[BIDEOA] Baztango bazterrak eta kaxkoak bisitatu dituzte Arkupeak elkarteko mendizaleek
Hilabeteroko martxarekin segituz, martxoko hirugarren asteartean ere mendira atera dira Arkupeak elkarteko mendizaleak. Baztango mendietan ibili zire…
https://erran.eus/baztan/1773830296013-bideoa-baztango-bazterrak-eta-kaxkoak-bisitatu-dituzte-arkupeak-elkarteko-mendizaleek?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#baztan #arraioz #gartzain #lekaroz #ziga #gizartea

[BIDEOA] Baztango bazterrak eta kaxkoak bisitatu dituzte Arkupeak elkarteko mendizaleek
Hilabeteroko martxarekin segituz, martxoko hirugarren asteartean ere mendira atera dira Arkupeak elkarteko mendizaleak. Baztango mendietan ibili ziren ehun bat lagun. Lekaroz eta Arraioz barna bide berdea erabiliz hasi ziren lainopean, baina eguna argitu eta altuera hartzen zuten neurrian, eguzki ederra lagun izan zuten ibilbidean. Ziga aldera jo zuten, Egozkueko jauregitik barna. Zigako eliza dotorearen atarian argazkia atera eta goitik beheiti abiatu ziren berriz ere, Zigaurren barna, ibilbidea Gartzainen burutzeko. Baztan hotelean jatetxean ederki bazkaldu zuten. Apirileko irteera Etxalarren eginen dute Irudiak: Joxe Zubieta
Erran.eus
Garaipenik ez dute lortu eskualdeko futbol talde nagusiek
Eskubaloian, BKTko emakumeek irabazi egin dute eta Errekakoek berdindu
Kirolaren arabera, arrunt kolore ezberdina izan du asteburuak eskualdean. Futbol talde nagusien artean bakar batek ere ez du garaipenik lortu: Nafarroako maila autonomikoko Baztanek eta Gipuzkoako gorengoen mailarako igoera fasean ari den Gure Txokoak berdintzea lortu zuten eta gainerakoek galdu. Eskubaloian, aldiz, Baztango BKTk etxean irabazi egin zuen eta Errekako emakumeek Lizarran berdindu. Errekako gizonek ortzegunean jokatuko dute. Errugbian, atseden izan dute BRT Menditarrak eta Sarako Izarrako talde nagusiek.
Erran.eus
Beti Gazte eta Gure Txokoako futbol talde nagusiek bakarrik jokatuko dute etxean asteburuan
Eskubaloian Baztango BKTko emakumeek etxean jokatuko dute, Errekako emakumeek kanpoan eta gizonek martxoaren 19an jokatuko dute jardunaldia
Eskualdeko futbol talde nagusien artean Gipuzkoako ligan ari direnak bakarrik ariko dira etxean asteburu honetan. Beti Gaztek larunbat eguerdian Mutrikuren kontra jokatuko du Mastegin, aspaldiko partez zaleei etxean garaipena eskaini asmoz. Gainera, asteazken arratsean hurrengo jardunaldiko partida ere Mastegin jokatuko du, Urolaren kontra.Sailkapenaren erdialdean izan arren, etxetik kanpo puntu gehiago eskuratu ditu denboraldi honetan Lesakako taldeak eta joan den urteko urritik ez du Mastegin irabazi. Bortz egunez bi aukera izanen ditu bolada bukatzeko. Gure Txokoak, bere aldetik, Gorengoen mailarako igoera fasean ez du partidarik galdu oraindik, baina zazpi partidetatik bortz berdindu egin ditu eta bi irabazi. Ikasberri liderraren bisita izanen dute larunbat arratsaldean Matzadan. Nafarroan ari diren taldeek kanpoan jokatuko dute. Eskubaloian, Baztango BKTko emakumeek Elizondon jokatuko dute eta Errekakoek Lizarran. Errekako gizonezkoek ortzeguneko besta egunean jokatuko dute. Errugbian, Sarako Izarrak eta BRT Menditarrak taldeek atseden izanen dute.
