Lemoizko EAJk Bizkaibusen aurreproiektuari alegazioak aurkeztu dizkio

Lemoizko EAJk alegazioak aurkeztu dizkio Bizkaibuseko aurreproiektu berriari, udalerriko auzoen arteko konektibitatea eta herritarren eguneroko mugik…
https://hiruka.eus/lemoiz/1780578552675-lemoizko-eajk-bizkaibusen-aurreproiektuari-alegazioak-aurkeztu-dizkio?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#lemoiz #jendartea #uribekosta

Lemoizko EAJk Bizkaibusen aurreproiektuari alegazioak aurkeztu dizkio

Lemoizko EAJk alegazioak aurkeztu dizkio Bizkaibuseko aurreproiektu berriari, udalerriko auzoen arteko konektibitatea eta herritarren eguneroko mugikortasuna hobetzeko helburuagaz. 

Hiruka.eus

Andrakako Trinidade Jaiak 2026

Joan den aste-akabuan Lemoizko Andraka auzoan 2026ko Trinidade Jaiak ospatu ziren
https://hiruka.eus/lemoiz/1780309637013-andrakako-trinidade-jaiak-2026?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#lemoiz #jaiak #uribekosta

Andrakako Trinidade Jaiak 2026

Joan den aste-akabuan Lemoizko Andraka auzoan 2026ko Trinidade Jaiak ospatu ziren

Hiruka.eus

🎉 Gaur hasiko dira Trinidade jaiak Andrakan❗️

Gaurtik igandera bitartean jai-egitarau zabalaz gozatu ahal izango da.

ℹ️ EGITARAUA 🔗 https://labur.eus/TrinJaiak26_pr

#Lemoiz #TrinidadeJaiak #LemoizBizi

Paleta larruzko final handiak jokatuko dituzte Armintzan maiatzaren 29an

Bizkaiko Kluben Arteko Txapelketako finalak hartuko ditu Lemoizek bihar, maiatzaren 29an. Armintzako Udal Pilotalekuan izango dira partidak, 18:30eti…
https://hiruka.eus/lemoiz/1779959651083-paleta-larruzko-final-handiak-jokatuko-dituzte-armintzan-maiatzaren-29an?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#lemoiz #kirolak #uribekosta

Paleta larruzko final handiak jokatuko dituzte Armintzan maiatzaren 29an - Lemoiz - 2026-05-29 - Hiruka.eus

Bizkaiko Kluben Arteko Txapelketako finalak hartuko ditu Lemoizek bihar, maiatzaren 29an. Armintzako Udal Pilotalekuan izango dira partidak, 18:30etik aurrera, paleta larruzko lau norgahiagoka jokatuko dituzte, eta sarrera doakoa izango da.

Hiruka.eus

BBBk Uribe Kostako lau batzokiren aurkako pintaketak gaitzetsi ditu

Bizkai Buru Batzarrak (BBB) salatu du Uribe Kostako hainbat batzoki bandalizatu dituztela bart, eta gertatutakoa gaitzetsi du. Hain zuzen ere, Gorliz…
https://hiruka.eus/uribe-kosta/1779453753104-bbbk-uribe-kostako-lau-batzokiren-aurkako-pintaketak-gaitzetsi-ditu?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#gorliz #lemoiz #plentzia #sopela #politika #uribekosta

BBBk Uribe Kostako lau batzokiren aurkako pintaketak gaitzetsi ditu

Bizkai Buru Batzarrak (BBB) salatu du Uribe Kostako hainbat batzoki bandalizatu dituztela bart, eta gertatutakoa gaitzetsi du. Hain zuzen ere, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Sopelako EAJren egoitzetan pintaketak agertu dira gaur goizean, presoen aldeko eta maiatzaren 30erako deitutako manifestazioaren aldeko mezuakaz.

