstTorreburu

πŸ“… Erantzuteko epea: otsailaren 6ra arte

Eskerrik asko zure laguntzagatik!

#Lemoiz #LemoizDenona #LemoizEntzuten

πŸ“’πŸ‘₯ Lemoizek herritarrak deitu ditu otsailaren 4an, Lemoizko eskolako inguruetan estalki baten instalazioa modu parte-hartzailean erabakitzeko
πŸ”—https://labur.eus/HBilera_EstalkiaUrizar

ℹ️ Bileran, auzotarren eta hezkuntza-komunitatearen iritziak, ekarpenak eta proposamenak bilduko dira, irtenbiderik onena elkarrekin zehazteko.

πŸ—“οΈ Otsailak 4, asteazkena
πŸ•‘ 18:30
πŸ“ Urizarko Kultur Gela

#Lemoiz #LemoizDenona #LemoizEntzuten

πŸ”Œ πŸ‘₯ Lemoizek prozesu parte-hartzaile bat ireki du Red Electricak udalerrian landu ditzakeen proiektu energetikoei buruzko proposamenak jasotzeko

οΏ½ https://labur.eus/Lemoiz_InterOb

Lehen herri bilera herritarrekin:

πŸ“… Urtarrilak 22
πŸ•‘ 18:30
πŸ“ Armintzako Kultur Etxea

ℹ️ Bilera horretan, gure udalerriko interkonexio-obrei buruzko informazioa emango da, eta egon daitezkeen konpentsazio-neurriei buruz eztabaidatuko da.

#Lemoiz #LemoizDenona

πŸ“’ Lemoizek hirigintzako ordenantza berriei buruzko kontsulta publikoko bi prozesu hasi ditu

πŸ”— https://labur.eus/FB_LemoizHirOrd

ℹ️ Onartu nahi diren bi udal-ordenantzak hurrengoak dira:

1️⃣ 🏠 Lonjak eta/edo entreplanta lokalak etxebizitza bihurtzeko arautzen duen ordenantza.
2️⃣ 🚧 Lursail pribatuetan finken arteko itxiturak, lur-mugimenduak eta bestelako elementu txikiak arautzen dituen ordenantza.

#Lemoiz #LemoizDenona

♻️ Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak "Gris gutxiago kolore gehiago" kanpaina abiatu du hondakinen prebentzioaren garrantziaz hausnartzeko

πŸ”— https://labur.eus/FB_LemoizGrisK

ℹ️ Kanpainaren bitartez gogorarazi nahi da etxeetan egunero sortzen ditugun hondakin gehienak bereizi egin ditzakegula eta birziklatzeko edukiontzietan utz ditzakegula (koloreekin irudikatuta), β€œerrefusaren edukiontzian” (grisa) utzi ordez.

#Lemoiz #LemoizDenona

πŸŽ„β„οΈ Bihar, urriak 22, irekiko da Lemoizko euskarazko negulekuetan izena emateko epea, abenduaren 22tik urtarrilaren 5era bitartean egingo direnak.

πŸ”— https://labur.eus/WP_LemoizNegulekuak2025

ℹ️ Guztira, 20 plaza eskainiko dira 4-12 urte bitarteko haurrentzat.

#Lemoiz #LemoizDenona

πŸšΆπŸ»β€β™€οΈπŸ—»πŸŽ’ Etzandarri Mendi Taldeak mendi-zeharkaldia antolatu du Izkiko parke naturaletik urriaren 26rako

ℹ️ Udalak jarritako busa 8:30ean abiatuko da Armintzako geltokitik

✍️ Jarduera doakoa da baina aldez aurretik izena eman behar da:

βœ‰οΈ [email protected]

Ibilbidea 11 km ingurukoa izango da, eta 7 urtetik gorakoei zuzenduta dago.

#Lemoiz #LemoizDenona

β™€οΈŽπŸŸͺ Lemoizek bere logo feminista berria aurkeztu du, gure udalerriaren esentzia irudikatuko duen sinboloa

πŸ”— https://labur.eus/FB_LemoizLogofem

ℹ️ Gaurtik aurrera Lemoiz ordezkatuko duen irudi ofiziala izango da genero-berdintasunarekin eta feminismoarekin lotutako gai eta jarduera guztietan.

#Lemoiz #LemoizBizi #LemoizDenona