Erran.eus
Zapi morea jantzi eta garaipena lortu du Baztango BKTko emakumeeen eskubaloi talde nagusiak
Errekako emakumeek berdindu eta gizonezkoek irabazi egin dute; futbolean, garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Doneztebek, Beti Gaztek, Aurrerak eta erregionaleko Baztanek, berdindu egin du Gure Txokoak eta galdu Autonomikako Baztanek; errugbian, Sarako Izarrak irabazi eta BRT Menditarrak taldeak galdu egin dute
Martxoaren 8ko data seinalatuari seinale egin eta zapi morea jantzi dute Baztango BKTko emakumeek, garaipen polita eskuratuz gainera. Errekako gizonezkoek ere lidergoan sendotzeko eta lauko finala Doneztebera ekartzelo bidean garaipen handia lortu dute eta emakumeek berdindu egin dute. Futbolean, garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Doneztebek lider sendo segitzeko, Beti Gaztek maila mantentzeko eta erregionaleko Aurrerak eta Baztanek; Gure Txokoak berdinketa lortu zuen Soraluzen eta maila autonomikoko Baztanek galdu egin zuen Irunberrin. Errugbian, Sarako Izarrak garaipen garbia lortu zuen Asasp Arrosen eta BRT Menditarrak taldeak doi-doi galdu zuen Usurbilen.
Erran.eus
Denboraldiko azken txanpan sartuta beraien helburuetara hurbildu nahi dute eskualdeko kirol taldeek
Asteburu honetan, futbolean, etxean ariko dira Doneztebe, Baztan B eta Aurrera eta eskubaloi arratsaldea izanen dute larunbatean Donezteben, gizonezkoen eta emakumeen partidekin, lider segitzeko asmoarekin
Martxoan sartuta, denboraldiko azken txanpari begira jarriak dira eskualdeko kirol taldeak, beraien helburuak betetzeko bidean. Futbolean, helburua baino gehiago ametsa zen hirugarren mailara igotzea, bai Donezteberentzat baita Baztanentzat ere, baina doneztebarrek batez ere, gero eta hurbilago ikusten dute ametsa. Liderrak dira, bigarrenari zortzi puntuko aldea ateraz gainera. Bi lehenbizikoak zuzenean igoko dira hirugarren mailara eta hirugarren sailkatua, gaur gaurkoz Baztan da, promozioko postuan, baina bigarren sailkatutik hiru puntura bakarrik. Oraindik hamaika partida falta dituzte eta denetik gertatzen ahal da, baina denboraldi hasieran amets pentsaezina izan zitekeena (eskualdeko bi taldeak aldi berean hirugarren mailara igotzea) hurbilago dago. Nafarroako erregionaleko lehen mailako bi taldeek etxean jokatuko dute eta Gipuzkoan ari diren Beti Gaztek eta Gure Txokoak kanpoan, lesakarrak maila mantentzeko lehian eta beratarrak gorengoen mailara igotzeko helburuarekin. Eskubaloian, lidergoa sendotzeko partida etxean jokatuko dituzte Errekako emakumeek eta gizonek larunbat arratsaldean eta kanpoan ariko da Baztango BKT. Errugbian, kanpoan ariko dira Sarako Izarra eta BRT Menditarrak. Saratarrak ere lider dira.
Erran.eus
Garaipenak lortu dituzte eskualdeko eskubaloiko hiru talde nagusiek
Futbolean ere garaipen garrantzitsuak eskuratu dituzte Doneztebek eta Baztanek etxetik kanpo, berdindu egin du Gure Txokoak eta etxean galdu Beti Gaztek eta Aurrerak; errugbian, erraz irabazi egin du Sarako Izarrak galdu BRT Menditarrak taldeak
Otsaila eta martxoa lotuko dituen asteburua mardula izan da kirol arloan eta denetariko emaitzak utzi ditu. Errugbian, etxean jokatuko dute Sarako Izarrako eta BRT Menditarrakeko nagusiek, igandean. Saratarrek denboraldiko garaipen handiena lortu zuten (96-0) eta lider segitzen dute, baina baztandarrek galdu egin zuten. Futboleko talde nagusien artean, etxean jokatu duten Beti Gaztek, Gure Txokoak eta Aurrerak ez dute irabaztea lortu eta etxetik kanpo Nafarroako maila autonomikoko Baztanek eta Doneztebek, aldiz, garaipen garrantzitsuak eskuratu dituzte, doneztebarrek lehen postua sendotzeko eta bigarren sailkatuari 8 puntu ateratzeko eta baztandarrek, hirugarren postuan jartzeko, hirugarren mailara igoera zuzena emanen lukeen bigarren postu horretatik hiru puntura. Eskubaloian, Errekako bi taldeek eta Baztango BKTk irabaztea lortu dute. Doneztebeko emakumeak lidergora itzuli dira eta gizonek lider segitzen dute, denboraldi osoan bezala.
