https://kanaldude.eus/bideoak/6683-harri-salda-169
Harri Salda #169
Bidarraiko platoan, Battitt Crouspeyrek ongi etorria egin dio Yerko Ortiz Latzen musika taldeko gitarra joileari «Denboraren orbaina» disko berria eskuetan etorririk, ondotik agertu da Lilia Ernaga-Ospital esku huskan hego eta ipar Euskal Herrian daraman ibilbide ederra aipatzeko. Artetik, «Txori kantazale ederra» kantu ezezagunean murgildu gaituzte Maialen Erviti eta Laila Zerranok. Eta azkenik Joana Olasagastik Euskal Elkargoak proposatzen duen haurrendako sasoin kulturalaren jasta bat eman digu.



