Bart Whatsapp-ez jasoa. Ez-ohikoa dena da -bideo batean- gure pertsonaia #Larrunarri mendiaren magalean kokatzea, aurretik dezente idatzi baita, ikertu dutenen aldetik, #Olentzero-k eta jentilek duten harremanarekin.

#JoxeMigelBarandiaran-ek jaso bezala, #jentilak Aralar Mendiko Argaintxabaleta gainean zeuden (Larrunarritik gertu). Laino bat ikusi eta jentil zaharrena ekar zezaten eskatu. Etorri, lainoa ikusi eta #Kixmi (tximuaren esanahiarekn) zela esan zuen. 1/4

Neguko lehena, urteko azkena.
Gaur #Larrunarri k ez zuen argazkian atera nahi.
Tipical Goierri landscape photography. Hodeiak, ardiak, belardiak, baserri eta mendixkak.
Betiko mandanga #Zerain go Ostatutik.
Astearteroko mandanga. Daitort natura trantsizio egoeran dagoen sasoia (urtaroen artekoa) gehiago maite dudala superberdetasun hau baino. Fijatu beharko naiz ea udara uste dudana bezain monotonoa den edo ez.
#Zerain #Goierri #Larrunarri #Aralar #Segura
Atzo asteartea, bi aste zororen ondoren banaketa eguna berriz.
Ez dakit irudiaren behekaldetik azaltzen ari diren zuhaitzen hosto eta adar berriek paisaia tapatuko didaten udara aldean. Ikusikou! #Zerain #Goierri #Larrunarri #Aralar #Segura
Gaur egin dut argazki bat wikimedia #commons erako ( https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AC.A.F..jpg) eta daturik ez dut, baina seguru nago CAF-eko taller berrien eraikineko teilatuaren forma, atzean dagoen #Larrunarri edo #Txindoki tontorrean inspiratua izan zela. #omniasuntcommunia
File:C.A.F..jpg - Wikimedia Commons

Ba gaur bustitzea tokatu zaigu. Berdea gailentzen ari da geroz eta nabarmenago. Hor behekaldeko ardiak aurki joango dira Aralar eta Aizkorriko larreetara.
Beste astearte eder bat #Larrunarri eta #Aralar era begira #Zerain go Ostatutik.
Beste banaketa astearte bat. Berdea gailentzen ari da, baina zuhaitz batzuen marroia oraindik hor dago.
#Larrunarri, #Aralar, #Segura... #Goierri #Zerain go Ostatutik
Dei nazazue pelma... BAINA...
Aralar Gabiritik.
#Aralar #Larrunarri #Goierri #Gabiria
Joan zen asteartean kale egin nuen Biziolako banaketatik. Beraz gaur mandanga bikoitza. Zeraingo betiko paisaia eta bigarrena Gabiritik. #Zerain #Gabiria #Goierri #Larrunarri #Aralar
Zergatik maite ditudan asteroko banaketa egunak?
Ba begientzat eta birikentzat bizigaia ematen didatelako.
Luxua.
#Zerain #Larrunarri #Aralar #Segura #Biziola