Hiruka.eus

Antxon Abaroa Egurrola Lemoizko EAJ-ren Alkatetzarako hautagaia

Lemoizko EAJk Antxon Abaroa Egurrola aukeratu du, aho batez, 2027ko udal hauteskundeetarako alkategai. Erabakia maiatzaren 18an egindako Asanbladan p…
https://hiruka.eus/lemoiz/1779352988417-antxon-abaroa-egurrola-lemoizko-eaj-ren-alkatetzarako-hautagaia?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#lemoiz #politika #uribekosta

Antxon Abaroa Egurrola Lemoizko EAJ-ren Alkatetzarako hautagaia

Lemoizko EAJk Antxon Abaroa Egurrola aukeratu du, aho batez, 2027ko udal hauteskundeetarako alkategai. Erabakia maiatzaren 18an egindako Asanbladan parte hartu zuten afiliatu guztien babesa jaso zuen

Hiruka.eus

Aizkorri aldera joateko doako autobusa jarri du Lemoizko Udalak Etzandarri mendi taldeagaz

Lemoizko Etzandarri mendi taldeak maiatzeko txangoa antolatu du domeka honetarako, maiatzaren 24tako, eta oraingoan Aizkorri-Aratz Parke Naturalera j…
https://hiruka.eus/lemoiz/1779196482808-aizkorri-aldera-joateko-doako-autobusa-jarri-du-lemoizko-udalak-etzandarri-mendi-taldeagaz?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#lemoiz #kirolak #uribekosta

Aizkorri aldera joateko doako autobusa jarri du Lemoizko Udalak Etzandarri mendi taldeagaz

Lemoizko Etzandarri mendi taldeak maiatzeko txangoa antolatu du domeka honetarako, maiatzaren 24tako, eta oraingoan Aizkorri-Aratz Parke Naturalera joko dute Brinkola eta Arantzazu arteko zeharkaldia egiteko. Irteera hau berezia izango da, Lemoizko Udalak urtean bitan eskaintzen duen doako autobus-zerbitzuetako bat izango baitu, udaberrikoa, hain zuzen ere. Plazak mugatuak direnez eta izen-ematearen ordenean beteko direnez, antolatzaileek herritarrei dei egin diete lehenbailehen izena emateko.

Hiruka.eus

Ekainaren 1etik aurrera Armintzako aparkaleku arautua martxan jarriko da

2026ko udako denboraldia jada ate joka dagoenean Lemoizko Udalak, herriguneko mugikortasuna eta aparkalekuen erabilera egokia bermatzeko asmoarekin A…
https://hiruka.eus/lemoiz/1779188575364-ekainaren-1etik-aurrera-armintzako-aparkaleku-arautua-martxan-jarriko-da?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#lemoiz #jendartea #uribekosta

Ekainaren 1etik aurrera Armintzako aparkaleku arautua martxan jarriko da

2026ko udako denboraldia jada ate joka dagoenean Lemoizko Udalak, herriguneko mugikortasuna eta aparkalekuen erabilera egokia bermatzeko asmoarekin Armintzan aparkaleku arautua iazko baldintzetan jarriko du indarrean.

Hiruka.eus

Bizkaiko tontorrak emakumez beteko dituzte aste-akabu honetan

Bizkaiko Mendi Federazioak "Emakumeak gailurretan" ekimena antolatu du zapatu honetarako, maiatzaren 16rako, lurraldeko mendiak emakumez bete eta men…
https://hiruka.eus/lemoiz/1778754001798-bizkaiko-tontorrak-emakumez-beteko-dituzte-aste-akabu-honetan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#lemoiz #kirolak #uribekosta

Bizkaiko tontorrak emakumez beteko dituzte aste-akabu honetan - Lemoiz - 2026-05-16 - Hiruka.eus

Bizkaiko Mendi Federazioak "Emakumeak gailurretan" ekimena antolatu du zapatu honetarako, maiatzaren 16rako, lurraldeko mendiak emakumez bete eta mendizaletasunari bultzada morea emateko asmoz. Lemoizko Etzandarri mendi taldeak bat egin du deialdi kolektiboa horregaz eta herriko Urizarmendi tontorrera (294 metro) igotzeko deia egin die herritarrei. Ekimena Bizkaiko mendi talde ugarigaz batera antolatu da, emakumeen presentzia eta protagonismoa mendian ikusarazteko.

Hiruka.eus

♻️🧒🏻 Bueltan dira Inguru Minguru tailerrak

🔗 https://labur.eus/IngMingLM

🎯 Helburua da txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea.

#Lemoiz #Ingurumena