Mendibile Jauregiak Bizkaiko Txakolinaren erakusketa-gunea berritu du
Mendibile Jauregiak Bizkaiko Txakolinaren Erakusketa Gune berritua aurkeztu du Leioan, lurraldeko ardo mitikoaren historia, bilakaera eta egungo erre…
https://hiruka.eus/leioa/1781176519136-mendibile-jauregiak-bizkaiko-txakolinaren-erakusketa-gunea-berritu-du?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#leioa #jendartea #uribekosta

Mendibile Jauregiak Bizkaiko Txakolinaren erakusketa-gunea berritu du
Mendibile Jauregiak Bizkaiko Txakolinaren Erakusketa Gune berritua aurkeztu du Leioan, lurraldeko ardo mitikoaren historia, bilakaera eta egungo errealitatea herritarrei hurbiltzeko helburuagaz. Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Leioako Udalak osatutako Mendibile Jauregia Elkarteak bultzatu du berrikuntza.
Hiruka.eusSD Leioak eta Athleticek lagunarteko partida jokatuko dute Leioaren 500. urteurrenean
Leioak 500. urteurreneko ospakizunen barruan hitzordu berezia izango du uztailaren 18an: SD Leioak eta Athletic Clubek lagunarteko partida jokatuko d…
https://hiruka.eus/leioa/1781171192008-sd-leioak-eta-athleticek-lagunarteko-partida-jokatuko-dute-leioaren-500-urteurrenean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#leioa #kirolak #uribekosta

SD Leioak eta Athleticek lagunarteko partida jokatuko dute Leioaren 500. urteurrenean
Leioak 500. urteurreneko ospakizunen barruan hitzordu berezia izango du uztailaren 18an: SD Leioak eta Athletic Clubek lagunarteko partida jokatuko dute Sarrienako Jose Ignacio Azkueta zelaian, 19:30ean.
Hiruka.eusArtaza-Romoko irakasleek segurtasun-bermeak eskatu dituzte itsasadarraren azpiko tunelaren obren aurrean
Leioako Artaza-Romo BHIko 60 irakasle baino gehiagok idazki bat bidali diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, itsasadarraren azpiko obrek ikast…
https://hiruka.eus/uribe-kosta/1781168019532-artaza-romoko-irakasleek-segurtasun-bermeak-eskatu-dituzte-itsasadarraren-azpiko-tunelaren-obren-aurrean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#getxo #leioa #jendartea #uribekosta

Artaza-Romoko irakasleek segurtasun-bermeak eskatu dituzte itsasadarraren azpiko tunelaren obren aurrean
Leioako Artaza-Romo BHIko 60 irakasle baino gehiagok idazki bat bidali diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, itsasadarraren azpiko obrek ikastetxean izan dezaketen eraginaren inguruko informazioa eta segurtasun-bermeak eskatzeko. Sinatzaileek klaustroaren %60 baino gehiago ordezkatzen dute.
Hiruka.eusLeioako umeek kirola eta natura lehenetsi dituzte Haurren Aurrekontu Irekietan
Leioako ume eta nerabeek euren ahotsa entzunarazi dute, eta argi utzi dute zer gustatuko litzaiekeen herrian izatea: jolasteko eta kirola egiteko esp…
https://hiruka.eus/leioa/1781091669616-leioako-umeek-kirola-eta-natura-lehenetsi-dituzte-haurren-aurrekontu-irekietan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#leioa #jendartea #uribekosta

Leioako umeek kirola eta natura lehenetsi dituzte Haurren Aurrekontu Irekietan
Leioako ume eta nerabeek euren ahotsa entzunarazi dute, eta argi utzi dute zer gustatuko litzaiekeen herrian izatea: jolasteko eta kirola egiteko espazio gehiago, eta Leioa berdeago bat. Haurren Aurrekontu Irekien edizio berrian, Ondizen kirolgune bat sortzea, pump track bat eraikitzea eta udalerrian zuhaitz gehiago landatzea izan dira boto gehien jaso dituzten proposamenak.
Hiruka.eusItsasadar ahaztua
Mende luzetan, Ibaizabalen itsasadarrean esku-hartze handiak egin dira bertako nabigagarritasuna hobetzeko; hala nola ubidea kanalizatu, hareatzak dr…
https://hiruka.eus/uribe-kosta/1781080339818-itsasadar-ahaztua?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#erandio #getxo #leioa #ingurumena #uribekosta