Erran.eus
BRT Menditarrak errugbi taldeko nagusiek eta gazteek Lekarozen jokatuko dute asteburuan
Sarako Izarrak ere etxean jokatuko du igande arratsaldean; futbol talde nagusiei dagokienez, Beti Gaztek, Gure Txokoak eta Aurrerak etxean jokatuko dute eta eskubaloian, Errekako gizonezkoek ere Donezteben jokatuko dute
Otsaila eta martxoa lotuko dituen asteburua mardula izanen da kirol arloan. Errugbian, etxean jokatuko dute Sarako Izarrako eta BRT Menditarrakeko nagusiek, igandean. Horretaz gain, BRTko gazteek ere, 16 eta 18 urtez beheitikoek, Lekarozen jokatuko dute larunbat goize-eguerdi partean. Futboleko talde nagusien artean, etxean jokatuko dute Beti Gaztek, Gure Txokoak eta Aurrerak eta etxetik kanpo Nafarroako maila autonomikoko Baztanek eta Doneztebek. Eskubaloian, Errekako gizonezkoek bakarrik jokatuko dute etxean larunbat arratsaldean.
Erran.eus
Futbol talde nagusien artean Beti Gaztek eta Aurrerak bakarrik irabazi dute asteburuan
Baztango bi taldeek galdu egin dute eta Doneztebek eta Gure Txokoak berdindu; eskubaloian, irabazi egin dute Errekako gizonezkoek eta galdu emakumeek; errugbian galdu egin du BRT Menditarrak taldeak
Inauteri ondoko asteburuan normaltasunera bueltatu dira eskualdeko kirol taldeak, baina ez dituzte bereziki emaitza onegirik lortu. Futbolean, Gipuzkoako ohorezko mailan, hamar partida zituen Beti Gaztek irabazi gabe eta bolada txar horri bukaera eman zion, Deban 3-4 irabaziz, orain kategoriako golegile nagusia den Jon Zabala aranztarraren hiru golekin (bi azken minutuetan). Aurrerak ere irabazi egin zuen, lau gol eginez. Baztango bi taldeek etxean galdu zuten, emaitza berberarekin (1-4) eta Doneztebek eta Gure Txokoak bina berdindu zuten, Nafarroako maila autonomikoko liderrek etxean eta Gipuzkoako gorengoen mailarako igoera fasea jokatzen ari diren beratarrek Hernanin. Eskubaloian, Errekako gizonezkoek irabazi eta emakumeek galdu egin zuten. Eskubaloian, galdu egin zuen BRT Menditarrak taldeak Elorrion.
Erran.eus
Nafarroako ligan ari diren futbol talde nagusiek etxean jokatuko dute eta Gipuzkoan ari direnek kanpoan
Eskubaloian, Donezteben jokatuko dute Errekako emakumeek, Atarrabian gizonezkoek eta atseden izanen du Baztango BKTk eta errugbian, Elorrion jokatuko du BRT Menditarrak taldeak
Inauteri ondoko asteburuan normaltasunera bueltatuko dira eskualdeko kirol taldeak. Futbolean, Nafarroako ligan ari diren talde nagusiek etxean jokatuko dute eta Gipuzkoan ari direnek, aldiz, etxetik kanpo, Deban Beti Gazte eta Hernanin Gure Txokoa. Eskubaloian, Errekako emakumeek etxean segituko dute lidergoaren defentsan eta gizonezkoek Atarrabian. Errugbian, Elorrion jokatuko du BRT Menditarrak taldeak eta Sarako Izarrak atseden izanen du.
Erran.eus[ARGAZKIAK] Lekaroztarrek ere ederki ospatu dituzte inauteak
Herriko gazteek erran dutenez, «urakan baten erdian ospatu izateko, xarmanki joan dira inauteak. Esker mila etxeko ateak ireki dizkiguzuen herritar m…
https://erran.eus/baztan/1771237070669-lekaroztarrek-ere-ederki-ospatu-dituzte-inauteak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#baztan #lekaroz #gizartea

[ARGAZKIAK] Lekaroztarrek ere ederki ospatu dituzte inauteak
Herriko gazteek erran dutenez, «urakan baten erdian ospatu izateko, xarmanki joan dira inauteak. Esker mila etxeko ateak ireki dizkiguzuen herritar maitagarri guziei!».
Argazkiak: Utzitakoak
Erran.eus