Itsasadar ahaztua
Mende luzetan, Ibaizabalen itsasadarrean esku-hartze handiak egin dira bertako nabigagarritasuna hobetzeko; hala nola ubidea kanalizatu, hareatzak dragatu eta padurak idortu. Edonola ere, bokaleari lotutako ondare historiko, kultural eta naturala oso nabarmena da eta gogora ekarri beharra dago.
Hiruka.eusSD Leioak, amesten jarraitzeko txartela eskuratu du.
Iker Muniainek zuzentzen duen Derio taldea kanporatu ostean, datorren aste-akabuan 2ºRFEF mailara igotzeko txartela banatuko duen finalaren joaneko n…
https://hiruka.eus/leioa/1780908204766-sd-leioak-amesten-jarraitzeko-txartela-eskuratu-du?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#leioa #kirolak #uribekosta

SD Leioak, amesten jarraitzeko txartela eskuratu du.
Iker Muniainek zuzentzen duen Derio taldea kanporatu ostean, datorren aste-akabuan 2ºRFEF mailara igotzeko txartela banatuko duen finalaren joaneko norgehiagoka jokatuko dute Gaztela-Mantxako Atletico Albaceteren aurka.
Hiruka.eusTxorierriko auzoak Lamiakori jaien lekukoa hartuko dio
Leioako Txorierri auzoak jai-giroa berreskuratuko du aste-akabuan. Ekainaren 5etik 7ra bitartean, adin guztientzako jarduerak antolatu dituzte auzoan…
https://hiruka.eus/leioa/1780580851344-txorierriko-auzoak-lamiakori-jaien-lekukoa-hartuko-dio?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#leioa #jaiak #uribekosta

Txorierriko auzoak Lamiakori jaien lekukoa hartuko dio
Leioako Txorierri auzoak jai-giroa berreskuratuko du aste-akabuan. Ekainaren 5etik 7ra bitartean, adin guztientzako jarduerak antolatu dituzte auzoan: musika, herri-kirolak, umeentzako ekintzak, lehiaketak, dantza eta txosnako giroa izango dira nagusi.
Hiruka.eusAzken Maskarada Txiki, bihotzean geratuko den arrastoa
Azken Maskarada Txiki daborduko ospatu dute Lamiakon, baina ez da azken oroitzapena izango. Egun hartan bizi izandakoak badu gaztetxoen ilusioa, jant…
https://hiruka.eus/leioa/1780569624429-azken-maskarada-txiki-bihotzean-geratuko-den-arrastoa?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#leioa #kultura #uribekosta

Azken Maskarada Txiki, bihotzean geratuko den arrastoa
Azken Maskarada Txiki daborduko ospatu dute Lamiakon, baina ez da azken oroitzapena izango. Egun hartan bizi izandakoak badu gaztetxoen ilusioa, jantzien kolorea, begiraden poza eta belaunaldiz belaunaldi heltzen den ohitura baten arnasa.
Hiruka.eusAskartza Waterpolo: "Harrobiko jokalariekin Lehen Mailara igotzea posible dela erakutsi dugu"
Askartza Waterpolok denboraldi historikoa borobildu du. Leioako taldeak Espainiako Lehen Mailarako txartela eskuratu du, Mallorcari 12-9 irabazita, e…
https://hiruka.eus/leioa/1780474590825-askartza-waterpolo-harrobiko-jokalariekin-lehen-mailara-igotzea-posible-dela-erakutsi-dugu?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#leioa #kirolak #uribekosta

Askartza Waterpolo: "Harrobiko jokalariekin Lehen Mailara igotzea posible dela erakutsi dugu" - Leioa - Hiruka.eus
Askartza Waterpolok denboraldi historikoa borobildu du. Leioako taldeak Espainiako Lehen Mailarako txartela eskuratu du, Mallorcari 12-9 irabazita, eta datorren denboraldian Leioa WPgaz batera arituko da waterpoloko zilarrezko mailan. Hala, Bizkaiak bi talde izango ditu kategoria horretan.
Hiruka.eusLeioako sekretuak argitara aterako dira Reading Light gaualdian
Leioako 500. urteurrenaren barruan, Udalak Reading Light izeneko gaualdi berezia antolatu du ekainaren 5erako, eguena. Hitzordua 21:00etan izango da,…
https://hiruka.eus/leioa/1780403756335-leioako-sekretuak-argitara-aterako-dira-reading-light-gaualdian?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#leioa #jendartea #uribekosta

Leioako sekretuak argitara aterako dira Reading Light gaualdian
Leioako 500. urteurrenaren barruan, Udalak Reading Light izeneko gaualdi berezia antolatu du ekainaren 5erako, eguena. Hitzordua 21:00etan izango da, Elexaldeko errotan, eta Leioako Artxibo Sekretua literatura-lehiaketari amaiera emateko balioko du.
Hiruka.eus